Sokrates

Páginas: 3 (509 palabras) Publicado: 22 de octubre de 2012
SOKRATES (k.a. 470-399).

Bizitza
Atenasen jaio eta hil zen. Aita, Sofronisko, eskultore zen eta ama, Fenareta, emagina. Amaren lanbidek, ikusiko dugunez, eragin handia izan zuen Sokratesengan.Sofisten kritiko amorratua izan zen eta horrek, agian, etsai asko sortarazi zizkion. Horien arteko batzuk erlijiogabetasuna eta gazteriaren usteltzea leporatu zizkioten asanbladara eraman zutelarik.Hiriko asanbladak errudun kontsideratu zuen eta heriotza zigorra ezarri zion. Sokratesek salbatzeko aukera izan zuen, zeren ikasle eta lagun batzuk ihes egiteko plana prestatu zioten baina berak ez zuennahi izan, beti hiriko legea errespetatu behar zela defendatu zuelako eta ideia honekin kontsekuente izan nahi izan zuelako. Horrela, ba, ikasle eta lagunak bildu zituen eta pozoia -zikuta- hartu etagero haiekin egon zen hizketan hil arte. Sokratesek ez zuen ezer idatzi eta berari buruz dakigun guztia bere ikaslea zen Platonen testuen bidez ailegatu zaigu.
Filosofiaren misioa
Sokratesenhelburua ez da arrakasta lortzea bertutetsua izatea baizik. Filosofia, berarentzat, hirian ongi bizitzearen artea litzateke eta arte hori ikasi behar den artea da. Filosofoaren papera arte hori irakastealitzateke, baina ez teoriak azalduz, filosofatzen irakatsiz baizik. Horretarako, elkarrizketa ezinbestekotzat jo zuen Sokratesek eta elkarrizketa posible izateko hitzen balioa berreskuratu behar zelazioen. Izan ere, hitz bakoitzak esanahi bakar bat izan beharko luke sofisten erlatibismoa, ondorioz, ukatzen delarik.
Ezagutza
Bakoitzaren baitatik hasi behar da (“Ezagut ezazu zure burua”). Norkberaren burua ezagutzea arima ezagutzea da. Honi introspekzio prozesua deritzogu gaur egun. Eta, zer da arima ezagutzen lortu behar duguna? Gure ezjakintasunaren kontzientzia. Beraz, ez da asko jakiteabilatu behar duguna baizik eta ezer ez dakigulako kontzientzia, hori baita, Sokratesen ustez, lor daitekeen jakinduriarik hoberenaren bidea (“Norbaitek tenpluko astiari nor zen Atenaseko gizakirik...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS