Konduktimoari buruzko adibideak

Páginas: 7 (1521 palabras) Publicado: 20 de septiembre de 2012
BALDINTZAPEN KLASIKOA:

Pavlov eta Watson:

“Pertsona batek minbizia daukanean, askotan baldintzapen klasikoaren fenomenoa ematen da. Ospitale bat (estimulu neutroa) ikusteak berez, pertsona osasuntsuetan ez dauka inolako ondorio edo eraginik. Minbizia daukaten eta kimioterapia (estimulu baldintza-gabea) jasotzen duten pertsona askotan berriz, lehenengoko momentuan estimulu neutroa zena,estimulu baldintzatuan bihurtzen da. Aldaketa hau, ospitale barruan jasotako kimioterapiak pertsonan eragiten duen goragale edo txarto egonaren ondorioa da. Gaixorik dagoen pertsonak, kimioterapiak eragiten dion goragalea (erantzun baldintza-gabea) eta ospitalea erlazionatzen baititu eta horren eraginez, ospitalea bera ikustean edo usaintzean goragalea sentitzen du”. Beraz, esan genezake: Estimulubaldintza-gabea: kasu honetan, kimioterapia dela. Erantzun baldintza-gabea: kasu honetan, goragalea dela. Estimulu neutroa: Kasu honetan, ospitalea dela. Estimulu baldintzatua: Kasu honetan, hasieran estimulu neutroa zen ospitalea, askotan edukitako goragalearekin lotu izanez gero. Erantzun baldintzatua: Kasu honetan, goragalea ospitalea ikusterakoan.

“Taldeko guztiak erretzaileak gara eta 4-5urte daramatzagu erretzen. Klasean, atsedenaldiko edo klaseen amaierako txirrina entzuterakoan, kalera irten eta zigarro bat erretzea egiten dugun lehenengo gauza da. Kontuan hartuta 4-5 urte daramatzagula erretzen, 4-5 kurtso jokabide berbera mantendu dugu. Honen ondorioz, konturatu gara, txirrina entzuterakoan, erretzeko “nahia edo beharra” sentitzen dugula”. Beraz, baldintzapen klasikoarenteoria berretsiz, klasean erre barik ordu batzuk egotea estimulu baldintza-gabea izango zen, berez, erantzun bat sortzen duen estimulua delako. Horrela, erretzeko nahia erantzun baldintzagabea izango zen, berez estimulu baldintza-gabea eragindako erantzuna zuzena delako; txirrina estimulu neutroa izanda, berez erantzunik sortzen ez duen estimulua delako. Denboraren poderioz, txirrina (hasierakoestimulu neutroa) estimulu baldintzatua bihurtu da. Txirrina entzutea eta erretzera joatea 4-5 kurtsotan zehar egin dugunez, ordu batzuk erre barik egotea (estimulu baldintza-gabea) sortzen duen erantzun bera sorrarazten digulako; kasu honetan, erretzeko nahia erantzun baldintzatua bihurtuz.

1

Estimulu baldintza-gabea: Erre barik ordu batzuk egotea. Erantzun baldintza-gabea: Erretzeko nahia.Estimulu neutroa: Hasieran klaseko txirrina. Estimulu baldintzatua: Kasu honetan, hasieran estimulu neutroa zen txirrina, erretzearekin lotu izanez gero. Erantzun baldintzatua: Kasu honetan erretzeko nahia txirrina entzuterakoan.

“Badaukat lagun bat txakurrei beldurra diona. Txikitan auzokidearen txakurra beti berari segika zebilen, hainbat alditan kozka egin ziolarik. Horren ondorioz, urteakaurrera joan ahala, txakur bat ikusterakoan beldurtu egiten da”. Beraz: Estimulu baldintza-gabea: kasu honetan, koska. Erantzun baldintza-gabea: kasu honetan, beldurra. Estimulu neutroa: Kasu honetan, txakurra bera. Estimulu baldintzatua: Kasu honetan, zaukak. Erantzun baldintzatua: Kasu honetan, zaunkak entzutean beldurra sentitzea.

“Pertsona baten ama gaixorik egon zen denboraldi luze batean, beresemea atzerrian zegoen eta amaren berri emateko egunero dei bat jasotzen zuen, normalean berri txarrak emanez, eta ordutik hona telefonoaren abestia entzuterakoan negargura etortzen zaio”. Beraz, esan genezake: Estimulu baldintza-gabea: Amari buruzko berri txarrak. Erantzun baldintza-gabea: Negarra. Estimulu neutroa: Hasiera batean telefonoaren abestia. Estimulu baldintzatua: Kasu honetan,hasieran estimulu neutroa zen telefonoaren abestia, askotan edukitako amari buruzko berri txarrekin lotu izanez gero. Erantzun baldintzatua: Telefonoaren abestia entzuterakoan negarra.

2

“Pertsona baten amak alkoholarekin arazoak ditu, etxera edanda etortzen den bakoitzean alabak jipoitzen ditu eta honen eraginez alabek alkohol usaina sumatzen dutenean amak jipoitzen duenean sentitzen duen...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Euskal estatutuari buruzko legea
  • Ezkontza Onartzeari Buruzko Hadita
  • Unibertsoari Buruzko Galderak

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS