Toyota

Páginas: 12 (2773 palabras) Publicado: 8 de noviembre de 2012
1.1.1. EKOIZPEN DOITUAREN SORRERA
Toyota sistema baldintza historiko, sozial eta kultural oso konkretu batean jaioko da: gerraondoko Japonen. 50eko hamarkadan japoniar ekonomia osoa eta Toyota hankaz gora utzi zituen finantza krisia egon zen, langile ugariren kaleratzearekin bukatu zuen greba batekin batera. Testuinguru honetan hasi ziren Toyotan antolakuntza sistema berri bat martxan jartzen,aurrerago TOYOTA SISTEMA edo EKOIZPEN DOITUAREN SISTEMA izenez ezagutuko zena. Sistema honek Fordismoaren masa produkzioarekiko goitik beherako aldaketa suposatuko du. 1950an Eiji Toyodak Ford-en Rouge-ko lantegia bisitatu zuen, Estatu Batuetan, amerikarren masa produkzioa ikertzeko asmoz, ea Japonen horrelako zerbait egin ote zitekeen ikusteko. Handik etorri zenean bere eritzia erabatekoa zen:Produkzio sistema hura hobetu zitekeen.

1.1.1.1. Toyotak zituen arazoak eta nola egin zuen T. Ohno-k halabeharretik abantailak ateratzeko.
Berrogeita hamarreko hamarkadaren hasieran Toyota enpresa bere biziraupena arriskuan jartzeko bezalako estualdian zegoen. Aurre egin beharreko baldintzak bi testuingurutan deskribatu daitezke, Japon osoko enpresei eragiten ziena eta Toyota-ren egoeraespezifikoari eragiten ziona. Japoneko automozio sektoreari buruz: - Barne merkatu txikia zen, eta produktu sorta zabala eskatzen zuena. Honek eskala ekonomien lorpena nabarmen zailtzen zuen. Bestalde, Japoniar ekonomian auto ekoizle ugari zeuden. Toyotaren eskaria beraz eskakizun txiki eta desberdinduetan oinarritzen zen. Datu bezala 1950ean Toyotak 11.706 ibilgailu ekoiztu zituen, hein handi batean autoeta kamioiak. 1937tik 1950era bitartean Toyota Motor Company-k 2.685 auto baino ez zituen egin, Ford-ek sasoi hartan eguneko 7.000 auto ekoizten zituelarik, bakarrik Rouge-ko lantegia. - Teknika aldetik atzerapen nabaria zegoen, politikarien ustez sektorea bertan behera uzteko arrazoi nahiko zeuden. Japoneko bankuko presidenteak esan zuen “Lanaren nazioarteko zatiketari jarraiki, amerikarren autoindustriaren indarra ikusita, alferrikakoa dirudi Japonen horrelako industria bat garatzea”. Ikusten zen aukera bakarra Japonen zeuden auto ekoizle guztiak enpresa bakarrean batzea zen, betiere ekonomi eskalak lortzeko helburuarekin. - Dibisa gabezia handia zegoen, honek inbertsio handiak eragozten zituen, bai instalazioetan zein stock-etan. 1950 eta 1949 urteen artean eman ziren ondorengogertakariek eragin nabaria izan zuten Toyotan: - Enpresaren finantza krisi gogorra, eskari urriek eraginda. Kontrola hartu zuen bankuak ondorengo plan zorrotza ezarri zuen: o Banaketa sozietate autonomo baten sorrera.

-

Ekoizten diren kantitateak aurreko banaketa sozietateak saltzen zuenari zehazki doitu. o Pertsonal murrizketak. Doikuntza planaren aurkako greba, 1.600 langileren kanporaketarekinbukatuko zena eta Kiichiro Toyodaren dimisioa. Greba bukatuaz batera Koreako gerra hasi zen, eta honek Toyotari eskari ugari ekarri zizkion. Eskari hauei aurre egiteko modu bat bilatu behar zuten derrigor, baina langile kopurua igo gabe.

o

Eiji Toyoda eta Taiichi Ohno-k martxan jarriko zituzten ideiek orduko automobil industrian legeak balira bezala jarraitzen ziren printzipio asko hankazgora utziko zituzten.

1.1.1.2.

Zer dakar berririk ekoizpen doituak? Toyota espiritua.

Gogoratu ditzagun Ford-ek asmatutako masa produkzioaren oinarri batzuk: - Masa produkzioa lanaren zatiketa zurrunean oinarritzen da. Langile bakoitzak bere ataza burutu behar du, ahal ezain arinen, burua altxatu gabe eta ondoko langileak dabilen lanari inolako arretarik eskaini gabe. Aldi berean makineriaespezializatuta dago, ataza bakar bat ahalik eta era bizkorrenean egiteko doituta. - Fordismoan beharrezkoak dira kualifikazio baxuko zeharkako langileak (konponketetarako, kalitatea ikuskatzeko, garbiketak egiteko, gainbegiraleak, etab). Hauek garrantzi gero eta handiagoa hartuko zuten eskulana murrizten joan ahala, automatizazioaren bidez. - Ingeniaritza faseetan prozesu bera jarraitu zen....
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Toyota
  • Toyota
  • Toyota
  • Toyota
  • Toyota
  • Toyotismo
  • Toyota
  • Toyota

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS