New bruswik

Páginas: 5 (1189 palabras) Publicado: 23 de noviembre de 2011
ESKOLA INKLUSIBOA: NEW BRUSWICK-EKO ADIBIDEA
Odet Moliner Garciak Kanadako New Bruswick-eko probintzian ematen den inklusioaren inguruko esperientzia kontatzen duen artikuluan oinarritu naiz jarduera hau egiteko. Kanadako esperientziatik adibideak jarriz, inklusioan aurrera egiteko bete behar diren baldintza prozesu eta egoerak azaltzen ditu artikuluan, baita Gordon Porter, inklusioanaditua den Kanadarraren ekarpenak ere.
Hezkuntza Inklusiboa, jarrera bat da, balore eta sinismen sistema bat eta ez ekintza multzo bat. Eskola inklusiboa, hitz gutxitan, guztiontzat den eskola da, bazterketarik egin gabe, guztien garapena du helburu. Bertan, Ikasle guztiak dira beharrezkoak, bakoitzaren desberdintasunak aberatsago egiten baitu irakaskuntza prozesua.

Komunitateko ume guztiek eskolainklusiboetan elkarrekin ikasten baldin badute, ezberdintasunekiko jarrerak aldatu egingo dira eta jendarte justuago bazterketa gutxiagokoa eraikiko da non esklusio prozesuek ez duten tokirik izango.
Kanada herrialde aitzindaria izan da inklusibitatearen kontuan, oso herrialde anitza da eta antolaketa administratiboa oso deszentralizatua dauka. Politika inklusibo bati esker New Bruswickenpremia bereziak edo minusbaliotasunak dituzten ikasleak euren adineko umeekin joaten dira auzoko eskolara.
Eskola inklusibora jauzia emateko baldintzak lau mailatan banatzen ditu Odet Moliner Garciak:
1.lehenengo maila: faktore sozialak
Hezkuntza inklusiboa, hezkuntzarako eskubidea oinarrizko giza eskubidea ez ezik jendarte justu baten oinarria ere badela sinistetik hasten da. Justifikaziosozialetik hasi behar da eskola inklusiboa eraikitzen, izan ere, komunitateak proiektuan sinistu egin behar du, lanari gogotsu ekiteko.
Komunitatean Inklusioaren inguruko iritzi publikoa sortzea da lehen urratsa , inklusiorako aldaketa prozesuan beharrezkoa da jendea informaturik egotea, diskurtso teorikoa lantzeaz gain aberasgarria da, kasu praktikoak ere ezagutzea, eskola inklusiboek funtzionatudezakeela ikusi eta ideia ero bat ez dela ikusteko. Komunitateak eskola inklusiboa naturala den zerbait bezala ulertu behar du, familiari orientaturiko zentzuz beteriko ekintza
Gainera, Kanadan bizikidetza sustatu eta komunitatearen integrazioaren alde lan egiten duten zazpi elkarte daude. Helburua Kanadan existitzen diren komunitateen harremanak eta koordinazioa bultzatzea da. Sare sozial, foro ,seminarioetan eta lantaldeak antolatzen dituzte, politika eta ekimen komunitarioak martxan jartzeko asmoz. Bertan profesional gurasoak, giza eskubideez arduratzen diren elkarteetako kideak edota komunitateko kideak elkartzen dira.
inklusioaren aste nazionala ere ospatzen dute Kanadan, aste horretako ekimenetako bat inklusiorako proposamen onenak izendatu eta horietatik bat aukeratu eta saritzeada. Izendatutako proposamenak anitzak dira; eskola baten proposamena, komunitate batekoa edota irakasle bakar batena ere izan daiteke. Saria banatzearen helburua, egin den lana eta ekimen onak errekonozitzea eta motibazioa mantentzea dira.
Gizarte politiken bidez, inklusioa eskolatik beste eremu batzuetara zabaldu behar da; eskola eta gero zer? askotan sortzen den galdera da, Gordon Porterrekdioenaren arabera Kanadan, premia bereziak dituzten ikasleentzat, erreabilitazio tailerrak ekidin eta gazteek lana eta gizartean postu bat lortzea bermatuko duten agentziak daude. Agentzia hauek unibertsitateekin ere egiten dute lan, unibertsitate horiek ezintasun intelektualak dituzten ikasleak onartu eta euren komunitatean integratzen dituzte. Hala ere, integratzeak ez du esan nahi ezintasunakdituztenak unibertsitateko saio bakoitzak eskatzen duen guztia egin behar duenik, ekimen honen helburua, gelako partaide guztientzat inklusiorako bidean esperientzia errealista eta positiboa izatea da.
Kanadan inklusioaren alde lan gehien egin dutenak minusbaliotasunak dituzten ikasleen familiak izan dira, eurak izan dira aldaketarako motore: Garaiko eskola arruntetan ikasteko arazoak...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Lo New
  • New Del
  • New
  • Soy new
  • Newen
  • New Era
  • new york, new york
  • new the new form

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS