Osteoporosia

Páginas: 11 (2631 palabras) Publicado: 1 de diciembre de 2010
OSTEOPOROSIA
ETA
JARDUERA FISIKOA


LABURPENA

Gaur egungo gizartean, osteoporosia dugu gaixotasun nagusienetariko bat. Honen prebentzio eta tratamendurako jarduera fisikoa alderdi oso garrantzitsua dugu.

Bestalde, ez da ahaztu behar nutrizioa eta bizi estilo osasuntsua ere duen garrantzia.

Hau guztia kontuan izanda, adinaren eta pertsona bakoitzaren ezaugarrien arabera,prebentzio edo tratamendu programak garatzea ezinbestekoa da gizartearen eguneroko bizitza hobetzeko.

Hitz gakoak: osteoporosia, jarduera fisikoa, prebentzioa, tratemendua, hirugarren adina, menopausiadun emakumeak.
SARRERA

Gaur egun pairatzen diren gaixotasun asko, zientziak eman dituen aurrerapausuak ikusirik, bizimodu osasuntsuagoa izanda eragin kaltegarri eskasagoa izango lukete gureosasunean. Osteoporosia horietako gaixotasun bat da.

Gizarte garatuetan eman den bizi itxaropenaren igokada, XX. mendeko gizakiaren hobekuntzarik nagusienetarikoa da. Gaur egun, osasun publikoaren erronka beste bat da, bizi itxaropena luzatzen jarraitzeaz gain, ongizate baldintza hobeak lortzea.

Osteoporosia bezalako gaixotasunak, aurrerapen zientifikoez aparte prebentzio politiketan ereerantzuna izan beharko duten gaitzak dira.

Osteoporosia hezurraren mineral kantitatea gutxitzen duen gaixotasuna da. Osteoporosi hitzak “hezur poroduna” esan nahi du. Kaltzioaren barneratze prozesuan indarra galtzen du, eta horrek hezurrak ahultzen ditu, apurketak edota mikroapurketak izateko arriskua igoz. Apurketa hauek espontaneoki edo kolpe txikien ondorioz gerta daitezke.

Osteoporosia osogaixotasun arrunta da, Espainian adibidez, 3 milioi pertsonek pairatzen dute, batez ere emakumeak. Baina daut hauek areagotu egiten dira menopausiadun emakumeetan, 10etik 3k pairatzen dutelarik. Batez ere emakumeetan ematen den gaixotasuna dela esan daiteke, aipatu den bezala menopausiadunetan edota amenorreadun emakumetan ere, estrogeno edota beste hormona batzuen urripenagatik.16

Nahiz eta edozeinpertsonak osteoporosia pairatu dezakeen, badaude arrisku talde batzuk aukera gehiago dituztenak:

➢ Familian gaixotasun hau izan duten pertsonek.16

➢ Emakumeak, menopausia izan ondoren batez ere.9,16

➢ Adin nagusiko pertsonak.16

➢ Kaltzio gutxi hartzen duten pertsonak.16

➢ Pertsona sedentarioak.16

➢ Kortisona eta bere eratorriak, antiepileptikoak edohormona tiroideoa bezalako medikamentuak denbora luzean zehar hartu izan duten pertsonak.9,16

➢ Gehiegizko alkohola edo kafea hartzen edota tabakoa erretzen duten pertsonak. Honi dagokionez, hainbat ikerkuntzek baieztapen hau indartzen dute. Hala ere, errebisatutako bibliografiako ikerketetako batean, ez zen erlazio esanguratsurik aurkitu pertsona erretzaile eta osteoporosia pairatzen dutenenartean.9,13,16

➢ Lehendik hausturak jasan dituzten edo askotan erortzen diren pertsonak.9

➢ Gorputz masa indizea 19 kg/m2 baino gutxiago duten pertsonak.9

Osteoporosiaren ondoriorik nagusiena hezurraren haustura da. Munduko bizkarrezur, aldaka eta eskumuturreko 1’3 milioi haustura gaixotasun honek bakarrik eragiten ditu. Aldakako hezurraren haustura da larriena, Espainian, urtero33.000 ematen dira eta hauek interbentzio kirurgiko zail eta garestia eskatzen dute. Aldakako haustura izan duten pertsonen %20a, lehenengo 6 hilabeteetan hil egiten dira.16

Ikusten denez, osteoporosiak eragiten dituen hausturak sendatzeko diru asko beharrezkoa da, ebakuntza asko garestiak dira eta. Adibidez, EEBBetan soilik 10 bilioi dólar inbertitzen dira urtero osteoporosiaren tratamendurako.1Osteoporosiaren inguruko koste sanitarioak igo egiten dira populazioa zahartzen doan heinean. Zahartze honegatik ere, hurrengo 50 urteetan osteoporosiak eraginiko hausturak bikoiztea espero da.9

Hau guztia ikusi ondoren, osteoporosiaren eragina murrizteko irtenbiderik hoberena prebentzioa da. Lan honetan zehar, osteoporosia prebenitzeko bideak eta jarraitu beharrekoak azalduko dira, baita...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Osteoporosi
  • El colageno hidrolizado y a osteoporosi

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS