Marxen pentsamendua

Páginas: 47 (11563 palabras) Publicado: 4 de julio de 2011
MARXEN PENTSAMENDUA
1.- Sarrera 2.- Biografia 3.- Marxen gazte denborako idazkiak. 3.1.- Filosofia Hegeliarrari buruz zenbait ohar. 3.2.- Filosofia Politikoa. 3.3.- Bestelakatze kontzeptua. 3.4.- Dialektika. 4.- Materialismo Historikoa. 4.1.- Materialismo eta Dialektika 4.2.- Gizartearen Teoria Orokorra. 5.- Klaseen Egitura. 5.1.- Klaseen arteko borroka. 5.2.- Ideologia eta kontzientzia. 6.-Kapitala: ekoizpen modu kapitalistaren Teoria. 7.- Gizarte Komunista. 7.1.- Sozialismo utopikoaren kritika. 7.1.- Gizarte komunista eraikitzeko ekarpen zehatzak.

1.- XIX.mendeko Europa: Marxen pentsamenduaren testuinguru soziala eta intelektuala. Mendebaldeko Europan nagusi ziren hiru herrialdeentzat, Ingalaterra, Alemania eta Frantzia, XVIII. mendeko azken hamarkadak etengabeko aurrerapenekonomikoaren urteak izan ziren. Bretaina Handian izandako aurrerapen ekonomikoa beste herrialdetan izandakoa baino askoz azkarragoa izan zen: XIX. mendearen erdialdean 'gizarte industrial' gisa izendatua izan zitekeen. Frantzia eta Alemaniako egoera oso desberdina zen. Ezaugarri batzuetan, esaterako kultur hobekuntza mailan, bereziki literatura, arte eta filosofian, herrialde kontinetal hauek, BretainaHandian egindakoa gainditu egin zutela nabaria zen. Baina XVIII. mendearen erditik, herrialde biak, beren garapen ekonomikoari dagokionez, Ingalaterrarekiko atzeratuak gelditu egin ziren; eta mende bat baino gehiago beharrezkoa izan zen Ingalaterra aurreratu egin zuen lehentasuna berriro lortzeko. Are gehiago, Bretaina Handia erreferentzi gisa hartuaz, XIX. mendearen hasierako urteetan, ezAlemaniak ez Frantziak ezin zuten beren egoera politikoa erkatu Estatu baten barne egonkortasunarekin, non burgeseria liberalak gobernuan kokapen irmo bat lortu egin baitzuen. Frantzian, 1870era arte, Komunaren matxinada-, erregimen batek ere ezin izan zuen boterean iraun bi hamarkada baino gehiago. Alemania, beste aldetik, XIX. mendearen hasieran, Nazio-Estatu bat izatetik urrun zegoen; Bismarck-endenboraldira arte itxaron behar da horrelakorik ikustatzeko. Alemaniaren, 'atzerapen' arazoa, Marxen materialismo historikoaren lehenengo proposamenen azpian dago. Hasieran, gazte hegeliar gisa, Marxek, Alemaniak, beste herrialdeen garapen mailara hel zedin, behar zituen aldaketak sorrarazteko, existitzen ziren instituzioen kritika arrazionala nahikoa izango zelako iritzia partekatzen zuen. Bainaberehala konturatu egin zen, kritika erradikal horren jarrerak, teoriarekiko kezka alemaniar tipikoa mantendu baino ez zuela egiten praktika baztertuz. Hegel-en sistemak, honen adibide filosofiko 92

perfektuena ordezkatzen du gizatiar historia osoa, izpiritu edo gogoaren historian eraldatuz. Alemaniak bere aurrerapena jarraitu behar bazuen, kritika filosofikoa, indar materialen ezagutzarekinosatu beharko zen; azken hauek ideien mailan bakarrik ez den gelditzen aldaketa bat eragiten dutelako. Idazle askok, Marxen idazkietan elkartzen diren eraginen multzo hirukoitza azpimarratu izan dute. Honek, mendebaldeko europar herrialde nagusietan, desberdintasun sozial, ekonomiko eta politikoekin batera garatu izan ziren pentsamendu korronteen sintesi indartsu bat egin zuen. 1) Ekonomia politikoa,filosofia 'utilitarista'-ri hertsiki loturik, Bretaina Handian, XIX. mendearen atal handien eredu adierazgarri bakarra izan zen. Zentzu honetan, Adam Smith, eta David Ricardo-k eginiko funtsezko proposamenak onartu eta landuko zituen, 2) Frantziar sozialismoaren korronte ezberdinetan aurkituriko beste

ikuspegiekin elkartuz; esaterako, gizarte burgesaren izaera ez egonkorra,... etorkizunekogizarteaz izango zuen ikuskeraren iturria izango zirenak. 3) Hegeliar dialektika, zeinetatik dimentsio historikoa hartuko zuen, ekonomi politikoa eta sozialismoarekin osotasun bat eratuz. Horrela, esan daiteke, Marxen idazlanek, Ingalaterra, Frantzia eta Alemaniako esperientzia ugarien kontzientzia intelektuala batu, eta aldi berean, egitura sozialen, ekonomikoen eta politikoen zeuden desberdintasun...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • pentsamendu
  • Marx
  • Marx
  • marx
  • marx
  • marx
  • marx
  • marx

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS