Nortasun bikoitza

Páginas: 19 (4708 palabras) Publicado: 29 de abril de 2011
“NORTASUN BIKOITZA”

10-09

AURKIBIDEA

1-Jatorri mitologiko (1-4)

2-Liburuaren laburpena (5-6)

3-Lost highway-ren laburpena (7-8)

4-David Lynch eta Jekyll doktorea (8-9)

4-Nortasun bikoitza (10-12)

5-Hausnarketa (12-15)

JATORRI MITOLOGIKOA

Robert Louis Stevensonen “El extraño caso del Dr.Jekyll y Mr.Hyde” liburuak, itxuraz, zientifiko baten esperimentuaeta honek dakartzan ondorioak soilik narratzen ditu. Hala ere, nobela honen azaleko irakurketaz haratago, gizakia izaki den unetik bizi izan duen barne konfrontazioa agerian uzten du. Moralaren errepresioa; ; ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka; norberaren benetako nortasuna ezkutatzeko ohitura eta batez ere Ni-aren bikoizketa erakusten ditu gizakiaren barne munduaren konplexutasunaazaleratuz.

Ni-aren bikoizketa edo nortasunaren dualismoa da narrazio honen oinarri nagusia. Stevensonek narrazio honekin gizakiak parte ilun eta gaiztoa duela baieztatzen duen teoria aurkezten du, kontrajarriak diren bi Ni edo nortasun bikoitza hain zuzen.

Dena dela, istorioaren funtsa den aspektu hau (gizakiaren dualismoa) ez da nahigabean landutako gaia. Stevensonek liburua idatzi zuentestuinguruak eta gaiaren inguruko kontakizun, istorio eta mitoek, inkontzienteki bada ere, eragina eduki zutelako liburua idazterako orduan. Sorkuntza bat ez da pertsona bati une jakin batean, leku zehatz batetan, gune isolatu batetan bururatutako ideia. Norberaren bizipenek;testuinguruak eta gizartearengandik nahigabean jasotzen ditugun balore zein arketipoek gure sorkuntzan pentsa genezake baino eraginhandiagoa baitute. Horrenbestez, liburu honen azterketan beharrezkotzat hartzen da narrazioaren jatorri mitologikoa eta testuingurua ikertzea.

Lehenik eta behin mitologia zer den azalduko dut, ondoren dualismoari erreferentzia egiten dioten zenbait narrazio edo/eta pertsonai mitologiko adibide moduan hartuta “El extraño caso de Dr.Jekyll y Mr.Hyde” liburuaren jatorri mitologikoa azaltzeko.Mitologia, antzinatik gizakiak errealitatea azaldu eta irakaskuntza prozesu bat gauzatzeko sortu eta transmititzen zituzten alegoria, metafora edo bestelako narrazioak dira. Kontakizun hauek herri desberdinen oinarri sozial, kultural eta ideologikoak finkatu zituzten. Urteen poderioz, ordea, narrazio hauek eraketa sozialekin batera, giza pentsamenduekin batera eta kulturarekin batera eraldatzenjoan dira egungo mitologia zientzian bilakatu delarik.

Hala ere, kontakizun eta pertsonai mitologiko hauek adierazten dituzten baloreak, hots, beren eskemak berdin edo antzeko mantentzen dira. Gainera, harritzeko bada ere, herri, kultura eta pentsamendu desberdinen estruktura osatu duten mito hauek antzekotasun handiak dauzkate, hots, kasu askotan oinarria berdina da eta beraz, pentsamenduunibertsal bati eta ondorioz arketipo eta balore berdin batzuei erreferentzia egiten diotela esan daiteke. Unibertsalak diren arketipoak, aldiz, ez dira asko eraldatu literaturan, musikan, pinturan, zineman eta bestelako arteetan, besteak beste, sortzen diren artelanak hauen eragin zuzena dutelarik. Horrek ez du esan nahi mitoak bere horretan literatura edo zinemara moldatzen direnik. Balitekeautoreari interesa pizten dion mitoaren aspektu bat hartzea, edota hartze hori inkontzientea izatea.

Aztergai dugun liburua, berriz, mitologian asko ageri den elementu bat jorratzen du: dualismoa. Dualismoa, mitologian eta ondorioz gizakiaren pentsamenduan oso presente dago. Nolanahi ere, kontutan hartu beharra dago dualismoa bi arlotan aurkezten zaigula: gizakiaren pentsamenduan eta gizakiarennortasunean. Liburuarekin lotura duten aspektuetara mugatuz, pentsamenduan ongia eta gaizkiaren arteko dualismoa aipa genezake. Pentsamendu gehienen jatorri diren erlijio liburu sakratuak dira horren adibide. Erlijio desberdinen funtsa den dualismo hau morala eratu eta mantentzeko erreminta eraginkorra izan da. “El extraño caso del Dr.Jekyll y Mr. Hyde”-en ez bezala, dualismo hau bi izaki...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS