Marketing

Páginas: 6 (1458 palabras) Publicado: 27 de octubre de 2011
ENPRESA II 8.TALDEA
Nerea Etxeberria
Izarraitz Martinez
Amaia Ormazabal
Ane Sáenz de Zaitegui
Idoia Urkiola
Joana Zubia
2011/04/19

Aurkibidea

1. Zeintzuk dira sektoreko Arrakasta Faktore Gakoak?.........................................3

2. Deskriba ezazu Googlen negozio eredua: nondik datoz diru sarrerak?................4

3. Identifika ezazu Googlen lehiatzekoestrategia, uste al duzu bere lehiarako abantaila iraunkorra dela? Zergatik?....................................................................6

1. Zeintzuk dira sektoreko Arrakastako Faktore Gakoak?
-Emaitza esanguratsuak eskaintzea eta azkar: azken batean bezeroak bilatzailea behar duen informazioa azkar lortzeko tresnaz hartzen du eta bilatutako hitz gakoari informazioari ahalik etaegokituena itzuli behar dio bilatzaileak. Google-ek hori lortu nahi izan du hasi hasieratik, gaur egun azkartasuna izanik erabiltzaileek bilatzaile hau erabiltzearen arrazoi nagusia beste bilatzaile batzuen aurrean. Google-k ekuazio konplexu baten bitartez bilaketari ahalik eta erantzun zehatzenak ematen dizkio segundoaz azpiko denbora batean. Ekuazio horren bitartez bilaketaren terminoak zein neurritandatozen bat baloratzen da eta baita ere web gune jakin bati erreferentzia egiten dioten web gune kopurua, gai horren inguruan erantzun hoberena eskaintzen duen bilatzailetzat jotzen dute Google erabiltzaileak. Gainera, erabilerak erraza izan behar du bezeroarentzat, webguneak erabiltzaileari beti ere erraztasuna eskaini behar dio bilaketa are eta azkarrago egiteko asmoz. Izan ere, gaur egunmomentuan momentuko erantzunik azkarrena eta garrantzitsuena, baita informazio eguneratua, eskaintzen duen bilatzaile bat eskatzen dute bezeroek. Izan ere, Google munduko enpresa bakarra da berak eskainitako zerbitzua ahalik eta azkarrena izatea, beraz, bezeroak bere webgunetik ahalik eta lehen ateratzea nahi duena.
-Bezeroarekiko lehentasuna: enpresaren filosofiaren puntu garrantzitsuena bezeroaedozeren gainetik egotea da. Horrela, nahiz eta bere sarreren %97-a publizitatetik datorren bezeroak ez du horren eragozpenik jasan behar, iragarkiak diskretuak baitira eta bezeroa ez da gogaituta sentitzen, bilatzailearen web orria bilatzen duenarekin batez ez datozen publizitateaz betetzen ez delako.
-Finantzatzeko ahalmena eta zerbitzuaren dohaintasuna: zaila da horrelako enpresa batek aurreraegitea finantziaziorik gabe, hala nola bezeroari zerbitzuarengatik kobratuz gero ez luke eskari askorik edukiko. Beraz, finantziazioa lortzeko erraztasuna eduki behar du enpresa mota honek, bereziki publizitatearen bitartez lortu ohi duena. Baina finantziazio iturri honek ez du bezeroaren bilaketa oztopatu edota gogaitu behar. Bilatzailea aurrekontu mugatu batekin kudeatzea nahiko zaila da.-Bilaketak ahalik eta zehatzenak izatea ahalbideratzen duten teknologia: enpresa bilatzaileen kasuan teknologia teknika aurreratuak erabili behar dira. Google PageRank teknologia berritzailearen laguntzaz Google-lek beste lehiakideek baino emaitza esanguratsuagoak biltzea lortzen du bilaketen galderentzat. Teknika horrek web orri bati lotutako gune guztiak ebaluatzen ditu eta balio bat esleitzen diete.Enpresa hauek ezin dira lokartu, bilaketaren inguruko teknika berriak egokitu behar dituzte berrikuntzen bitartez teknologiaren bilakaeraren eskutik joan behar dute. Momentuko erabiltzaileen beharrak kontuan hartuz aplikazio berriak eskaini behar ditu. Google-i bilaketak guztiz zehatzak izatea ahalbideratzen dion teknologi horrek jarraitzaile leial ugari edukitzea ahalbideratzen dio. PageRankteknologiak lehiakideekiko abantaila handia suposatzen du izan ere terminoen maiztasunean oinarritu beharrean garrantziaren arabera sailkatzen ditu bilatzailea efizienteagoa eginez.
-Lankidetza estrategikoa: lankidetza estrategikoa garrantzitsua da ikerketa eta garapena sustatzeko eta baita ere naziortakotze prozesu horretan akordio ezberdinak lortzeko, bilaketa ahalmenak hainbat hizkuntza...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Marketing
  • Marketing
  • Marketing
  • Marketing
  • Marketing
  • Marketing
  • Marketing
  • Marketing

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS