Tribu Nuer
NUER herria
Antropologia, gizakia bere arlo guztietan, sozialean, kulturalean eta fisikoan, sakonki ikertzen dituen zientzia da. Baina ez dugu antropologia beste gizarte zientziekin nahastu behar, izan ere antropologia, beste gizarte zientziek ez bezala, kulturen arteko àrekatzean datza.
Lan honen bitartez, Evans-Pritchardek 1930ekohamarkadan idatzitako Nuerri buruzko testuaren zati txiki bat aztertuko dut.
Literatura antropologikoko klasiko bihurtu den idatzi honetan, Evans-Pritchardek Nuerren bizimodua, ohiturak eta sinismenak aurkezten ditu, beti modu objektiboan, gizarte berri eta interesgarri honen azterketa sakona eginez.
Txosten honetan aztertu behar dudan informazioa liburu bereko lau testu desberdinetan banatzen da:Nuerren elkarbizitza produktiboa, egoitza edo bizilekuak, ahaidetasun loturak eta Nuerren "sozialitatea".
Lehenbizi, atal bakoitzeko ezaugarriak azalduko ditut, hauen azterketa sakona eginez, baina konklusio pertsonalik atera gabe.
Ondoren, batutako informazio guztiaz baliatuz, nire ustetan Nuerrak nolakoak diren azaltzen saiatuko nahiz, eta gure gizartearekiko dituzten desberdintasunakazpimarratuko ditut, konklusio gisa, gure eta Nueren gizarteetatik aldatu beharrekoaren kritika eginez. Alde batetik, nire ustetan, gizarte bakoitzak dituen alde on eta txarrak aipatuz. Bestetik, gizarte bakoitzak bestetik zer hartu edo ezarri beharko lukeen planteatuz.
Azkenik epilogoa idatziko dut. Honetan, nire ustez kultur aniztasuna zertarako den baliotsu azaltzen saiatuko naiz. Beti kontuanhartuz, hemen nire iritzia azalduko dudala.
Hasi baino lehen Nuerri buruzko azalpen txiki bat. Nuerrak nomadak dira, hau da, ez dira leku finko batean bizi, alde batetik bestera dabiltza haien beharrak asetzen dituzten lekuen bila. Honengatik, testuen autoreak "Nuerlandia" hitza erabiltzen du hauen bizilekuaz aritzan denean. Baina naiz eta leku finkorik ez eduki, ziurtatu dezakegu, egin diren tribuhonen azterketa eta ikerkuntza guztiei esker, Afrikako hego-sudan aldetik ibiltzen direla.
NUERREN ELKARBIZITZA PRODUKTIBOA
Nuerrek, beren ingurugiroan daukatenaren menpeko kultura material oso sinplea dute, haien bizitza nekazaritzan eta artzaintzan oinarritzen delarik. Esan beharra dago baina, artzaintzan askoz ere gehiago aritzen direla nekazaritzan baino.
Nekazaritzari dagokionez, tribubatzuk (Nuerrak tribu nomada txikitan banatuta daude), beste batzuk baino gehiago landatzen dute. Honen arrazoia oso sinplea da. Batzuk besteak baino lurzoru eta azaleko ur baldintza hobeak dituzte. Ganadu aberastasunak ere eragina du nekazal lan kantitatean.
Artzaintzari dagokionez berriz, Nuerrentzat, bizitzeko moduan baino gehiago da. Hauentzat, artzantza beraien mundua ikusteko modua da,ganadua duten jabetzarik preziatua izanik. Hau ulertzeko adibide sinple bat eman dezaket: Nuerrek beraien bizitza gogo onez ematen dute beren ganadu taldea babesteko.
Tribuen gizarte ekintza gehienak ganaduarekin du zerikusi, eta bai familian, bai tribuan, bai beste herriekiko duten jarreran eragin handia dauka ganaduak.
Familiaren barnean ganaduak duen presentzia oso konplexua da Nuerrenkultura ezagutzen ez dugunontzat: Ganaduaren jabetza familiaka antolatzen da, bakoitzak ganadu talde bat duelarik. Esan beharra dago, familia hitza aipatzen dudanean, aita, ama eta seme-alabez ari naizela. Familia burua (aita) bizirik dagoen bitartean, honek, ganaduarekiko eskubide osoa izango du, eta hau hiltzen denean, ganadua familiaren erdigune izaten jarraituko du. Era berean,familia buruarenalargunek behiak soilik erabiltzeko eskubidea izango dute, eta semeak, idi batzuen jabe izango dira. Nuerrek, mespretxu handia erakusten dute ganaduaren banaketaren aurrean, honengatik ganadua da beti familiaren zentroa.
Familiako seme bat ezkontzen denean, "behien bidez" ezkonduko da. Hau azaldu beharra dago: bi pertsonen ezkontza ganaduaren ordainketaren bitartez egiten da, eta ezkontza behiak...
Regístrate para leer el documento completo.