The Who-Ren Lana
The Who rock talde ingelesa da eta 1964an eratu zen. Taldearen partaide nagusiak Roger Daltrey (ahotsa), Pete Townshend (gitarra), John Entwistle (baxua) eta Keith Moon (bateria) izan zirenhasiera batean.
Hasiera batean The Detours deitu ziren, ondoren The High Numbers izendatzera pasatu ziren, azkenik The Who deitzeko.
Talde hau itzal handikoa izan zen rock estiloaren munduan etaopera rock, punk eta brit-pop sustatu zituzten.
Historia
1960ko hamarkadaren erdialdean, Beatles eta Rolling Stones talde britainiarren itzalean rock hainbat single argitaratu zituzten, MyGeneration(1965) izanik hauetan aipagarriena. Hiru disko argitaratu zituzten 1968 aurretik, “The Who Sings My Generation”, “A Quick One” eta “The Who Sell Out”; geroz eta ospea handiagoa lortuz. Dena den, eurenzuzenekoak ziren ikuslegoa erabat txunditurik uzten zutenak; ia saio guztien amaieran euren instrumentuak, eta batez ere Townshend-ek bere gitarra, suntsitzeari ekiten zioten.
1969an Tommy diskobikoitza argitaratu zuten, askok lehen Rock Operatzat hartzen dutena. 74 minutu eta 24 abestitan Tommy mutiko itsu, gor eta mutuaren istorioa kontatzen da, opera moduko baten formatuan. Diskoak sekulakoarrakasta izan zuen mundu mailan, eta The Who momentuko talde garrantzitsuenetarikoa izatera pasa zen. Urte horretan Woodstocken, Estatu Batuetan, jo zuten ikuskizun mirgarria emanez.
Kontzertuakegiteari ere jarraitu zioten, zein baino zein handiagoa, eta askotan Tommy osoa jotzen zuten. Hauetako kontzertu bat, Leedsen grabatua eta Live at Leeds izenaz argitaratua, historiako rock kontzertuonenatzat hartzen dute aditu askok.
1970an beraien emanaldirik aipagarrienetarikoak egin zuten Wight Festival-ean, garai hartako beste talde garrantzitsuekin batera.
1971an itzuli zen taldea grabaketalanetara, eta ondorengo urteetan beste bi disko garrantzitsu argitaratu zituzten. Hauetako bat Who's Next izan zen eta beraien diskarik arrakastatsuena izan zen. Beste aldetik Quadrophenia argitaratu...
Regístrate para leer el documento completo.