Musika
Ondorengo unitate didaktikoa 4. eta 5. mailako haurrentzat zuzenduta dago. Lana aurrera eramateko hiru oinarrizko gaitasunak aukeratu ditugu: instrumentuak, ahotsa eta erritmoak. Astean gaitasun bakoitzeko bi saio praktiko prestatuko ditugu. Zortzi saio praktiko hauek kronologikoki ordenatu ditugu, klasean landuko ditugun ordenaren arabera.
Lana egiteko orduan, egokiiruditu zaigu gaitasun bakoitza (erritmoa, instrumentuak eta ahotsa) hiru astetan lantzea. Honela, gaitasun horiek, garatzeko eta hobeto lantzeko denbora nahikoa izango dugu. Unitate didaktikoan gaitasunaz aparte, edukiak ere landu ditugu. Hauetan, kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak definitu ditugu.
Unitate didaktikoarekin bukatzeko, ondorioak aurkeztuko ditugu, gure iritzia emanez.
➢GAITASUNAK
1.- Oinarrizko instrumentu musikalak ezagutzea, ariketa erritmikoak eginez, soinuak ezberdintzeko.
2.- Ahotsa lantzea, abesti euskaldunak erabiliz, haurrak ahotsa zuzen erabiltzen ikasteko.
3.- Erritmoa lantzea, gorputz mugimenduaren bitartez, koordinazioa lantzeko.
➢ EDUKIAK
Kontzeptuak:
1.- Instrumentuak: egurra, metala eta mintza.
2.- Ahots zuzena.
3.- Erritmoa: azkarra,geldoa, bizia eta mantsoa.
Prozedurak:
1.- Instrumentuak modu egokian erabili.
2.- Ahotsaren erabilpen zuzena.
3.- Gorputzaren eta erritmoaren arteko koordinazioa.
Jarrerak:
• Talde lanaren garrantzia.
• Material, tresna eta ikasgelarekiko ardura.
• Erritmoarekiko interesa eta jakinmina.
➢ ZEREGINAK
Zereginak egiteko hiru multzotan banatu ditugu: instrumentuak, ahotsa etaerritmoa. Gai bakoitzetik bi saio praktiko prestatu ditugu:
- INSTRUMENTUAK
1. SAIO PRAKTIKOA
- Zeregina: Instrumentuak ikertu.
- Azalpena:
Irakasleak oinarrizko instrumentuei buruzko informazioa emango die ikasleei, ordu erdi batez. Honek, instrumentu ezberdinak daudela eta bakoitzak funtzio ezberdin bat duela aipatuko du eta mota bakoitzeko instrumentuen eredu bat erakutsikodio ikasleei.
Hasieran irakasleak instrumentu ezberdinak aurkeztuko dizkie ikasleei. Irakaslea bost minutu egongo da instrumentu bakoitza azaltzen eta ikasleak hamar minutu pasako dituzte instrumentu bakoitza jotzen eta ikertzen. Guztira, irakasleak lau instrumentu ezberdin aurkeztuko dizkie ikasleei eta hauekin kontaktua izateko saio praktikoa ordu betekoa izango da.
- Irakasle denbora:20 minutu inguru.
- Ikasle denbora: ordu bat eta 40 minutu.
- Talde mota: talde osoan daude baina instrumentua banaka jo behar dute.
- Erabilitako materiala: instrumentu mota bakoitzeko bat.
- Ebaluazioa:
Instrumentu mota bakoitza nola jotzen duten, hau da, instrumentu bakoitzaren erabilpen zuzena.
2. SAIO PRAKTIKOA
- Zeregina: Instrumentuen esperimentazioa.
-Azalpena:
Oraingoan, xilofonoarekin egin beharreko ariketa bat proposatuko diegu. Honen bidez, instrumentu honen erabileraren berri izatea lortu nahi dugu.
Hasieran xilofonoaren erabilera ikasteko ariketa erraz batzuk proposatuko dizkiegu eta behin hori ondo menperatuta, ariketa zailagoak sartzen joango gara.
- Irakaslearen denbora: Hau ere oso ariketa praktikoa denez irakaslearen azalpenaez da oso luzea izango.
- Ikaslearen denbora: Ezin da denbora zehaztu baina, xilofonoa kontrolatzeko eta ondo jotzeko ordu beteko klasea beharrezkoa da.
- Talde mota: Talde osoak burutuko du ariketa.
- Erabilitako materiala: xilofonoak eta hauek jotzeko makilak.
- Ebaluazioa: xilofonoak erritmo egoki batean eta akatsik gabe jotzea. Ez diegu xilofonoa batere akatsik gabe jotzekoeskatuko, baina bai galtzen badira berriro ere xilofonoa jotzen jarraitzeko gaitasuna izatea, ondokoak gertatutakoaz konturatu gabe.
[pic]
- AHOTSA
1. SAIO PRAKTIKOA
- Zeregina: Bokalak landu.
- Azalpena:
Ikasleak borobilean jarriko dira eta taldekide bat erdian jarriko da. Taldekide horrek, ozenki bokal ezberdinak esan beharko ditu eta ondoren, borobilean dauden gainontzeko...
Regístrate para leer el documento completo.