Irakasle Bati Egindako Elkarrisketa

Páginas: 4 (812 palabras) Publicado: 10 de diciembre de 2012
Irakasle bati egindako elkarrizketa

Haur Hezkuntzako Gradua
47.Taldea


Nik elkarrizketatu dudan irakasleak, 23 urte daramatza klaseak ematen eta beste hainbat urte lanbide berdinean aritzekoasmoa dauka. Ume- umetatik gustatu izan zaio lanbide hau. Sei neba – arreben artean nagusiena da, hau dela eta amari laguntzea tokatu zaio. Bere ustez, hemendik datorkio umeengan daukan zaletasuna.Lehenengo eta behin, beraren ikasketa eta lan munduko esperientziari buruz galdetu nion eta ondoko hau erantzun zidan; Magisteritza ikasten zebilen bitartean, klase partikularrak ematen zituen. Gerobehin magisteritza bukatuta, ikastola batean hartu zuten lanean aritzeko, lehen hezkuntzako irakasle gisa. Gaur egun eta urte batzuk badirela, eskola publiko batetan dabil lanean. Hauek izan diraberaren esperientziak lan munduan.

Lehen aipatu dudan bezala, oso gustuko ditu umeak eta hau dela eta oso gogotsu dabil lanean. Hala eta guztiz ere kasu guztietan bezala, hasiera gogorra eginzitzaiola kontatzen digu.Bere lehenengo esperientzia ez zen izan umeekin ikastolan hasi zenean, klase partikularrak ematen hari zelako, baina hala eta guztiz ere gogorra iruditu zitzaion, bere buruanzalantzak eta kezkak zeudelako, bere lana ondo egingo zuen inguruan. Bere lanean krisirik ez duela izan esaten du, ala eta guztiz ere kasu batzuk ezagutzen ditu, ala nola, arazo psikologikoak zituen ume batekbehin irakaslea klaseak ematen zebilela, bere mahitik altxatu eta aulkiak leihotik botatzen hasi zen. Irakaslea berarengana hurbildu zenean, honek zaplazteko bat eman zion, irakasleak ez zuen jakinnola erreakzionatu eta hau dela eta denbora zati batean baja hartu behar izan zuen depresioagatik.
Ildo berdinetik jarraituz, esaten du gaur egungo umeek ez daukatela errespeturik eta honekirakaslearen eta ikaslearen arteko harremana sailtzen duela, irakasleak bere papera bete behar duelako eta hau dela eta ikasleekiko harremana apurtzen dela. Gurasoekiko harremana ordea, ona dela dio....
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Batia
  • bati
  • Bati
  • Michael angelo batio
  • Irakasleen esperientzia
  • Asumare, la pelicula peruana que batio record de sintonia

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS