Sozialismoa

Páginas: 10 (2490 palabras) Publicado: 13 de abril de 2011
SOZIALISMOA-LANGILE MUG.-INDUSTRIA IR.
Sozialismo Utopikoa

Britainia Handian eta Frantzian XIX. mendearen hasieran ipini zen abian sozialista utopiko izenaren menpe. Doktrina berri hura utopian oinarritzen zela esan zuten. Handik urte batzuetara Marxek eta Engelsek langileen egoera sakon aztertu gabe, gizakia berez ona dela eta denek elkarri lagunduko diotelako uste zuten . Gizartearen etahistoriaren ezagutza zientifikorik gabe errealitatearekin topo egin eta gizartea aldatzeko ahalmenik ez zuela sozialismo mota horrek esan zuten. Sozialismo utopikoaren alde gehien teorizatu zutenak Charles Fourier eta Robert Owen izan ziren. Sozialismoak proletarioen egoera latz berrira egokitu beharra zeukan , langile mugimenduak eta ideologia berriak ekarri baitzituen, eta sozialismoa haietako batda.
Sozialismoak gizarte ideala eta perfektua zuen helburu. Gizakia bakean, harmonian eta berdintasunean bizi daitezan eskatzen zuten. Giarte-proiektu hori modu baketsuan egingo litzateke, inongo indarkeriarik gabe, elkartasuna, filantropia eta anaitasunezko maitasuna nagusi izanik. Gainera industria modernoko berritasunen aldekoak ziren, baina langileei eragiten zizkieten kalteak saltasenzituzten. Horregatik, aurrerapena eta defentsa zuten helburu, proletarioen lan eskubideen alde egiteko betiere. Sozialistek esaten zutenez "Jabetza pribatua jabetza sozial bihurtu, klaseak ezeztatu, botere politikoa eskuratu" egin behar zen. Handik urte batzuetara, 1888an, sortu zen Espainian UGT sindikatua, langileen egoera larria ahal zen beste hobetu eta haien alde beharrezkoa zena egiteko asmotan.Sozialismoa bizkor zabaldu zen industrializazioa garatu zen lekuetan. Are gehiago 1864an langileen Nazioarteko Lehen Elkartea sortu eta gero, ideia sozialista-marxistak zabaltzeko asmotan, alderdi sozialdemokratak eratu ziren erresuma askotan, Alemanian, Frantzian eta Espainian adibidez. Espainian(1879) Pablo Iglesiasek, Verak eta Morak beste batzuen artean, Partido Social Demócrata ObreroEspañol sortu zuten, geroko PSOE bihurtuko zena. -Pentsalariak
Charles Fourier-ek (1772-1835) Sistema kapitalista gorroto zuen, haren ustez, miseria, langileen ustiapena eta lan monotonia eragiten zuelako. Horregatik, falansterio izeneko kooperatibak sortzea proposatu zuen. Bertan norberak bere administrazioa izateaz gain, autosufizienteak izateko eskubideak aldarrikatzen zituen nekazaritza- etaindustria-zentroetan eta gizon emakumeen eskubideak defendatzen zituen. Honi esker, gizarte harmonia lortuko litzateke, baina adibidez, Mexikon eta AEBn sistema hau martxan jarri harren, porrot egin zuen. Iraultza industriala eta komertziala hasiak ziren eta, proletalgoan ,burgesia txikian edo artisauen artean, erabat zehaztu gabe zeudenez asmoak, aurrera ateratzeko borondatezko elkartasunerako planbatean sartu beharra zeukaten.
Bestalde “Theorie des quatre mouvements et des destine'es generates” izeneko liburua argitaratu zen. Fourier en Ian nagusia. Bertan berak amestutako gizartearen oinarriak azaltzen ditu eta sistema industrialean dena zela biziotsu esaten zuen, mundua kankarran jartzea baino ez zela. Fourier-ek ez du uste industriak inongo aurrerapenik ekar ditzakeenik, esaten zuenez,langileak txirotzen diren heinean manufakturak aurreratzen dira .
Fourier-ek gizarte-egituraketa berri eta borondatezko bat proposatuko zuen, falansterioa izenekoa. Teoria horren arabera, lana ez da beharrezkotzat joko, gogoz, borondatez eta bakoitzaren joeraren arabera egingo den zerbait izango litzatekeela. Falansterio bakoitzak 1.600 bat lagun hartuko luke, bizimodu komunitarioa egingo lukete etaoinarri ekonomikoa nekazaritza litzateke. Bere ustez, bizitzeko era horrek, ordu arte pentsaezinak ziren birtute berriak sorraraziko lituzke. Dena den, falansterio-sistema ez da sistema komunista bat. Fourier-ek heredentzia, aberastasuna eta txirotasuna normaltzat jotzen zituen. Gainera ez zuen Estatua kontutan hartzen bere falansterioak egituratzeko orduan eta gerora esan zuenez, Estatua...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS