Vacios De Estado
Xabi Anza
Ondoko lerroetan, Xabier Anzak, ELAren Prestakuntza alorreko arduradunak, aurreko azaroak 20an eginiko interbentzio baten laburpena transkibitzendugu. Hitzaldia mahai inguru batean egin zuen, Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturiko “Demokrazia +” kongresuaren barruan. Konferentzian Yayo Herrerok, Ricard Vilaregutek eta Txomin Lorkak ere partuhartu zuten. Interbentzio honen bideoa eta beste batzuk honako helbide honetan ikusi daitezke: (https://www.youtube.com/watch?v=CW0Arn0uZbM)
Sindikalismoak bere bekatu originalak ditu.Sindikalismoaren urre aroa deiturikoa, adibidez, ongizate estatuaren garaian gertatu zen, baina ongizate estatu hau posible izan zen neokolonialismoari, eta natur baliabide zein emakumeen esplotazioari esker.Bakoitzak bere erruak onartu behar ditu beste mugimenduekin konplizidadeak bilatzen hasteko, eta hau izan da gurea, sindikalismoarena.
Baina sindikatuak badauka zer eskaini XXI mendean. Jakintza historikobat dauka konpartitu dezakeena. Konpartitu dezake, alor ideologikoan, ongizate estatuaren sorreraren kontradikzioak adibidez, bera parte izan den neurrian. Eta badauka, adibidez, esperientziaorganizatibo bat. Mugimendu berri askok ez dituzte guretzat oinarrizkoak diren mobilizazio egitura eta organizazio gaitasunik. Zentzu horretan daukagun esperientzia historiko hori beste mugimenduekinpartekatu behar dugu.
Baina konplizidadeak bilatzeko bestelako motibazioak ere badaude, motibazio negatiboak. Bizi dugun krisi garaian, ezartzen ari zaizkigun murrizketa politikek, probrezia masiboaekartzeaz gain, estatu hutsuneak eragingo dituztelakoan nago. Estatu hutsuneak aipatzerakoan gutxienez hiru esparrutan aipatu behar ditut: ordezkaritza politikoaren esparruan, babes sozialaren esparruan etasegurtasunaren esparruan.
Argi ikusten ari gara murrizketa politikak ezartzen ari diren lekuetan, alderdi politiko tradizionalak gainbehera doazela, eta alderdi hauek uzten duten hutsune hori...
Regístrate para leer el documento completo.