Isabel Ii.Aren Garaia
Isabel II.aren garaia (1833-1868) Lau estapatan bana dezakegu; Erregeordetzak, hamarkada moderatua, bi urteko progresista, eta, moderatuen itzulera.
Erregeordetzak (1833-1843); 1833. urtean Fernando VII.a hil zen bere alaba bakarra, Isabel II.na, hiru urte zituenean, hura hil ostean, transzizio etapa bat hasi zen. Fernandok bere alaba bakarra Isabel II.naEspainia gobernatu ahal izateko, lege salikoa aldatu zuen, hori egiteagatik kontzerbadoreen artean politika liberalista egiten zuela leporatu zioten, ondorioz, bere anaia Karlos Mª Isidroren inguruan talde karlistak eratzen hasi ziren, bera tronua har zezan. Urte hauetan, Maria Kristina Fernando VII.aren emaztea, Isabel II.aren erregeorde bihurtu zen (1833-1840), adin-nagusitasuna eduki arte.Estatua antolatzeko bi ikuspuntu desberdin zeuden momento honetan: Batetik liberalak, eta bestetik, karlistak. Liberalek monarkia parlamentarioaren aldekoak ziren, foruak ezabatu nahi zituzten, bai eta elizak zuen eragina murrizktu, zentralizmorantz jotzeko, hiriak zituzten euren alde liberaleen artean persona ikasiak zeudelako. Karlistak aldiz, kristau amorratuak ziren eta foruak defendatzenzituzten (foru horiek agintean egondako erregeak emandako lege bereziak ziren; merkataritza eta ekonomia garatzeko pribilegio edo eskubideak beste komunitateek ez zituztenak), bai eta pribilegioak ere, hori dela eta herrien babesa lortu zuten.
Karlistek absolutistak zirenez, Maria Kristina bere erregeordetzaren zazpi urte hauetan bai moderatuekin bai progresistekin gobernatu zuen, berealaba erregina izatekoaren aldekoak zirelako. “Errege Estatutu”-arekin gobernatu zuen, itxura demokratikoa emateko, baina bera idatzi zuenez eta ez gorteek, azken finean ez zen konstituzio bat, absolutismoa defendatzen zuen, bera bai zuen botere osoa. Liberalek gerra karlista ordaindu ahal izateko, 1835an Mendizabalek Elizaren lurrak desamortizatu zituen, baina Batikanoari ez zitzaionez ideagustatu Espainiarekin zituen harremanak moztu egin zituen.
Progresistek, “Errege Estatutu”-aren kontran jarri ziren eta 1837.urtean konstituzio bat idatzi zuten hainbat ideia defendatuz; ·Monarkia parlamentariaren alde zeuden. ·Absolutismoarekin amaitzeko asmoz, botere banaketa egingo da , botere betearazlea erregearen esku, Botere legegilea erregearen eta gorteen esku, eta boterejudiziala tribunaletan izango ziren geroztik. ·Erregeak, jainkoarengandik jasotako erabateko boterea deseztatzen, subiranotasun nazionala adierazi zen, hau da herriarena izango da boterea. Gizarte estamentalaren kontra pribilegioak desagertarazteko, legearekiko berdintasuna zein banakoaren eskubide eta askatasuna onartu ziren. ·Erlijioak bere horretan jarraitu zuen, Espainian kristautasuna erlijiobakartzat hartuz . · Foruak deuseztatzen zituzten, kode foru bakar bat ezarriko da Espainiar guztientzat. ·Erregimen zaharrarekin amaitzeko eta zentzurak ezabatzeko, inprenta-askatasuna baimendu zuten. ·Gorteetako ordezkariak, sufragio unibertsal bidez izango ziren hautatuak, baina hautagaietako bat izateko, errentaduna izatea ezinbestekoa zen, betiko noble eta burgesen esku gelditzen zen berazkargua.
Bilakaerarekin jarraituz, gerra karlista hasi zen, Zumalakarregui bere buru zena. Karlistek ia Euskal lurralde guztiak menperatu zituzten, hiriak izan ezik, baina Bilbo menperatzeko saiakeran, huts egiten zuten, eta Zumalakarregui jenerala hil egin zen. Bi bandoetako jeneralak, Maroto absolutismoaren aldekoa, eta Espartero liberalen aldekoa, Bergarako bake itzarmena sinatu zuten 1839.urtean, non bertan, liberalek foruak errespetatuko zituztela aipatzen zen eta karlistei ez zitzaiela zigortuko akordatu zuten, eta bestalde karlistek, Isabel II.ari erreginatzat onartu behar zuten.
Karlistaldiaren amaieran, jeneralen erregimenaren etapa hasi zen, Esparteroren erregeordetza (1840.1843), izan ere, lehenego gerra karlistari amaiera emateak fama ona eman zion. Baina Esparterok...
Regístrate para leer el documento completo.