obghl
Páginas: 17 (4114 palabras)
Publicado: 25 de noviembre de 2014
Karlos IV.a eta Maria Luisa Parmakoaren semea zen. Maria Luisa erreginaren begiko harremanak izan zituen. 1808ko martxoaren 17an, Karlos IV.a erregetzatik bota eta haren ordez zen Manuel Godoyren kontrako talde bat bildu zuen bere ingurura. Napoleonekin ezkutuko jarri zuen Fernando VII.a Aranjuezko matxinadak. Murat jeneral frantsesak Madril hartu zuenean, Karlos IV.a etaFernando VII.a Baionara joan ziren, Napoleonek behartuta, eta hark 1808ko maiatzaren 2an erregetza Josef Bonaparteren eskuetan utz zezan lortu zuen. Fernando VII.a Valençayko gazteluan atxilotua egon zen 1814a arte.
Espainiara itzuli zenean, 1812ko Cadizko konstituzio liberala baliogabetu zuen, eta absolutismoa ezarririk liberalen aurkako neurriak hartu zituen. Baina Riego jenerala matxinatu zenean(1820), 1812ko konstituzioa onartzen zuen erregimen liberal bat bideratu zuen Fernando VII.ak (Hirurteko Liberala). Baina bien bitartean, ezkutuan, Fernandok bultzaturik, erregezaleek Itun Santuari dei egin zioten, eta Angoulémeko dukearen laguntzaz aginpide osoa lortu zuen berriro (1823).
Lau aldiz ezkondu zen eta alaba bakarra izan zuen, Elisabet, Maria Kristina Borboikoa bere laugarrenemaztearengandik. Emakumeak erregina izatea debekatzen zuen Lege Salikoa indarrik gabe utzi zuen bere alabak erregetza eskura zezan.
Mª Cristina de Borbon
Frantzisko I.a Bi Sizilia erregearen eta Maria Elisabet Borboikoaren alaba zen.1829ko abenduaren 11n Espainiako Fernando VII.arekin ezkondu zen eta berehala geratu zen haurdun. Semea edo alaba jaioko zen jakin gabe, Fernandok Lege Salikoaezereztatu eta Berrespen Pragmatikoa aldarrikatu zuen; horren arabera, ondorengoa ez zen Karlos Maria Isidro Borboikoa, Fernandoren anaia, izango, jaioko zen umea baizik, neska izan arren.
1833an Fernando VII.a hil zenean, Maria Kristina izan zen erreginorde, alaba Elisabet artean adingabea zelako. Maria Kristina 7 urtez egon zen agintean, baina, ondoren, Espartero etorri zen eta berari botereaematera derrigortuta ikusi zuen bere burua. Fernandoren heriotzak, herrian iskanbila ugari sortu zuen, ondoren tronua nork hartuko zuen kezkaz. Alde batetik, Karlos V.a zegoen, Fernandoren anaia, eta, beste aldetik, Elisabet II.a zegoen, erregearen alaba txikia. Fernandok ondorengotzarako legea aldatzea erabaki zuen eta honek herria bitan zatitzea ekarri zuen, isabeldarrak eta karlistak. Lehen GerraKarlista edo Karlistaldia hasi zen.
Fernandoren heriotza gertatu eta denbora gutxira, 1833ko abenduaren 28an, erregearen alarguna Agustin Fernando Muñoz sarjentuarekin ezkondu zen ezkutuan. Herritarrei ekintza honek ez zion grazia handirik egin eta Elisabeten aldeko joera jaitsi egin zen. Maria Kristina saiatu zen herriarekin ondo eramaten, baina ez zuen guztiz lortu; azkenean,1840ko urriaren 17an,Espainiatik alde egin beharrean izan zen, Espartero kapitainari boterea utziz. 1844an Espainiara itzuli eta Madrilen finkatu zen, bere alabaren erreginaldia zainduz, eta, bitartean bere senar berriarekin negozio berri batzuetan sartu zen (gatza, ferrokarrila...). Parisera itzuli zen eta bertan egon zen bere biloba Alfontso XII.ak boterea berreskuratu zuenean ere. Elisabet II.ak eta AlfontsoXII.ak ez zuten Maria Kristinak ezkutuan egindako ezkontza begi onez ikusten, eta, hori dela eta, beraien artean ez zegoen oso harreman ona.
1878ko abuztuaren 22an, Maria Kristina Sainte-Adressen (Frantzian) hil zen eta, geroago, El Escorial monasterioan lurperatu zuten.
Elisabet II.
Fernando VII.aren eta Maria Kristina Borboikoaren lehen alaba 1830ean jaio zen. Hiru urte betetzean erreginaizendatu zuten, baina haren osaba Don Karlosek izendapen hura onartu ez eta Lehen Karlistadak eztanda egin zuen.
Adinez txikia zen bitartean, haren ama Maria Kristina (1833-1840) eta Espartero(1840-1843) arduratu ziren erreginordetzaz. Amak liberalen babesa bilatu behar izan zuen.Espartero aurrerakoiak boterea galdu ondoren, aurreratu egin zuten Elisabeten adin nagusitasuna, eta erregina izendatu...
Leer documento completo
Regístrate para leer el documento completo.