Musika Intrumentuen Familiak (Eusk.)
AEROFONOAK
-Haizezko musika tresnak
3 mota:
– Metalezkoak
Soinua ahoko batetik putz eginez eta zenbait balbula, pistoi edo bara luzagarrieiesker, hodi nagusi bat zeharkatzen duen airearen presioa aldatu egiten da, tonu ezberdinak lortuz. Hodiaren bukaera kanpai itxurako batez amaitzen da. Oinarrizkoa da, baita ere, musikariaren ezpainenposizioa. Familia honetakoak dira, besteak beste, tronpeta, tronpa, tronboia eta tuba.
– Egurrezkoak
Soinua bi modutan eratu daiteke: zulo batetik putz (esaterako, zeharkako txirula, txirulagozoa…) edo mihi batetik putz eginda. Mihidunetan, 2 azpitalde egin daitezke: mihi bakunekoak, (klarinetea, saxofoia…) eta mihi bikoitzekoak (fagota, oboea, korno ingelesa…). Putz egin ondoren, aireahodi nagusian zehar hedatzen da, eta zenbait zulo estalita, airearen presioa aldatu egiten da, soinu ezberdinak eratuz. Zulo horiek eskuz edo giltza izeneko mekanismo batzuen bitartez itxi etazabaltzen dira.
– Igorpen artifizialekoak
Hauetan, musikariak ez du putz egin behar, hauspo batzuen bitartez, airea kanpotik hartu eta balbulei esker soinu ezberdinak ateratzen direlako. Taldehonetakoak dira, besteak beste, organoa, akordeoia etab.
KORDOFONOAK
-Sokazko musika tresnak
4 mota:
– Kolpatua
Soinua sortzeko, sokak kolpatu egiten dira, maiz mailu txikibatzuen bitartez. Erresonantzia kaxa bat eduki dezakete soinua indartzeko.
Teklaturik gabe salterioa eta hungariar zinbaloa daude, eta teklatuarekin, aldiz, pianoa eta klabikordioa.
– IgurtziaHauetan, arku baten bidez sokak igurtzi egiten dira, eta bibratzean, soinua egiten dute. Erresonantzia kaxa bati esker soinuaren indarra handitu egiten da. Talde honetakoak dira, hala nola,biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, da ganba biola eta zarrabetea (arkuaren ordez, gurpil bat erabiltzen da sokak igurzteko.
– Sakatua/plektroz
Kordak hatzekin edo plektro batekin sakatuz,...
Regístrate para leer el documento completo.