Logse-Loe

Páginas: 15 (3743 palabras) Publicado: 15 de diciembre de 2012
Eskola Sistema, Familia eta Giza Eskubideak eraldatzen ari den Gizartean

GAIA: LOGSEtik—LOEra













Aimar Arrizabalaga Arostegi
Andoni Badiola Achirica
Jokin Fernandez Aguirresarobe
Garazi Galarza Garai
Aitzpea Gorrotxategi Eizagirre
Borja Uriona Uriarte

2011ko abendua

AURKIBIDEA

1. SARRERA…………………………………………………………………3
a. Legeriarikgarrantzitsuena egun arte


2. LOGSE: EZAUGARRI NAGUSIAK……………………………………4
a. Helburuak
b. Aldaketa nabarienak
i. Antolakuntza
ii. Ikasketa berriak


3. EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA -ren legea…………………...………..6
a. Lehen legea EAEn
b. Hezkuntza erakundeen ezetzaren zergatiak


4. LOCE:ALDAKETAK………………………………………..……………8
a. Kalitatearen kontzeptua
b. Atzera pausoak


5. LOE: BEREZITASUNAK………………………………………………....9
a. Konpetentziak


6. EGUNGO EGOERA………………………………………………………9


7. Bibliografia………………………………………………………….…....11

8. Anexoa…………………………………………………………………….12



1. Sarrera

Espainiar Estatuak beti izan du Europarekiko atzerapen nabari bat etahezkuntza arloa ez da ezberdina izan. XIX. menderarte ez zen instrukzio publikoa erregulatzen hasi, gizabanakoen hezkuntza global bat ahalbidetuko zuen instituzio moduan ulertuta.

Hezkuntza sistema modernizatzeko lehen saiakera 1857 eman zen Moyano Legearen eskutik. Lege honen intentzioen artean, elizak hezkuntzan zuen eragina murriztea, lehen eta bigarren etapetako hezkuntza pribatua legeztatzea, etabigarren hezkuntzan metologi zientifikoagoa ezartzea zeuden.
Baita ere hezkuntzaren filosofia publikoa aldarrikatu eta zehaztu zuen lehenengoa. Honen bidez, lehenengo letren eskolak sortu zituzten, Estatuak hezkuntza publikoa babestearen betebeharra nabarmendu zuten, nahitaez eskolara joan behar izatea sustatu zuten (6 urteetatik 9ra), doakotasuna, hezkuntza berdintzeko saiakera egin zuten(testuliburuak, irakasleen tituluak…), Ikasketen Zuzendaritza Nagusia sortu zuten, eta, horrekin batera, administrazio publikoak irakaskuntza eta legedia betearaztea bere gain hartzearen beharra aitortu zuten.

XX. mendeko bigarren erdirarte ez zen hezkuntza sisteman legeztatze nabarmenik eman, 1970. urtean, berrikuntza sakon bat egiteko intentzioarekin, ‘Ley General de Eduación’ delakoa heldu zenarte. Derrigorrezko hezkuntza 6 urteetatik 14 urteetara finkatu zen, Lanbide Heziketa egoki bat eraikitzen saiatu zen, eta hezkuntza Estatuaren subsidiario ez izatea bilatu zen.
Legearen elementu positiboen artean ondoko alderdiak aipa daitezke: hezkuntza mailen edo etapen arteko lotura eta koordinazioa, horiek mailaka martxan jartzea, 6 eta 14 urte bitarteko umeentzat derrigorrezko eta doakooinarrizko hezkuntza luzatzea, batxilergo bateratua eta balio anitzekoa sortzea, lanbide-heziketa lanean amaituko den mailatzat jotzea, unibertsitateko lehen zikloa lan motzetan trebatzera orientatzea, beste irakaskuntza-metodo batzuk sartzea (fitxak…), hezkuntzan Estatuaren protagonismoa onartzea eta Administrazio eraginkorragoa lortzeko kezka. Akats eta gabezia nabarmenenen artean, legitimizaziodemokratiko falta nabarmendu behar da (Francoren diktaduraren ondoriozkoa).

Demokraziaren ezarpenak (aldaketa politikoen eraginarekin) eta aro berrietara etengabe moldatzeko gogoak, lege ezberdinen segida bat ekarri zuen: LOECE (1980), LODE (1985), LOGSE (1990), LOPEG (1995), LOCFP (2002), LOCE (2002), LOE (2006). Azken hau delarik gaur egunean indarrean dagoena.

Gure asmoa 1990tik aurreraizan diren hezkuntza legeen analisia eta zein aldaketak ekarri dituzten aztertzea da. Batez ere, apalki, zein onurak planteatu diren 20 azken urteetan eta gaur egungo sistemaren egoeran.
2. LOGSE

LOGSE-a (Ley Orgánica General del Sistema Educativo) 1990an martxan jarri zen Espainiar estatuan. Gobernu sozialistak ezarria izan zen ‘Ley General de Educación (LGE)’ delakoa...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Loe Logse
  • Loe Logse
  • Logse-loce-loe
  • diferencia logse,loce y loe
  • Comparacion de la LOGSE, LOE
  • Diferencias del curriculum de la logse y loe
  • Semejanzas Entre Loe y Logse
  • Diferencia De La Loe, Loce , Logse

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS