Teatro

Páginas: 2 (439 palabras) Publicado: 5 de julio de 2011
Antzerkizaletasunaren aldeko manifestua

Kobazuloaren babespean agian, edota, batek daki, basoko soilguneren batean bilduta, munduan lehenengo antzerkia egin zutenek ez zekiten egiten ari zirenhura antzerkia zenik. Egin egin zuten, besterik gabe; erreka bazterreko ur geldira bere buruaren islaren bila –bere buruaren egiaren bila, esan nahi da– lehenengo aldiz hurbiltzen den umearen modura,haiek ere, munduan lehenengo antzerkia egin zutenek, ispilu egia-esale batean begiratzeko sakoneko giza beharrari erantzuna eman eta egin zuten. Antzerkia egin zuten. Jakin gabe, antzerkia sortzenjakin zuten.

Munduan beste leku askotan bezala gurean ere horrela gertatu zen. Behar berberak bultzatuta, zuzen, zeharka edo magnifikaturik, gizartearen eta giza kondizioaren kezka, arrangura,amets, egarri, poz eta minen ispilua izango zen antzerkia sortu zuten. Testu gogoetatu eta idatzia, baina, ahozkotasuna zubi, une eta gune mugatu batean gauzatzen dena aldioro, erreka bezala gauzatu ere,beti berbera eta beti desberdina.

Guk behar berbera sentitzen dugu gaur. Fantasia, absurdoa, esperpentoa, umorea edota arrazoiaren bidez gure errealitatearen, norbanakoa eta kolektiboa, ispiluegia-bilatzailearen beharra sentitzen dugu. Ingurura begiratu, ordea, eta ispilu horren falta sentitzen dugu askotan. Antzerkia norberaren egiak eta zalantzak konpartitzeko modua izatetik jardueradekoratibo izatera pasatu da, denbora-pasazkoa, edo okerrago dena, merkantzia hutsa. Puska handi batean, hor legoke bai gurean eta bai munduan antzerkiak pairatzen duen krisiaren iturri nagusietariko bat:sozietatearen zereginean zeukan funtzioa eta zentralitatea galdu ondoren zentralitate eta funtzio subsidiarioetara pasatu izana.

Mundu mailan egoera horrelakoa bada, areago da euskarazkoantzerkiari dagokionez. Orokorrean, espainiar eta frantziar antzerki moldeen menpeko da erabat, gai, erreferente, irizpide eta moldeetan. Euskarazkoan bada salbuespenik, badaude uharte gisako batzuk, baina...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Teatro
  • Teatro
  • Teatro
  • Teatro
  • teatro
  • el teatro
  • Teatro
  • teatro

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS