Viaje
Udaran nire lehengusu Victor eta Diegorekin “Españoles en el Mundo” bidai programa ikusten ari ginen. Hurrengo urteko oporretan Norvegia bisitatzea gustatuko zitzaigula komentatu genuen eta dirua aurreztea proposatu genuen. Baina nola egin? Ni Irunen bizi naiz eta nire lehengusuak Valladoliden. Errazena Itsulapiko bana erostea zela pentsatu genuen eta itsulapikoak erosi genituenbakoitzak bere aurrezkiak gordetzeko. Nire lehengusuak 22 eta 24 urte dauzkate eta lanean daudelako dirua irabazten dute. Baino nik aste-saria besterik ez daukat, horregatik aste-saria aurreztea erabaki nuen. Hala ere aste sariarekin ezingo nuen bidai osoa ordaindu. Gurasoekin tratu bat egitea bururatu zitzaidan: aste saria aurreztea lortzen banuen falta zitzaidanarekin laguntzea. Konpromisoa serioazela iruditu zitzaien eta lagunduko zidatela agindu zidaten.
Nire lehengusuekin bidai agentziak bisitatzen hasi ginen eta Norvegiari buruzko liburuxkak aztertzen ere bai. Interneten bidez ere informazioa bilatu genuen eta bidai mota asko zeudela ikusi genuen. Azkenean bidaia interneten bidez erreserbatzea erabaki genuen: hegazkina, aterpeak, garraio gehienak eta abar. Prezio askotakoak zeudenbaino guk motxila eta lozakuarekin bidaiatzea erabaki genuen merkeena zelako. Ostatu eta aterpeetan lo egingo genuen eta bidaia abuztuko azken hamabostaldian egingo genuela erabaki genuen egunak oraindik luzeak direlako. Mendiko arropa eta neguko arropa eraman genuen euritakoekin batera han udara bukatzen ari delako eta hotza egiten hasten delako. Okerrena euria da. Euria 10 minututan zehar egitendu, eguzkia atera eta berriz euria hastan dela esan ziguten baino . Gauerdiko eguzkiaren azken egunak dira apirilaren 19an hasten delako eta abuztuaren 23an bukatu. Eguzkia ez da ezkutatzen egun osoan. Norvegian norvegiarra hitz egiten da baino ia biztanle guztiak ingelesa dakite beraz, nire lehengusuekin ez genuen arazorik izango biak ingelesa menderatzen dutelako.
Aldez aurretik bidaia osoondo aztertu genuelako Norvegia garraiobide oso onak dauzkala genekien. Nazioarteko 50 aireportu baino gehiago dauzka eta trenbideak ere oso ona da.
Bestalde, hutsean ontziratutako janaria eramatea hoberena iruditu zitzaigun: txorizoa, urdaiazpikoa eta abar bokatak egiteko prezioak negarrarazten dutelako. Oso garestia da Norvegia!
Fiordoak zer diren ez nekien baino DVD-ak ikustean eta “Españolesen el Mundo” telebista programa ikusi genuenean Norvegian dauden gauzarik zoragarrienak direla jakin genuen eta Norvegiara joateko arrazoi garrantzitsuenetakoa hau da. Fiordo bat itsasoa indarrez sartu den glaziar batengatik sortutako aran zabala da.
Oso herrialde garestia dela baino ezagutzea pena merezi zuela esan ziguten. Hamar eguneko bidaia egitea erabaki genuen. Bestalde, nazioartekoikasle gazte txartela (ISIC) egin genuen hirurok ostatu eta Norvegiako zenbait museotan eta garraioetan beherapen garrantzitsuak lortuko genituelako. Zenbait kasuetan %10ko deskontua.
Udazkenean National Geographic aldizkariak Norvegiari buruzko DVD bat argitaratu zuen eta nire amak erosi zuen. Ni DVD horrekin Norvegiari buruzko gauza lagungarriak ikasi nituen eta ikusi eta gero nirelehengusuei bidali nien DVD-a beraiek ikusi eta ikasi zezaten.
Bidaia horrela antolatu genuen:
Abuztuaren 18ean Irunetik irten: kotxez Madrilera joan eta kotxea egonaldi luzeetarako parkingean utzi. Madril-Oslo hegazkinez Ryan Air konpainiarekin egin. Osloko ostatu batean lo egin.
Parkinga: 110€ guztira
Hegazkina: Madril-Oslo-Madril Ryan Air konpainiarekin 390€ hirurok
Osloko aireportutik Oslohirigunera: 41€ hirurok
Anker ostatua 2 gau: 150€ hirurok
Abuztuaren 19an: Oslo bisitatu. Oslon lo egin.
Abuztuaren 20ean eta 21ean: Preikestonen haitzera igo eta Stavanger bisitatu. Stavangeren lo egin.
Express trena aireportura: 33€ hirurok
Stavangerrera hegazkina: 150€ hirurok
Aireportutik ostatura autobusa: 18€ hirurok
Hi Hostel Stavanger: 180€ hirurok bi gauak
Preikestonen haitzera...
Regístrate para leer el documento completo.