Platon
Antzinako Atenaseko demokraziak, hiritarrei asanbladetan hitz egiteko eskubidea aitortzen zien. Asanbladetan ondoeztabaidatzeko eta arrazoia izateko, ezinbestekoa zen hitzaren erabilera egoki eta limurtzailea izatea. Sofistak, atzerritik etorritako eta batzarretan hitz egiteko eskubiderik ez zuten pertsonak ziren,eta hauek hiritarrei elkarrizketa teknikak saltzen zizkieten. Sofistek, arazo berriak kaleratu zituzten, filosofo zaharren hausnarketak atzean utziz, eta filosofia berezia zuten. Alde batetik,eszeptizismo epistemologikoa aldarrikatzen zuten, hau da, beraiek ziotenez, ez dago egi edo ongi absoluturik, eta gainera, existituko balitz ezingo genuke ezagutu. Bestalde, honekin lotuta, erlatibismo moralaere aldarrikatzen zuten, izan ere, beren ustez, objektu, gertakari eta egoera guztiak aldi baterako dira, eta ondorioz ez dago egi absoluturik, existitzen den oro erlatiboa baita. Honetaz gain, esanbeharra dago legeen konbentzionaltasuna ere babesten zutela, beraientzat ez baitzeuden lege egoki edo okerrik, hau da, ez dago on edo txarrik, gizakiak egiten ditu lege eta gertakariak on edo txar.Beste modu batera esanda, sofistek beren argudioak beraiei komeni zitzaienean on gisa eta beste batzuetan txar gisa erabiltzen zituzten, oso modu erlatiboan. Esan beharra dago, Platon eta Sokrateserabat kontran zeudela sofistekin, eta hau beren ideia unibertsal eta on absolutuarekin antzeman daiteke.
Sokrates
Antierlatibismo morala, definizio unibertsalak, maieutika eta intelektualismo moralaSokrates sofisten pentsamenduaren kontra zegoen erabat, izan ere, hauek proposatutako erlatibismoaren kontra zegoen. Sokratesek antierlatibismo morala aldarrikatzen zuen, hau da, berak guztientzatbaliagarria den araua proposatu zuen, nahiz eta hau utopia bat izan. Beraz, sofisten pentsaerari kontra egiteko, Sokratesek elkarrizketa bidezko argudiaketa eta definizio unibertsalak proposatu zituen....
Regístrate para leer el documento completo.