La Evolución Humana

Páginas: 7 (1579 palabras) Publicado: 26 de diciembre de 2012
Sarrera

http://aprendeenlinea.udea.edu.co/revistas/index.php/educacionfisicaydeporte/article/viewFile/4683/4116

http://www.psicocentro.com/cgi-bin/articulo_s.asp?texto=art22001

http://hdr.undp.org/en/media/HDR_2011_BA_Summary.pdf

http://sozioafektibo.files.wordpress.com/2008/02/1-gaia.pdf

http://www.eumed.net/rev/cccss/20/jlmc7.html1. Giza garapenaren definizioa:

Giza garapena zientzia bat da. Teorietan, analisietan, pentsamendu kritikoetan, datuetan eta abar oinarritzen dena. Helburua da ulertzea nola eta zargatik pertsonak aldatzen diren edo berdin mantentzen diren denboraren zehar; hau da, gizakiarengan sorkuntza-garaitik, hiltzen den arte portaeran eta alderdi psikologikoan gertatzendiren aldaketak aztertzen ditu.

Zientziak ezin du definitu zein den bizitzaren helburua, horretareko filosofiaren zein erlijioaren laguntza behar dugu. Hala ere, zientzia enpirikoak erakutsi ditzakegu bidea, oztopoak eta abar bizitzarako nahi duguna egiteko. Gauza bat enpirikoa dela zera esan nahi du, datuetan eta egoera errealetan oinarrituta dagoela da. Zientzia enpirikoaren konklusio etaaplikaziorik gabe, bizitza gogorra, pobrea, bakartia, nazkagarria eta motza izango zen (Thomas Hobbes,1651)

Garapenaren zientziak, pertsona mota guztiak aztertzen ditu; bai gazteak, helduak, pobreak, dirudunak, edozein etniakoak, kultura ezberdinetakoak eta abar. Helburua da orokortasunak eta ezberdintasunak identifikatzea eta ondoren orokortasun eta ezberdintasun horiek definitzea non modubatez ezberdindu eta batu pertsona guztiak. Adibidez, pertsona berri bat ezagutzerakoan, zuk identifikatu dezakezu bere ezaugarri orokorrak, pertsona bat dela eta bere sexua, hau da, begi bistan antzematen direnak, baina pertsona ezagun batean pentsatzen hasten zarenean, konturatzen zara zein konplexuak diren pertsonak bere ezaugarri espezifikoak ezagutzen dituzulako. Garapenaren zientifikoek,bi ezaugarri hauek trasmititzea dute helburu; pertsonaren ezaugarri orokorrak eta espezifikoak.

Lehen aipatu dudan bezala, pertsona batek aldaketa asko jasatzen ditu sortzen den momentutik hil arte. Giza garapenaren ikasketak bizitza osoan zehar gertatzen diren aldaketa guzti hauek batzen ditu, hasieratik bukaeraino. Elkarrenganako konexio bat dago haurtzarotik heldutasuneraino.Jarraipena eta etenaldia dira giza garapenaren prozesua deskribatzen duten hitz klabeak. Jarraipena, denboran zehar aldaketak izaten ez dituzten ezaugarriei dagokio, adibidez, sexua eta izaera; etenaldia, berriz,denboran zehar aldatzen diren ezaugarriei dagokio adibidez, hizkuntza berri bat ikastea. Bai jarraipena eta etenaldia ere, bizitza osoan zehar ematen dira.

Bestalde, garapenarenpsikologian aztergai diren zenbait ezaugarri bete behar ditu, besteak beste: izaera jarraitua, sistematikoa eta normatiboa.
Izaera jarraitua izateak esan nahi du gizakiak egonkortasunez garatzen dela, hau da, denboraren zehar iragana adierazten jarraitzen duela. Alegia, subjektuak nola eta zergatik jarraitzen duen giza garapenean bera izaten.

Izaera sistematikoa izateak, berriz, honako hau esannahi du: gizakiarengan gerta daitezkeen aldaketek denboran ordenaturik eta eredu bati jarraitzen dioten aldaketa iraunkor samarrak izan behar dutela. Hau da, giza garapena nola eta zergatik aldatzen da adinak aurrera egin ahala.

Azkenik, biztanleria osoarengan edo biztanleria osatzen duten gehiengan adin zehatz batean gertatzen diren aldaketekin du zerikusia izaera normatiboak. Adibidez,urtebete inguruan oinez ibiltzeko gaitasuna eskuratzea, bi urte inguruan hitz egiteko gai izatea, eta abar.



[pic]

2. Giza garapenaren esanahia

Giza garapena gauza zabal eta oso konplexua da. Giza garapenak, denboran zehar pertsonaren alderdi biologiko, psikologiko zein sozialetan gertatzen diren aldaketa kualitatiboak eta kuantitatiboak biltzen ditu. Hau da, giza garapenaren...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • evolucion humana
  • la evolución humana
  • La evolución humana
  • evolucion humana
  • LA EVOLUCION HUMANA
  • Evolucion Humana
  • La Evolucion de la Humanidad
  • Evolución humana

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS