Teoria Del Derecho

Páginas: 6 (1340 palabras) Publicado: 27 de septiembre de 2012
SISTEMA NORMATIBOAK ETA PLURALISMO JURIDIKOA

ZUZENBIDE ALTERNATIBOA HEGO AMERIKAN:
Mugimendu alternatibo amerikarraren faktore bultzatzaileak hiru arlotan ezberdindu ditzakegu: arlo ekonomiko, soziologiko eta politikoan.
Arlo ekonomikoari dagokionez, hegoamerikan kapitalismoa da nagusi, honen ondorioz desberdintasun ekonomiko eta sozial ugari sortzen dira, Brasil delarik honen adibidenagusia.
Bestalde, arlo politikoan, 70. Hamarkadatik erregimen militarren ugaritasuna da aipagarriena, hauek direla eta, herritarren eskubide eta bermeen ezabatzea eman ohi baita. H. Wanderlei-k zuzenbidearen altenatiboaren osagai politikoak azpimarratzen ditu: zuzenbidea klase borrokaren tresna bat da, klase borrokak sozialismo demokratikoaren eraiketarako balio du eta justizia sozialarenkontzeptua justua dena edo ez dena erabakitzeko bektorea da. German Palacio-k bestalde zera oroitzen du, zentzu aldaketa bat non zuzenbideari eta kapitalismo basatiari buruzko ikusmolde marxista gogorrak eta radikalak ahazten diren eta Hegoamerikako herrialdeetan demokrazia ezarriko duen zuzenbide liberal batengatik ordezkatzen diren.
Azkenik, aspektu soziologikoari buruz esan beharra dago, mugimendusozial berrien ugalketa etengabekoa dela. Hauen bitartez, estatuari eta honen zuzenbide hegemonikoari oposizio bortitza egiten zaiolarik.
Hau kontuan harturik, esan beharra dago, zuzenbide alternatibo amerikarra, zuzenbide estatal zapaltzaile baten aplikazioaren esperientzia praktikoari erantzun zuzen bat dela. Mugimendu honen parte, abokatu, epaile zein irakasle eta langile sozialak direlarik.Erantzun zuzena den heinean, mugimendu honek ez du bere garapenerako aurretiazko mailegu intelektualik behar izan, hala ere, mugimendu orok ditu bere iturriak. Honenak Critique du Droit eskola frantsesetik datoz harrigarria den arren. Harrigarria, korronte honek, oinarriak teorian baititu praktikan izan beharrean. Beraz, logikoena litzateke mugimendu honen eragina jurisprudentzia alternatiboitaliarretik eratortzea.
Zuzenbide alternatiboaren zentzu eta irismena:
Hegoamerikako zuzenbide alternatiboaren esanahi eta irismena zehaztea ez da batere erraza, honi dagokionez, hiru adiera nagusi bereiz ditzakegu:
Lehenik, zentzu hertsizko adierari dagokionez, bateragarritasun bat dago hitz hau ulertzeko oinarrizko moduen artean ( erailpen alternatiboa eta zuzenbide alternatiboa).
Aldebatetik, erabilera alternatiboa zuzenbide estatalaren antzekotzat definitzen du. Bestalde, zuzenbide alternatiboa, zuzenbide estatalaren arlotik irteten den zuzenbidea da berri bat sortzeko helburuarekin. Adiera hau oso zabaldurik dago esaterako juristen artean.
Bigarrenik, zentzu zabaleko adieraren arabera, hainbat modalitate ezberdintzen ditu zuzenbidearen erabilera alternatiboari eta zuzenbidealternatiboari dagokienez. Adibide bezala Eliane Botelho-ren, zuzenbide estatalaren eraldaketa ereduak hartu ditzakegu:
 Zuzenbidearen erabilera alternatiboa: “ Sektore herrikoien eskaerarekin bat datorren indarrean dauden arauen interpretazioaren bilaketa”
 Zuzenbidearen praktika alternatiboak: “segmentu herrikoientzat zerbitzu juridikoak”
 Zuzenbide alternatiboa paraleloan zuzenbideofizialarekin: “ Zuzenbide ofizialarekin paraleloan eta bildurik dauden ordenamendu juridikoen aniztasuna” adibidez Rio de Janeiroko favelak.
 Justizia tradizionalaren eredu osagarriak: “desreglamentazio juridikoaren estrategiak”
Hirugarren eta azken, erdibideko adierak praktika juridiko alternatiboaren alderdi orokorrak bereizten ditu:
 Borroka positibismoa ( Positivismo de combate) (Pressburger-en terminoa): Zuzenbide herrikoien konkista dakarren arau legalen eraginkortasunean datza, ez da beraz, arau legal guztiei zuzentzen baizik eta hauen alor konkretu batera.

 Zuzenbide alternatiboa zentzu hetsian: Honen arabera, estatua ez da zuzenbidearen sortzaile bakarra, baizik eta zuzenbidea gizartearen garapenetik jaiotzen den fenomenoa da. Horrez gain zuzenbide alternatiboa ez da...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Teoría del derecho
  • Teoria del derecho
  • teoria del derecho
  • Teoria del derecho
  • Teoria del derecho
  • Teoría del Derecho
  • teoria de derecho
  • Teoria Del Derecho

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS