San Agustín ( Euskaraz )

Páginas: 25 (6246 palabras) Publicado: 15 de enero de 2013
FILOSOFIA HELENISTIKOA: EPIKUREISMO, ESTOIZISMOA ETA ESZEPTIZISMOA

Mundu helenistikoa, Alejandro Magnoren konkisten ondorioa, kosmopolitismoa, artearen dotorezia eta zientzia ezberdinen ezagupenaz bereizi zen. Polisa elkarbizitzako eredu bezala desagertu zenean, filosofo asko intimitatearen eremuan eta norberaren zorionean bilatu zuten babesa. Pentsamenduaren hiru joera nagusiak, epikureismoa,estoizismoa eta eszeptizismoak bereziki azpimarratu zuten moralaren filosofia.


EPIKUREISMOA

Epikuro (K.a. 341-270), Samosen jaioa, filosofia helenistikoaren figura bitxiena da. “Lorategia” izenez ezagututako eskola bat sortu zuen, bere Atenasko etxeko lorategian zegoelako, eta bere ikasleen artean emakumeak eta esklaboak onartzen zituen.

Etika

Epikurok gorputzaren garrantziaazpimarratzen du, existentziaren oinarria baita, eta gizakiaren zoriona gozamena dela dio. Gozamen hori mina saihestuz lortzen da, desioen moderazioaren bitartez. Zoriona, gozamen naturalak eta beharrezkoak aukeratuz lortzen da, eta ataraxia edo arimaren lasaitasunean agertzen da. Lasaitasun egoera hau lortzeko, Epikurok politikatik aldentzea gomendatzen du, lagunak zaintzea eta axolagabetasunajaungoikoen aurrean.

Fisika

Epikuerismoak, Demokritok formulatu zuen teoria atomista aldatzen du, atomoen etengabeko mugimenduan askatasun elementu bat sartzeko, deklinazioa deitu zuena. Zatitu ezineko unitate hauek unibertsoa osatzen dute, baita arima ere, eta beraz, materiala da hau ere eta gorputzarekin hiltzen da (beraz, ez zaio beldurrik izan behar heriotzari).

Logika (edo kanonikoa)

Egialortzeko, Epikurok azpimarratzen du hitzen esanahiak garbi definitzeko beharra eta kanonak edo irizpideak ezartzen ditu, ezagueraren formak arautzen dituztenak: sentsazioak, aurrerapenak eta estimuak.


ESTOIZISMOA

Doktrina estoikoaren sortzailea, Citioneko Zenon (K.a. 336-264), Atenasko atari (stoa ) batean ematen zituen bere irakaspenak, hortik dator bere eskolaren izena. Epikureismoabezala, dotrina estoikoak jarraitzaile asko izan zituen garai helenistikoa eta erromakoan zehar.

Etika

Estoikoen kezka nagusia zoriona edo eudaimonia lortzea da. Eta hau, munduarekin armonian bizitzean oinarritzen da, norberaren beharrak naturarenetara egokituz, izaki guztien arteko lotura den logosaren bitartez. Zoriontsua izatea, bertutetsua izatea da, autarkiak eta buruaskitasunak ematenduen egokitze ahalmenaren bitartez.

Fisika .

Natura eta arrazoia gauza bera izanik, unibertsoaren batasuna badago, dena zuzentzen duen pneuma edo espiritu dibinoa. Sua eta materia unibertsoaren bi printzipioak dira, aktiboa eta pasiboa, elkarren beharra daukatenak eta gauzen arteko kidetasun edo sinpatia erabakitzen dutenak.

Logika.

Hizkuntzaren erabilera logikoa eta bereziki proposiziogramatikalen azterketa izan zen estoikoen gai nagusia, zeinua edo adierazlea, adierazitako gauza eta esanahia bereizi zituztenak. Azken hau, materiarik gabekoa izanik, gauzen errealitatea eta hitzen errealitatearen arteko erlazioa ezartzen du.




ESZEPTIZISMOA

Korronte eszeptikoa Elisko Pirron (K.a. 360-270) eta Fliunteko Timonek (K.a. 320-230) sortu zuten.

Eszeptikoek ez zuten ustearrazoiak egia deskubritzeko gaitasunik zeukanik. Izan ere, errealitatea nabaritzen dugun sentsazioek gauzen itxura bakarrik erakusten baitute.

Eszeptizismoaren ideia nagusiak hauek dira:

Ezin da ezagutu nolakoak diren gauzak, eta beraz, hoberena da iritzirik ez ematea, faltsu edo benetakorik ez baita existitzen.

Erabateko ezagupenak lortu nahi izatea lasaitasunik ezaren iturri da.Bizitzan interesatzen den gauza bakarra espirituaren lasaitasuna edo ataraxia lortzea da. Guregandik kanpo dagoen guztiak ez du garrantzirik.

Itxuren mundu batean bizi behar dugunez gero, batzuetan frogagarriena aukeratu beharko dugu.




GREZIAK UTZITAKO ONDAREA



Garai helenistikoan zehar Erroma sortzen da politika eta kultura potentzia bezala. Inperioak hizkuntza eta kultura...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • San Agustin O Agustin De Hipona
  • Agustin De Hipona (San Agustin)
  • San agustin
  • San Agustin
  • san agustin
  • San agustin
  • San Agustin
  • san agustin

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS