Tarski - Egia Eta Froga (Laburpena)
Artikulu honetan Tarskik egiaren nozioari eta frogaren nozioari buruz hitz egiten du. Horretarako hiru pasarte ezberdinetaz baliatzen da; egiaren nozioa,frogaren nozioa eta egiaren eta frogaren arteko erlazioa aztertzen dituelarik.
1. Egiaren nozioa.
Artikuluaren lehen zati honetan egiaren nozio logikoa aztertzea da helburua; konkretuki adierazpenperpausei dagokiona. Horretarako, egiaren nozioa definitzen saiatuko da Tarski, eta ez da lan erraza, testuinguruaren arabera egiaren nozioa aldatu egiten baita.
Aristotelesen formulazioa azaltzen daegiaren nozio klasiko bezala. Formulazio honek hizkuntza objektuen arteko erlazioak aztertzen ditu; hau da, semantika. Ikus dezakegu Aristotelesen formulatik eratorritako definizio orok baliokidetasunlogikoaren forma duela. Baliokidetasun logikoak bi zati ditu: definiendum-a eta definiens-a. Definiens-a azalpena eskaintzen duen adierazpena da eta definiendum-a azalpen hori egiazkoa dela adieraztenduen zatia. Definiens-a definiendum-aren barruan hitz bakuna bezala agertzen da eta horrela gurpil zoroa sortzeko arriskua ekiditen da zati sintaktikorik ez dagoelako bertan. Hurrengo lerroetan Tarskikadierazpen hau ondorioztatzen du: «p» egiazkoa da baldin eta bakarrik p. «p»- ren ordez perpausak jarriko genituzke. Hala ere, «p»-ren ordez jarritako perpausean “egiazko” hitza agertuz gero, ezingogenuke baliokidetasun definizioa egiaren definizio partzial bezala ulertu; gurpil zoro baten egongo ginatekeelako. Beraz, “egiazko” hitza agertzekotan baldintza batzuen barruan agertu behar da,“egiazko” terminoa era egokian erabili dugula esateko. Arazoa da “egiazko” terminoaren erabilera egokia ez dagoela finkatzerik, baina onarpen batzuen pean egiaren definizio orokorraren eraikuntza erraza da. Halaere, edozein metodoren bitartez “egiazko” terminoaren erabilera egokia finkatzeak kontraesana dakar. Kontraesanaren argudiorik sinpleena gezurtiaren antinomia da. Antinomiak perpaus bat aldi...
Regístrate para leer el documento completo.