reli

Páginas: 4 (998 palabras) Publicado: 6 de febrero de 2014
Felipe Betsaidakoa zen, Andres eta Pedroren herrikoa. Felipek Natanael aurkitu zuen, eta esan zion:
–Moisesek legearen liburuan eta profetek beren idazkietan aipatu zuten hura aurkitu diagu:Jesus, Joseren semea, Nazaretekoa.
Natanaelek esan zion: –Ezer onik atera ote daiteke Nazaretetik?
Felipek erantzun zion: –Etorri eta ikusi.
Ikusi zuen Jesusek Natanael zetorkiola, eta esan zuen:–Hona benetako israeldar bat, faltsukeriarik gabea.
Natanaelek galdetu zion: –Nondik ezagutzen nauzu?
Jesusek erantzun: –Felipek deitu aurretik ikusi zintudan pikupean.
Jn 1,44-48


Handikirtenik, Tiro eta Sidon aldera aldendu zen Jesus. Hartan, inguru haietan bizi zen emakume kanaandar bat deiadarka hasi zitzaion: –Erruki zakizkit, Jauna, Daviden Semea! Oinaze gorritan dauka deabruak nirealaba.
Baina Jesusek ez zion hitzik erantzun. Bere ikasleek, ondoraturik, eskatu zioten: – Kasu egiozu, deiadarka baitatorkigu atzetik.
Jesusek, ordea: –Israel herriko ardi galduengana bakarrikbidali nau Jainkoak.
Baina emakumea, hurbildurik, ahuspez jarri zitzaion, esanez: –Lagun nazazu, Jauna.
Jesusek, orduan: –Ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea.
Emakumeakerantzun zion: –Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere jan ohi dituzte nagusien mahaitik erortzen diren ogi-apurrak.
Orduan, Jesusek esan zion: –Emakumea, handia da zure fedea! Gerta bekizu nahiduzuna!
Eta une hartatik sendatua gelditu zitzaion alaba.

Mt 15,21-28

Jesus Kafarnaum herrian sartu zenean, erromatar ehuntari bat hurbildu zitzaion erreguka: –Jauna, elbarri eta oinazegorritan dut morroia etxean.
Jesusek esan zion: –Neu joango naiz sendatzera.
Ehuntariak erantzun zion: –Jauna, ni ez naiz inor zu nire etxean sartzeko; aski duzu hitz bat esatea, nire morroiasendatzeko. Neuk ere, menpekoa izanagatik, soldaduak ditut menpean, eta batari joateko agintzen badiot, joan egiten da, besteari etortzeko agindu eta etorri, morroiari zerbait egiteko esan eta hala egiten...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • reli
  • Reli
  • reli
  • reli
  • Reli
  • reli
  • reli
  • Reli

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS