Platon Euskara

Páginas: 6 (1428 palabras) Publicado: 14 de febrero de 2013
zSofistak
Eszeptizismo epistemologikoa, erlatibismo morala eta legeen konbentzionaltasuna
Antzinako Atenaseko demokraziak, hiritarrei asanbladetan hitz egiteko eskubidea aitortzen zien. Asanbladetan ondo eztabaidatzeko eta arrazoia izateko, ezinbestekoa zen hitzaren erabilera egoki eta limurtzailea izatea. Sofistak, atzerritik etorritako eta batzarretan hitz egiteko eskubiderik ez zutenpertsonak ziren, eta hauek hiritarrei elkarrizketa teknikaksaltzen zizkieten. Sofistek, arazo berriak kaleratu zituzten, filosofo zaharren hausnarketak atzean utziz, eta filosofia berezia zuten. Alde batetik, eszeptizismo epistemologikoaaldarrikatzen zuten, hau da, beraiek ziotenez, ez dago egi edo ongi absoluturik, eta gainera, existituko balitz ezingo genuke ezagutu. Bestalde, honekinlotuta, erlatibismo morala ere aldarrikatzen zuten, izan ere, beren ustez, objektu, gertakari eta egoera guztiak aldi baterako dira, eta ondorioz ez dago egi absoluturik, existitzen den oro erlatiboa baita. Honetaz gain, esan beharra dago legeen konbentzionaltasuna ere babesten zutela, beraientzat ez baitzeuden lege egoki edo okerrik, hau da, ez dago on edo txarrik, gizakiak egiten ditu lege eta gertakariak on edotxar. Beste modu batera esanda, sofistek beren argudioak beraiei komeni zitzaienean on gisa eta beste batzuetan txar gisa erabiltzen zituzten, oso modu erlatiboan. Esan beharra dago, Platon eta Sokrates erabat kontran zeudela sofistekin, eta hau beren ideia unibertsal eta on absolutuarekin antzeman daiteke.

Sokrates
Antierlatibismo morala, definizio unibertsalak, maieutika eta intelektualismomorala
Sokrates sofisten pentsamenduaren kontra zegoen erabat, izan ere, hauek proposatutako erlatibismoaren kontra zegoen. Sokratesekantierlatibismo morala aldarrikatzen zuen, hau da, berak guztientzat baliagarria den araua proposatu zuen, nahiz eta hau utopia bat izan. Beraz, sofisten pentsaerari kontra egiteko, Sokratesek elkarrizketa bidezko argudiaketa eta definiziounibertsalak proposatuzituen. Elkarrizketari dagokionez, filosofoak ironia eta maieutika erabiltzen zituen egia lortzeko; ironiaren bidez, hau da, ezjakinaren itxura eginez, solaskidea zalantzan jarri eta gezurraren aitorpena lortzen zuen, erantzun desegokiak baztertuz, eta maieutikaren bitartez, Sokratesek geure barnean dauden ezagutzak kanpora ateratzen laguntzen digu; izan ere, bere ustetan, ezagutza geure barnekoedukiak kanporaraztean datza. Honetaz gain, Sokratesek, erlatibismoaren aurka definizio unibertsalak proposatuko ditu, hau da, Sokratesentzat benetakoongia existitzen zen, eta ezagutu egin behar zen, honek giza portaera baldintzatzen zuelako. Ongi edo egi hau norberak bere baitan aurkitu behar du, eta horretarako, gorago aztertutako ironia eta maieutika erabiltzen ditu.

Ideien teoria
Ideienteoria Platonen filosofiaren ardatza da. Teoria honen bidez, Platonek bi mundu desberdinen existentzia frogatzen du;mundu fisikoa eta ideien mundua. Mundu fisikoari dagokionez, haitzuloaren alegoriako kobazulo barnea dela esan genezake, eta Platonek dioenez bertan irudi eta objektuak daude, eta hauek ez-perfektuak, aldakorrak eta ugariak dira. Bestalde, ideien munduakobazulotik kanpo dagoena da,bertan ideiak daudela dio filosofoak eta hauek perfektuak, aldaezinak, betierekoak etabakarrak dira. Platonen ustetan mundu hau oso garrantzitsua da, izan ere, arrazoiaren erabileraz bakarrik lor daiteke, eta mundu fisikoan dauden objektuen abiapuntua da. Horretaz gain, esan beharra dago ideiak ez direla inoiz desagertzen, eta dialektikadela beraien azterketaz eta ezagutzaz arduratzen dena; horregatik,agintari on batek dialektika ezagutu behar du. Honekin batera, Platonek ezagutzan ere bereizketa bat egiten du;sasi ezagutza, mundu fisikoari dagokiona eta zentzuen bidez lortzen dena, eta benetako ezagutza, ideien munduari dagokiona eta arrazoimenaren bidez lortzen dena. Azkenik, esan beharra dago ideien munduko ideia gorena, hau da ongia, haitzuloaren mitokoeguzki bezala aurkituko dugula....
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • euskara
  • subjuntiboa-euskara
  • Filo Y Eusk
  • euskara
  • Euskara
  • Euskara
  • platon platon
  • Platon

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS