Tuquia

Páginas: 5 (1141 palabras) Publicado: 7 de marzo de 2013
Egoeraren justifikazioa

Egoera justifikatzeko lehenik eta behin planteatzen zaizkigun bi egoerak irakurri ditugu. Horien inguruan hausnartu eta gero, 2. egoera aukeratzea erabaki dugu, “Bizitza berri bat” izena duena.
Egoera hau jorratzea erabaki dugu, batez ere, egoeraren inguruan daukagun aurrezagutzak direla eta. Izan ere, iaz izan ditugun zenbait ikasgaitan horrelako kasu praktikoak landuditugu. Beraz, uste dugu 2. egoera garatzeko erraztasun handiagoa izango dugula. Gainera, Practicum Iean, bizi izandako esperientziak ere lagungarria gerta dakiguke.
Bigarren egoera, bi ume etorkinen kasuan oinarritzen da, aldiz, lehenengo egoera, eskolan dagoen hizkuntza aniztasunean oinarritzen da. Lehenengo egoera, askoz ere orokorragoa da, ezarriko diren neurriak etorkin guztientzatzuzenduta egongo direlako. Bigarren egoera, aldiz, indibidualagoa edota zehatzagoa dela uste dugu. Gainera, kasuan sakontzea ahalbidetzen digu, datu konkretuak ( adina, jatorria…) ematen baititu. Horrez gain, egoerak ikasleek izan ditzaketen premia edo arazoekin lotura zuzena du.
Bukatzeko, aipatzekoa da, erlazio zuzena duela etorkizunean burutu beharreko lanarekin. Horrek ez du esan nahi lehenengoegoerak ez duela horrenbesteko loturarik. Baina, gure ustez, bigarren egoera ikasle-irakasleen arteko interakzio zuzenean oinarritzen da. Hau da, gelako egunerokotasunean.
Zalantzak
* Turkian zer hezkuntza egoera dago? Nolako edukiak lantzen dira?
* Kultura turkiarrak zer eragin izan dezake ikasgelan (Burka esate baterako)? Eta umeen ikasketa prozesuan (idazkeran esate baterako)?
* Zeinda familiaren egoera sozioekonomikoa?
* Zein da eskolako hizkuntza eredua?
* Turkiera dakien itzultzaile baten beharra dago?
* Posiblea da irakasgai batzuk ingelesez jasotzea?
* Kurtsoaren zein alditan sartu dira ikastetxera? Eta zein kurtsotara?
* Zein izango da umeak hizkuntza intentsiboki ikasteko metodologia egokiena?
* HIPI-arekin egun osoa pasatu beharko dute alatutoreak ere parte hartu beharko du prozesuaren hasieran?
* Zelan lagundu dezake ingeleseko irakasleak umeen ikaskuntza prozesuan?
* Zelan lagundu dezakete gainerako irakasleek, jakinik umeek ez dutela ez gaztelania ezta euskara ere hitz egiten?
* Nola ebaluatuko da ume bien prozesua? Nolako irizpideak erabiliko dira ebaluazioa gauzatzeko orduan? Desberdinak izango dira, gainerakoikasleek dituztenekin alderatuta?
* Gelan erlijio ezberdinak egonez gero, erlijio irakasgaia alde batera utziko da?

Egoeraren alderdi ezberdinak eta hauek ebazteko bideak
Egoera ebazteko proposamen ezberdinak egin aurretik, arazoan aurkitzen ditugun alderdi ezberdinak arakatu ditugu. Hona hemen aldagai nagusiak:
* Hizkuntza
* Lehenengo bi hilabetetan HIPI irakaslearekin hizkuntzaklaseak intentsiboki jasotzea. Beste aukera bat izango litzateke HIPI irakaslea klasean bertan sartzea eta ikasleari laguntzea.
* Hizkuntzaren inguruan klasez kanpoko jardueretan parte hartzea.
* Hasieran posiblea izatekotan zenbait ikasgai ingelesez jasotzea.
* Jarduera osagarriak antolatzea ingurune euskaldunetan(barnetegiak adibidez).
* Haien ama hizkuntzan mailaona izan behar dutela bigarren hizkuntzak ondo menperatzeko gurasoak kontzientziatu.
* Kultura bien onarpena
* Turkiarren kulturaren ezagupen ezberdinak gelan transmititzea. Alde batetik, turkiarrek integratuta sentitzeko eta bestaldetik gainontzeko klaseko kideek euren kulturaren oinarrizko ezagupenak izateko; abestiak, ohiturak, sinesmenak, mapa, ikurrina, janaria, hizkuntza, etab.* Euren integrazioa bermatzeko, kultura euskalduna ezagutuko dute; gure ohiturak, festak(Olentzero, inauteriak, Agate Deuna,…), janzkera(txapelaren eta arrantzaleen soinekoen esanahia), kirolak, janaria, kortesiazko esaldiak, hizkuntza, kultura ondarea(baserria, eraikin aipagarrienak…), etab.
* Sozializazio arazoak
* Izaeren ezberdintasunak; Baloreen eta errespetuaren...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • tuquia
  • Tour tuquia
  • Tuqui
  • vision y mision de tuquia
  • Argentina y tuquia

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS