Psikolofia
Páginas: 20 (4959 palabras)
Publicado: 10 de noviembre de 2011
• Sarrera
Haurra jaiotzen denean interakzio sozialeko gizarte batetara dator, erreinu animaleko kume guztiak bezalaxe. Lehen afektuek etorkizuneko harremanetarako oinarriak ezarriko dituzte: hasi laguntasunetik eta intimitateko maitasuna arte. Baina mundu sozialean integratzeko hainbat baldintza edo betebehar eman beharko da: loturaemozionalak partekatzea; kooperazioa edo elkarlanean aritzea; banakotasun sena garatzea; eta gizonezko eta emakumezko izaten ikastea.
Jaiotzatik hasi eta sozialki sanoa den izaki bat izaterainoko bidaia horretan haurraren bidelagun izango gara.
• Harremanak izatea
Haurra jaiotzen denean ez da izaki bakartia. Hasiera-hasieratik giza-arrazaren sare zabaleko parte da, etabere bidaiaren jomuga sare horren baitan toki bat egitea da.
Ben-ek 5 hilabete ditu, bere anaia eskolan ikusten du. Etorkizun motz batean bera ere gizarteko mikrokosmoz horretara batuko da, baina aurretik oinarrizko hainbat baldintza bete beharko du. Ez da bide samurra izango. Bere anaiak bezalaxe, bere burua ezagutu eta zein den jakin beharko du, lankidetzan jardun beharko du etaarazoei aurre hartu beharko dio. Baina hori guztia ez du bakarrik egin beharko, berak maite dituen eta konfiantza duen haiek izango ditu gidariak. Hemen, maitasuna eta konfiantza amaren besoetan sortuko dira. Guraso eta seme-alaben arteko batasun sendo hori da lotura, eta besteekin harremana izaten ikasteko aurreneko pausoa da.
Haurra ez da amari bakarrik lotzen, bere beharrei moduerregular batean erantzuten diotenekin ere lotzen da. Zorionez, Charlik aitarekin lotura izatea lortu du, haren usainak, itxurak, trebeziak, samurtasuna sortzen dute beregan. Hasiera-hasieratik, aita arduratu da Charli zaintzeaz eta zaintza horretan parte hartu du. Haurraren bainua, aita-semearen arteko une intimoetako bat da.
Arreta izateak elkarrekiko loturak indartzen ditu. Maitedituen helduekin lotura sendoak eta seguruak izateak, haurrari hazten ari den heinean erlazio edota harreman afektibo onak izaten laguntzen dio, eta era berean izaki zoriontsu eta orekatua izaten ere laguntzen diote.
McMaster Unibertsitateko Louis Schmid-en laborategiko ikerlariek, loturak oinarri fisiologikoak ba ote dituen, eta sinkronizitatea deitu dioten horrekin erlaziorik edozerikusirik baduen ikertu dute.
• Sinkronizitatea
Emmak 12 aste ditu. Bera eta haren ama elektroentzefalograma makina batetara konektatuta daude, makinak emoziozko estimulu baten aurrean biek erantzun berdina duten kontrolatuko edo antzemango du, ikerlariak ikertzen ari diren sinkronizitatea da.
Musika zentzumenetara zuzenean iristen den lengoaia da, eta haurrakhitz egiten ikasi aurretik emozio erantzun bat du musika entzuten duenean. Lehen pieza Vivaldirena da; ikerketa honen baitan aurretik aztertutako heldu gehienengan poza eragiten duen pieza zati bat da. Hasieran ez da ezer antzematen, baina ikerlariek bihotz-taupadak interpretatu dituzte, eta baita ere burmuin azalaren aktibitate elektrikoa ere, atzeman dute Emmak amaren erantzun bera islatzen duela.Hurrengo zatia Pedro eta otsoarena da, printzipioz beldurra islatzen du. Kasu honetan ama-alabak sentsasio berdina dutela atzeman dute, baina ez hori bakarrik, biek intentsitate berean bizi dute. Emmak, ordea, emozio gehiago erakusten du, amak baino kontzientzia mailaren azpitik badago ere. Hala ere, erantzunak intentsitate bera du, horrek adierazten du bien artean sinkronizitateadagoela.
Ikerlariek haurrekin hainbat azterketa egin ondoren jakin dute sinkronizitateak lotura on bat dagoen erakusten duela. Lotura sendo batekin, haurrak hazten denean bizi sozial on edo sano bat izatea posible da, neurri handi batean.
Jasminek 8 hilabete ditu eta amarekin lotura handia du. Baina, beste jarrera bat hartu du orain Jasminek: amarekin banatzeko orduan...
Leer documento completo
Regístrate para leer el documento completo.