Kultura Hipermodernoa

Páginas: 7 (1680 palabras) Publicado: 19 de diciembre de 2012
INDIZEA
1. Sarrera

2. Kultura hipermodernoa:
2.1 Arrazionalizazio prozesuaren garapenak: taylorizazioa, macdonalizazioa,…
2.2 Kultur-jarduera arriskutsu batzuk:
- Beldurra
- Sexismoa
- Hiper-sexua
- Arrazakeria
- Klasismoa
- Kontsumismoa
- Hedonismoa
- Narzisismoa
- Konpultsioaren gizartea:elikadura, tabakoa, alkohola,…

3. Esparru publikoa industria kultural pribatuaren aurkaritza

4. Eliteen gizartea eta eliteen boterea

5. Ondorioak

6. Bibliografia

1. SARRERA

Lan honen helburua jasotako kontzeptu teorikoen bidez memoria kritiko bat egitea izan da. Gizarte prozesu eta egiturak aztertzen eta memoria kritiko bat eratzen.

Memoria lan honetan zehazki kulturahipermodernoa aztertuko dut. Gero ere esparru publikoa eta pribatua eta eliteen boterea eta honen influentzia gai horietan.

Zuk eskainitako gaitegia erabili dut eskema moduan baina gero nire modura pixka bat moldatu dut. Lehenengoz egitura teorikoaren azalpena egingo dut eta gero klasean emandakoaren analisia, hau da, atal guztiak aztertuko dut.

Beste barik memoria kritiko honek zure gustokoaizango dela pentsatu nahi dut eta irakurtzean disfrutatuko duzula pentsatu nahi dut.

2. KULTURA HIPERMODERNOA
2.1 Arrazionalizazio prozesuaren garapenak:
Arrazionalizazio prozesuen garapenen barruan, lau hipotesi aztertuko dut, Macdonalizazioa, Taylorizazioa, Vegasizazioa eta Pornotopia.

Macdonalizazioa: kontsumoaren eraginkortasuna du helburu. Masifikazioan oinarritutako prozesu batda. Dena masifikatua eta globalizatua egoten bada, hau da, kontrolatua, kontsumo eraginkortasuna lortu dezake.
Macdonalizazioarekin mundua espektakulo handi bat bezala bihurtzen da, ideologiak eta kritikak neutralizatzen. Espektakulo mota hori kontrol tresna izugarria bihurtzen da arrazoia ukatzen duen heinean. Espektakuluarekin batera ikusgarritasuna oso inportantea da, emozioen kontrola etakontrolerako sinboloen erabilera.
Macdonalizazioak globalizaziora darama mundu gizartea eta masa. Mundua eta gizartea homogenizatzen du eta karga ideologiko handia suposatzen du. Indibidualista eta arrakasta pertsonalera eramaten duen ideologia, ideologia zapaltzaile bat.
Esan ahal da Macdonalizazioak kontsumo kultura global eta homogenizatutako bidea da.

Taylorizazioa: lehenengo hipotesiadugu taylorizazioa, ekoizpen sistema kapitalistaren oinarritako bat. Mekanizazioan oinarritutako ekoizpen arrazionala, produktiboa eta kronometratua.
Gizarte masak kate baten modura mugitzen dira, serie erreakzio batzuen bidez, modak.
Taylorizazioak munduko herrien suntsipena dakar, masa eta kulturen homogenizazioa, gizabanakoak nortasuna galtzen du eta masaren beste partaide bat bihurtzen daeta produkzio katearen pieza baten antzekoa bihurtzen da.
Taylorizazioak kontsumo arintasuna du legetzat, produktibitatea areagotuz. Taylorismoan gizabanakoaren funtsa kontsumoarena da.
Mundu fabrika Taylorizatuak gizartearen bizitza mekanizatu egiten du, diziplinatuz eta egitura ordenatu bat segitzera, eta sortutako produktuak katarsi ez produktibo batera bideratzen ditu gizakiak, katarsi ezkritiko horrek menpeko izateko bidea da.

Vegasizazioa: Vegasizazioa jokoaren bizi ereduaren oinarritzen den hipotesia dugu. “Las Vegas” hiriaren antzeko gizartea jarraitzen eta bultzatzen du.
Vegasizazioaren logikaren barruan mundu fantastikoarena aurkitzen dugu, infantilizazioaren bidez jokoari eta gehiegikeari lotuta. Kontsumo dibertsio mota bat da, non beti dibertsioa da inportanteena.Gizakia infatilizatzen du, gizakiak ez du denbora eta lekuaren nozioa eukitzen. Eragin narkotiko mota bat gizakieengan, errealitatea eta fikzioa bereizteko zailtasunak sortzen ditu.
“Carpe Diem” oinarria hartu dezakegu. Errealitatea ukatzen du eta guztia birtualizatu egiten du, errealitatetik ateratzen digu. Esan dezakegu Amerikar irudia hartzen du, guztia dirua da, dirua guztiaren oinarria...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Ensayo kulturas
  • Kultura Okupa
  • Kultura
  • Bye Bye Kultura
  • Euskal kultura
  • Festival Hiphop Planeta Rock 2011 "De Kultura A
  • Människor och kultur
  • Gizartea, Kultura Eta Gaixotasun Mentalaren Estigma

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS