Tecnologia
Utzi begietara begiratzen.
Nola zauden jakin nahi dut.
Rainer W. Fassbinder
Begira, sartu da maiatza,
Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
Atsegin izatearen balioaz,
Zalantzekin moldatu beharraz,
Barruan ditugun zuloak nola bete.
Erdu,sentitu goiza aurpegian,
Goibel gaudenean dena irizten zaigu ospel,
Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
Dela sekretua, dela akatsa, dela keinua.
Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.
Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
Elkarrekin isilik egotea baita
adiskidetasunarenfrogarik behiena.
Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
Nire gorputz hau albo batera utzi
Eta maskor batean zurekin sartu,
Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
Erdu, zure zain nago,
Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.
Kirmen Uribe.
Xabier Irigaray
1- TESTUA IRAKURRI ETA ULERTU:Kirmen Uribek 1. pertsonako narratzailea erablitzen du “Maiatza” izeneko poeman, bertan protagonistak, olerkian ageri ez den pertsonaia bati egiten dio momentu oro erreferentzia, erlazio honetaz baliatuz laguntasunarekiko daukan ikuspegi eta sentipenak azaleratzen ditu idazleak.
Olerki honek berez, 25 bost lerro dauzka, hala ere, bada Rainer W. Fassbinder idazle eta zinegile alemanaren bi lerrokoesaera bat. Guztira beraz, olekiak bederatzi lerro dauzka.
1. “Utzi begietara begiratzen, nola zauden jakin nahi dut.” Olerkiaren barnean
dagoen Fassbinder-ren esaera, lagun on baten ezaugarrietako bat nabarmentzen
da bertan, begirada batekin bakarrik lagunaren egoera jakitearena alegia.
2. “Maiatza” izenburuarekin duen erlazioa azaltzen da lehen esaldihonetan,
olerkiaren sarrera bat eginaz.
3. Bigarren pertsonaiari erreferentzia egiten dio, eta lehen aldiz laguntasun erlazioaren lehen arrastoak ageri dira. “Aspaldian ez dut zuri berri izan”.
4. Esaldi honetan , bakoitzaren arazo eta kezkei konponbideak bilatzeko, nola ondoko lagunarekin konta dezakegun azaltzen da “Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez”.
5.Bostgarren esaldi honetan, norberaren sentipenei egiten da erreferentzia “Goibel gaudenean dena iruditzen zaigu ospel, adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da Mundua.”
6. “Denok gordetzen dugu betiko bestearen alde ezkutu bat” Olerkiaren zentzua egokien deskribatzen duen esaldietako bat, laguntasun on batek denboran duen iraupena azaltzen du bertanKirmenek.
7. Honako esaldian, bi lagunek elkarrekin egin ditzaketen gauzetako batzuk azaltzen dira, baita idazlearen ustez adiskidetasunaren froga garrantzitsuena zein den ere “Elkarrekin egotea baita adiskidetasunaren frogarik behinena
8. “Herriz aldatu nahi du” , “Eta maskor batean zurekin sartu” 4garren esaldian eginiko erreferentziari zuzenan dago lotua (bakoitzaren arazo eta kezkeikonponbideak bilatzeko, nola ondoko lagunarekin konta dezakegun).
9. Azkeneko esaldi honek “Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu” zentzua ematen dio olerki guztian zehar protagonistak lagunari egiten dizkion etengabeko proposamenei.
Olerkia beraz ez dago zati jakinetan zatituta, esaldi bakoitzak gauza desbedinei egiten baitiote erreferentzia, hala ere, lehen aipatu bezala,olerki guztiak zentzua hartzen du azken esaldian.
2- GAIA:
Esaldi guztiak aztertu ondoren, hau izango litzateke gaia: Adiskidetasuna edo laguntasuna kontzeptuaren hausnarketa pertsonala.
3- Literatur Baliabideak:
Metrikari dagokionez, olerki honek ez du eskema jakin bat jarraitzen ( bertsolaritzan erabilitakoak adibidez); beraz poesia libretzat jo dezakegu. “ Maiatza” poemak...
Regístrate para leer el documento completo.