Platon
1-SOFISTAK: eszeptizismo epistemologikoa, erlatibismo morala eta legeen konbentzionaltasuna.
K.a. V. Mendean, demokrazia sistema politiko nagusia zen Atenasen, eta batzar politikoetan hitzegiteko eskubidea aitortzen zitzaien herritarrei. Hirikideen eginbeharra zen halako foruetan eztabaidatzea, entzutea eta erabakiak hartzea. Hitzaren erabilera egoki eta limurtzaileak garrantzi handiahartu zuen bitartean, sofistek indarra hartu zuten. Sofistak kanpotarrak ziren eta ez zuten hiriko politikan parte hartzen. Kultura jasoko eta itzal handikoak ziren, eta bizi ahal izateko,erretorika-eskolak eta elkarrizketarako teknikak saltzen zizkieten tasak ordaintzen zituztenei.
Haien ustez “Phisisa” gizakiaren borondatetik kanpokoa da, naturak ez du ikerketa-gai izan behar, beraz,jakinduria.emaile hauek unibertsoari izaerari buruzko filosofo zaharren gogoetak baztertu, eta arazo berriak plazaratu zituzten: antropologikoak, hizkuntzazkoak, zuzenbidezkoak, politikoak eta moralak.Gizakia ikertu behar da errealitatea ikertu beharrean, gizakia garrantzitsuena delako. Sofistek zentzumenen baliozkotasuna azpimarratu zuten.
Eszeptizismo epistemologikoa etikan eta politikan ere baliodu. Legeek eta ohiturak galdu zuten lehen izan zuten jainkozko izaera. Agnostizismo horren ondorioz, atenastar ohiturak, erlijioa eta erakundeak kritikatu zituzten eta erlatibismoa aldarrikatu zuten:balioak eta kultura-edukiak zuzenak ala ez-zuzenak, egiazkoak ala faltsuak dira, ikuspuntuaren arabera. Gizakiok gizarterako adosten ditugun arauei jarraiki egiten ditugu komenigarriak, onuragarriakirizten diegulako, eta horrela egiten ditugu baliozko: horretan datza legeen konbentzionaltasuna.
2-SOKRATES: antierlatibismo morala, definizio unibertsalak, maieutika eta intelektualismo morala.Sokratesek garrantzia eman zion hitzari eta definizio unibertsalak badirela esango du, gauzen artean zerbait komun dagoen aldetik. Beraren ustez, egia bilatu beharrean, hitzari adiera propioa ematera...
Regístrate para leer el documento completo.