San Agustin Hiponakoaren Lana
1. NAN:
a) Pertsonaiaren izena: Aurelio Augustino
b) Familia: aita Patrizio eta ama Monika.
c) Jaioteguna eta jaioterria: 354ko azaroaren 13a, Thagaste (Aljeria).
d) Ikasketak eta lanbidea: Taghasten, Maduran eta Kartagon, greziar eta erromatar kultura ikasiz bere jaioterrian agintari aberatsa lortu; Milanen magister rethoricae iaukeratu. 391. urtean apaizizendatu Hiponan eta 396an Hiponako apezpiku izendatu.
e) Heriotza data eta lekua: 430eko abuztuaren 28a, Hipona(Aljeria).
f)Elizaren partetik ezagutzaren bat: Hiponako apezpiku edo gotzaina, apaiza apaiza lehenik izanda.
2. Garai hartan:
a) Erromatar Inperioaren zatiketa gertatu zen Teodosio hil zenean bitan zatitu zelako: Ekialdea, Konstantinopla hiriburu zuena, eta mendebaldekoa, hiriburutzathasieran Erroma eta 404az geroztik Ravenna izan zuena.
IV. mendean, ekialdeko herriak Mendebalderantz migratzen hasi ziren. Ondoren, V. mendean, germaniarrak erromatarren lurretan finkatzen hasi ziren. Urte batzuk geroago, 476an, enperadorea boteretik kendu zutenean, behin betiko desagertu zen Mendebaldeko Erromatar Inperioa; haren ordez, germaniar erresuma ugari sortu zen.
Heresien arazoa erebazegoen.
b)Kristautasunaren interpretazio okerrak sortu ziren, hau da, kristautasunaren puntu batzuk zalantzan zeuden.
3. Biografia eta zergatik den famatua:
Agustin egun Aljeriako ekialdean dagoen Tagasten jaio zen, orduko erromatar probintzia zen Numidian. Bere aita Patrizio izena zuen eta hiritar apal bat zen, aberastasun handirik gabea,lur-jabe txiki paganoa. Aita zakarra zen bestelakoasmo txarrekoa ez bazen ere hori zirudien eta bere amak Monika zuen izena (gerora, Santa Monika bihurtuko zena) kristau errukitsua zen, baina aita bere bizitzaren amaieran soilik bildu zen kristautasunera. Amaren eragina izan arren, Agustinek ez zuen kristautasuna onartu. Aitarengandik izaera sutsua eta amarengandik, sentiberatasuna eta adimena.
Agustinek bere lehen ikasketak Taghasten eta Maduranegin zituen, greziar eta erromatar kultura ikasiz. Bere jaioterrian agintari aberatsa zen Romanianoren laguntzari esker, 16 urte zituelarik Kartagora joan zen ikasketak jarraitzeko, bertan bikote harreman bat hasi zuen emakume batekin eta 372 urtean Adeodato semea izan zuen berarekin ( latinez “Jainkoak emana”). Zenbait urtez harreman egonkorra izan zuten, baina azkenean banandu egin ziren. Garaihorretan, aita hil zitzaion, azkenean beharturik kristautua. Gaztetan, Agustinen beraren hitzetan, arinkeriaz eta bihurrikeriaz jokatu ondoren, 19 urterekin Zizeronen Hortensius lana irakurri eta filosofiarako grina piztu zitzaion. Ondoren, manikeo bihurtzen da. Taghasten eta Kartagon 375etik aurrera erretorika irakatsi zuen, Romanianoren babespean betiere, Taghasten manikeo izateagatik amarengaitzespena jaso ondoren. Aitorkizunak lanean garai hartako bere gehiegikeriak nabarmentzen Azkenik, 383an Erromara joatea erabaki zuen, Kartagoko ikasleen jakin-min ezaz gogaiturik eta jakintza-giro berria aurkitu nahian. Joan baino lehenago, erabateko haustura egin ez bazuen ere, aldendu egin zen manikeismotik, Fausto apezpiku manikeoarekin topaketa baten ondoren desilusionaturik. Ordurako ere,amarekin bakeak eginda bazegoen ere, berari ezer esan gabe alde egin behar izan bazuen ere.
Erroman urtebete eman zuen, baina ez zuen aurkitu Kartagotik alde egitean bilatzen zuen giroa. Gaixotu egin zen eta lagun manikeo baten laguntza jaso zuen bitartean. Erromako Simako prefetaren eraginez, Milanen magister rethoricae izateko aukeratua izan zen. Bertan, Milango Anbrosio apezpikua ezagutu zueneta bere eraginez eta Plotino neoplatonikoaren testu zenbait irakurrita, kristautasunera bihurtu zen 386. Urtean bataiatuz. 387an, semeak hamabost urte zituela hil zitzaion, gaixotasun baten ondorioz eta Afrikara itzuli eta gutxira, Monika ama hiltzen da .
Tagastera iritsi zenean, ondasun guztiaksaldu eta lortutako etekina txiroen artean banandu zuen. Beste kide batzuekin, lursail txiki batean...
Regístrate para leer el documento completo.