Mesoziklioa
Páginas: 5 (1111 palabras)
Publicado: 3 de enero de 2013
Akatsera eraman gaitzakete, eta komeni da definizio zehatza ematea planifikazio prozesua ondo ulertu eta aztertzeko.
Planifikazioa
Real Academia de la Lengua Española-ren hiztegiakdioenez, planifikazioa da “Planifikatze ekintza eta emaitza, planifikatzea jarduera bat ikerketa plan batera eramatea izanik”.
Plan guztiek hiru ezaugarri dtuzte: lehena, etorkizunera begira dago; bigarrena, ekintza adierazi behar ditu; hirugarrena, kausalitatea dago bai pertsonala bai antolakuntzakoa: etorkizuna, ekintza eta kausalitatea pertsonala edo antolakuntzakoa dira plan baten beharrezkoelementuak.
Planifikazioa hitzaren hainbat definizio aztertuta, euren artean zenbait elementu komun daudela ikus daiteke, hala nola, helburuak zehaztea, eta horiek lortzeko baliabideen aukeratzea (planak eta programak).
Planifikatzea diogunean, ez gara entrenamendua planifikatzeaz ari. Planifikatzea prozesu zabalagoa da, hor batzen baitira helburuak lortzeko behar diren elementuak eta horien erruzezartzen baitira jarraibideak eta prozedurak.
Planifikazioak etorkizun ona (helburua) eraiki nahi du, eta horretarako dituen baliabideak erabiliko ditu eraginkortasunez, behar diren baliabideak (programazioa) optimizatuz eta logikoki eta egoki kokatuz (periodizazioa).
Programazioa
Real Academia de la Lengua Española-ren hiztegiak dioenez, programazioa da “Programa bat gauzatzea: plana, proiektuaedo egin nahi denaren azalpena”.
“ Programatzeak zera esan nahi du: entrenamenduko edukiak sistematizatzea kirolari baten prestaketaren helburuen arabera eta aldi jakin bateko entrenaldiaren printzipio zehatzen arabera” (Verjoshanski L.V, 1990).
Programazioak entrenamendu bateko edukiak ordenatu egiten ditu plan estrategiko baten bidez, azken helburuak lortzeko asmoarekin. Kasu honetan, mailahonetako helburuak lortzeko, betiere taldearen eta taldekideen maila kontuan hartuta. Beraz, bideko orria da, zer egin eta zein ordenatan adierazten diguna. Ordena, sinergia eta edukien dosia izango dira taldearen kirol arrakastaren oinarria.
Lan eduki horiek soilik entrenamenduari dagozkio; beraz, programazioa soilik entrenamenduari dagokio, entrenamenduaren programazioa dei diezaiokegu hortaz.Batzuetan nahasi egiten dira planifikazioa eta programazioa. Ikusi bezala, planifikazioa askoz ere konplexuagoa da programazioa baino; desberdinak bai, baina osagarriak dira bi kontzeptuak.
Programazioak lan edukiak noiz egingo diren adierazita eduki behar ditu, eta hori entrenamenduaren zatikatzearekin lortzen da.
Zatikatzea
Real Academia de la Lengua Española-ren hiztegiak dioenez, zatikatzeada “Denbora aldi bat zati txikiagoak bihurtzea”.
• SAIOA EGITURATZEN
• Kontuan izan entrenamenduaren edo pentsatutako lanen ordezkoak ezusteren bat gertatuta ere (eguraldi aldetik, jokalariak/ek huts egin…).
• Aldagelara iritsi baino lehen taldeak, lanak eta egiturak antolatu.
• Beste batzuk.
• SAIOA ANTOLATZEARI DAGOKIONEZ
• Taldeak antolatu, lanak azaldu aldagelan,entrenatzera zelaira joan aurretik.
• Entrenamenduko lehen laneko egitura aprobetxatu hurrengo lanetarako, aldaketak saihestuz (lehenik bikoteak, gero hirukoteak, …).
• Petoak banatzean aurreratu lan aldaketa.
• Behar baino peto gehiago eraman.
• Joko eremutik gertu baloiak eduki.
• Dinamikoak izan, jokalariak geldirik egotea saihestuz.
• Entrenatzaileak/hezitzaileakkokapen egokia izan behar du azalpenetarako, denek ikus dezaten eta entzun diezaioten.
• Parte hartzen ez dutenek lagundu dezakete materiala jasotzen, hurrengo lana prestatzen, …
• Urik badugu, hurrengo ariketa eremuan utziko dugu, hara joango baitira jokalariak.
• Beste batzuk.
• ZELAIAREN ERABILPENA
• Zelaiak berezko belarra badu, kontuan hartu eremu delikatuak, urez...
Leer documento completo
Regístrate para leer el documento completo.