Nork bere bokazioa

Páginas: 3 (526 palabras) Publicado: 4 de octubre de 2010
Nork bere bokazioa
Joxe Arregi
'Hemen' aldizkariko zuzendaria
Bokazio hitzak «deia» esan nahi du, eta norbera eta bestea elkartzen ditu deiak. Norberaren barneko ahotsa da bokazioa, eta kanpotikdatorkidan ahotsaren oihartzuna aldi berean.
Entzun eta erantzun, bokazioak eragiten dio lurrari, gizakiari, biziari. Dena mintzo da munduan, dena da hitz eta erantzun. Errealitatea ez da mutua,gorrak ez bagara.
Dena deika. Atomoak eta galaxiak, gaueko izarra eta goizeko ihintza deika ari zaizkigu. Deika ari zaigu arratsaldean dorreko kanpaia. Deika ari zaizkigu udaberriko bizia ospatzen duentxoria eta pazkoari zabaldu zaion erramu-lorea. Deika ari zaigu bizi-lagun dugun adiskide hurbila eta ezagutzen ez dugun urruneko hurkoa. Deika ari zaigu kaiuko batean galdurik hondartzara iritsi denafrikar etorkina, eta iritsi gabe uretan galdu dena ere deika ari zaigu. Deika ari geure barrena, eta barrueneko deiari gatzaizkio askotan gorrenak. Izaki guztiak ari zaizkit deika, eta ni ere deika arinaiz izaki guztiei. Izaki guztiok ari gara elkarri deika, ahots gordez eta ahots goraz, esker onez eta ontasun eske.
Bokaziozko eta bokaziodun izakien elkartasuna da mundua, kosmosa, den oro.Bokazio desberdinen sinfonia da mundua, mundu berrira bidean.
Eta Jainkoa? Jainkoa ere deika ari zaigu. Esan dezagun hobeto: dei orotan ari zaigu Jainkoa deika, edo zehatzago: Jainkoa ari zaigu deika deiorotan.
Jainkoa ez da mutua, hitza da. Baina Jainkoa ez da munduko izakiez aparteko Izaki baten Hitza, baizik eta munduko izaki guztien hitzaren Arnasa, hitz guztien lehen Esalea eta azken Esanahia,hitz guztien Entzule adi eta adeitsua, hitz guztien Erantzule fidagarria. Jainkoa da bokaziozko munduaren hondoa eta bermea.
Baina nola mintzatuko da Jainkoa, izakien mintzoaz eta gure gizaki-mintzoazez bada? Nola adituko du Jainkoak izaki guztien deia, elkarrenganako gure adeitasunaz ez bada? Nola zainduko ditu Jainkoak izaki guztiak, elkar zaintzen ez badugu? Nola egiaztatuko da munduaren...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Bere
  • bera
  • Bere
  • bere
  • bere
  • bere
  • bere
  • Bere

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS