Pariseko Notre-Dame

Páginas: 2 (254 palabras) Publicado: 3 de diciembre de 2012
PARISEKO NOTRE-DAME
1163an hasi zen eraikitzen, eta 1330.urtean amaitu zen. XIX. mendean berritua izan zen. Frantziako iraultzaren garaian “arrazoiaren tenplua” izan zen. Napoleon enperadorebertan koronatu zuten (1804). 130 metro luzera eta 48 metro zabalera. Eraikin honek eragin handia izan zuen Frantzia eta Europako gotikoan, eta baita Ameriketako neogotikoan ere. Frantziakoerrepideetako “0” kilometroa Notre-Dame-n dago.
Kanpoaldea erreparatuz, fatxada nagusia da Notre-Dame katedralaren alderik deigarriena (fatxada honek eragin handia izan zuen arkitektura gotikoarenbilakaeran): bi dorre, arrosetoia eta hiru portada. Eskultura alde batera utzita (estatu gehienak hondatu egin ziren Frantses Iraultzakoan, nahiz eta gehienak zaharberrituta dauden), gainerakoguztiak jatorrizko itxurari eusten dio.
Portadetako eskulturak klasikoak dira, oreka eta serenitate handikoak. Amabirjinari dedikatuak daude gehien bat. Fatxadaren ezaugarri nagusiaosotasunaren oreka miragarria da (harmonikoa eta proportzionala; hau da, ordena geometrikoa mantentzen du) Notre-Dameko fatxadak ba du aintzat hartzeko beste ezaugarri bat ere. Arkuek, ate handiek etaleiho-irekiune handi eta ugariek hormen jarraitasuna erabat hausten dute, eta horma zulatu guztiz arin baten itxura ematen diote fatxadari. Ospetsua da era berean fatxadan daukan Frantziako erregeenestatuen galeriagatik, eta xurrutarri edo gargolengatik. Dorrek 69 metroko altuera dute. Absidetik (atzealdetik) begiraturik, ederki ikus daiteke nola bideratzen den gangaren pisua arbotanteeta kontrahormen gainera eta nola ireki daitezkeen leiho eder zabalak beirate aberatsez horniturik. Orratzak 90 metro ditu.
Barruan, guztiz gotikoak diren ezaugarria ageri dira: beira leihoezhornitutako goiko galeria, itxura orokor arin eta liraina; eta barruko espazioaren bertikaltasuna. Bost nabe eta deanbulatorio bikoitza. Transeptuak ez du oinplanoa gainditzen. 35 metroko altuera.
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Notre Dame
  • Notre Dame
  • Notre Dame
  • Notre Dame
  • NOTRE DAME
  • notre dame
  • el jorobado de notre dame
  • ficha tecnica de notre dame

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS