Avignongo Andereñoak

Páginas: 2 (354 palabras) Publicado: 7 de febrero de 2013
Pentsatzen jarrita, Cezanne hil zen urte berean, 1906garrenean, hasi zuen Pablo Picassok bere koadrorik ezagunena, Guernica
-ren ostetik, prefosta: Avignongo andereñoak
izenekoa.
Ez zebilenbakarrik bidean, Georges Braque zuen bidelagun. Biak ala biak zeuden kezkaturik Mendebaldeko arteak jarraitu beharreko bidearekin. Izan ere, biek zituzten maite arte afrikarreko eskulturak, zuraaizkorakadaz lantzen zituzten lan haiek. Jabetuak zeuden Berpizkundetik zetorren giza irudi bilutsia margotzeko era nagusia, bereak emanda zegoela eta arnasa eman behar zitzaiola pinturari, alderen batetik.EzPicassori eta ez Braqueri, ez zitzaien interesgarri egiten egurrezko figura afrikar haien erabilera antropologiko edo erritozkoa. Egia esan, futitu egiten ziren horretaz guztiaz, alde hori bost axolazitzaien, alegia. Haiek nahi zutena hitz pare batean esateko, profitatu egin nahi zituztela figura afrikarretan aurkitu uste zituzten erak. Parodia moduko bat jarri zutela abian eta zentzu bakarrekobegiradaren lekuan, aldi berean leku askotatik egindako begiradaren interpretazioa bilbatu zutela espazio bakarrean. Barkatu korapiloa, baina ezin dut nik kubismoa hobeto esplikatzen asmatu. Agiankoadroari behatzea izango da onena.Zer ikusten dugu bertan? Bost andereño ageri dira, denak parez-pare begira. Ezkerreko hiruek, Berpizkunde garaiko irudi maiteenetako bat gogorarazten dute: Hiru Graziak.Biluztasunezko konposaketak, Degas eta Toulouse Lautrecen lanak gogorarazten dizkigute... Gai klasikoa darabil, beraz. Baina ez da hori bakarrik, hori ere baden arren. Picassok koadro honetan,zatarkeria eta indarra batzen ditu, voyeur
baten aurrean emagalduak agertzen direneko unea harrapatuz. Barne-barnean, Picasso emakumeen beldur zela ere esaten da, eta baliteke, ezen eta bost andre horiek ezbaitirudite ez biktima eta ez txorimalo. Eurak dira begiradari tinko eusten diotenak. Emakume urrunak dira, epaileak dirudite beste ezer baino gehiago. Eta erdian ageri den angurri edo sandia zati...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS