Kafka

Páginas: 8 (1851 palabras) Publicado: 28 de octubre de 2013
FRANZ KAFKA

FRANZ KAFKA: BIOGRAFIA
Fran Kafka 1883ko uztailaren 3an jaio zen Pragan, Txekia eta 1924ko ekainaren 3an hil zen Vienan, Austria. Alemanez egiten zuen erdi-mailako familia judu baten barruan bizi izan zen. Bi anaia izan zituen, Georg eta Heinrich, Kafkak sei urte bete baino lehen hil zirenak vaina hiru arreba ere, izan zituen, Elli, Valli eta Ottla.
Aita, Hermann Kafka, izaeragogorrekoa izan zen eta semearen sentiberatatsun eta osasun txarra ez zituen inoiz begi onez ikusi. 1906an, zuzenbide ikasketak amaitu eta legeetan doktoretza lortu zuen eta orduan ezagutu zuen gerora lagun (eta testamentu-betearazle) izango zuen Marx Brod. 1907an funtzionario plaza lortu zuen aseguru agentzia batean eta eguneroko lanak gehi idazten ematen zituen gauek izugarri ahuldu zuten bereosasuna (Kondena, esaterako, 1912ko irailaren 22tik 23rako gauean idatzi omen zuen). Honen guztiaren ondorioz, larriki gaixotu zen Kafka (1917an tuberkulosia izan zuen eta honek sarritan susperraldiak izatera behartu zion, familiaren babesa eduki zuelarik, batez ere, Ottlarena). Horrela, 1922an erretiroa eskuratu izan zuen. Kafkak bere bizitza osoan zehar depresio klinikoa eta antsietatesoziala jasan zuen. Honekin batera, migrainak, logabezia, idorreria eta gaixotasun gehiago izan zituen estresak eta gehiegiko tentsioak eragindakoak.
Dakigunez, literatura idazlea zen Kafkaren pasioa eta ezkontzear egon zen lau alditan ere, horixe izan zen berarentzat ez ezkontzeko aitzakia nagusia.Ezagutu zituen emakumeen artean, Felice Bauer izan zen bere bizitzan garrantzitsuena.
Bizirik zegoen arteanargitaratutako lan aipagarrienak honako hauek dira: Itxuraldaketa edo Metamorfosis (1915), -Kondena(1916) eta -Aitari gutuna (1919)
Gazterik hil zen Kafka,1924an, tuberkulosiak jota. Zorionez, bere lagun Marx Brodek ez zuen haren obra erretzeko utzitako agindua bete, eta Kafka hil ostean, -Prozesua (1925), -Gaztelua (1926) eta -Legearen aurrean (1934) narrazioak eman ziren argitara.

TESTUINGURUAEgile honek bizi izan zuen garaia izugarria izan zen, Lehenengo Mundu Gerrak (1914-1918) errotik astindu baitzuen mende hasierako gizarte haren mundu ikuskera. Existentziak berak zentzu oro galtzen du eta gizakia etsita, bizitzaren laberintoan galdurik sentituko da. Gainera, bera hil eta hurrengo urteetan, Bigarren Mundu Gerran (1939-1945) hain zuzen ere, biziko ziren drama eta zoramenakaurreikusi zituela ere esan izan da. Horregatik kontsideratu izan da absurdoaren literaturaren aitzindari funtsezkoenetzat.



METAMORFOSIA

Generoa: Nobela Azpigeneroa: Nobela existentziala, absurdoa etaespresionista.
Laburpena:
Istorioa hasten da Gregor Samsa (protagonista) bere ohean esnatzen denean kakalardo handi eta ikaragarri batean bihurtuta. Gregor, ikaratuta, ohean geratzen da etzanda bere familiaren oihuei kasurik egin gabe. Oso berandu egin zitzaion eta ezin izan zuen lanera joan ezin zuelako bere gorputz berria kontrolatu eta bere logelan giltzapetuta zegoen. Horregatik, bere laneko norbaitjoan zen bere etxera, lanera egin zuen faltaren azalpen bat bilatzera baina Gregor ezin zen bere ohetik altxatu eta bere familiakoek medikuari eta sarrailagile bati deitu zuten baina azkenean, Gregorek atea irekitzen lortu zuen. Haren itxura ikustean amak konortea galtzen du , laneko gizona aho bete hortz geratu eta handik alde egiten du (Gregor saiatzen da bestea gelditzen baina aitak mesprezuzbere logelara sartzen du). Egoera honek bere familia Gregor baztertzera eramaten du, bakarrik bere arrebarekin, Gretarekin, dauka tratu txiki bat berak eramaten ziolako janaria baina nazka ematen zion eta azkenean besteak jateari utzi zuen. Egun batean, amak eta arrebak bere logelatik altzairu guztiak kentzen dituzte “berari espazio gehiago uzteko” baina...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • kafka
  • Kafka
  • Kafka
  • Kafka
  • kafka
  • Kafka
  • Kafka
  • Kafka

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS