Biolentzia

Páginas: 14 (3388 palabras) Publicado: 4 de marzo de 2014
Biolentzia

1. Sarrera
Mass mediako komunikazioan, biolentzia izan duen ibilbidea eta eragina aztertzea izango da lan honen helburua. Hain zuzen ere, gaur egun biolentzia komunikabideetan askotan agertzen delako. Gizartea gero eta gehiago ohitzen dabil horrelako albiste eta pelikulak ikustera.
Gainera, gai hau polemika asko izan du historian zehar, ez da gaur eguneko kontua, telebistarensorkuntzetara joan beharko gara. Hala ere, gaur egun, telebistako biolentzia “morboso” hori, kateak erabiltzen dutena, ikusleak erakartzeko izaten da. Ikusleak gaur egun ikusten duten programak, “morbo” beteta daudelako. Hau dela eta, gai hau aztertzea interesgarria izan daitekeela iruditu zait.
Horretarako, lehenengo biolentzia hitza definitzen saiatu naiz. Hain justu, entziklopedietan ezdudalako definizio zehatzik lortu. Ondoren, pelikuletan eman daitezkeen hiru biolentzia mota azalduko ditu, eta beraien arteko desberdintasunak. Gaian kokatu eta gero, historiari erreparatuko diot. Hain zuzen ere, noiztik ematen da biolentzia komunikabideetan. Baina zineman gehienbat zentratuko naiz. Horretarako, biolentzia zinean eta komunikabideetan hasi zenetik gaur egunera arte izandako historiaazalduko dut. Azkenik, gaur egunean gizartean izan duen eragina ere azalduko dut laburki. Eragina umeengan izan duen ere aztertuko dut atal honetan.
Ondoren, testuingurua idatzi eta gero, teorian ikusitakoa praktikan jarri dut. Hau da, emaitzetan adibideak jarriko ditut. Horretarako, biolentziazko pelikulak aztertuz; pelikula beraren bertsio zaharra eta berria konparatuz. Honela, ikus genezakezelan eboluzionatu izan duen biolentzia urte pare batzuetan. Zelan aldatu den biolentzia pelikuletan ikusteko eran.
Testuingurua eta emaitzak, ikusi eta gero, nik ateratako ondorioak jarriko ditut. Ondorio hauek idazteko ikerketa galdera batzuetatik abiatuko naiz. Galdera hauei erreparatuko diet, ondorioak erantzuteko, modu global batean. Hauek izan dira aukeratu izan ditudan ikerketa galderak:Biolentzia gero eta esplizituago dago pelikuletan?
Gaur eguneko pelikuletako biolentzia hori entretenigarritzat hartzen dugu?
Komunikabideetan agertzen den biolentzia gizartean eragina du?
Guzti hau egiteko, hainbat artikulu zientifiko, liburu eta pelikulak ikusi egin ditut. Hau da, lana hasi baino lehenago dokumentazio lan bat egin dut. Gaia hobeto jakiteko eta biolentziari buruz zer idatziden jakiteko.


























2. Testuingura
2. 1. Biolentziaren definizioa
Biolentziari buruz asko idatzi da. Hala ere, biolentzia hitzaren definizioa garatuegi ez dagoela uste dut. Lur entziklopediari erreparatzen badiogu, ikus dezakegu biolentzia hitzaren definizioan, “indarkeria” hitza agertzen dela.
Egia da biolentzia eta indarkeria sinonimoakdirela, baina hala ere, indarkeria hitza honela definitzen da Lur Entziklopedian: “Norbait menderatzeko indar zakar eta basa; zerbait indarrez lortu nahi duenaren gehiegikeria, bortxa”. Definizioa guztiz osatugabea dagoela iruditzen zait. Hain zuzen ere, biolentzia edo indarkeria ez da bakarrik indarrez lortzen, baizik eta biolentzia psikologikoa ere izan daitekeelako. Elsa Trujillok biolentziakontzeptua aztertzen saiatu da. Horretarako historian egondako hainbat pentsalari aztertu izan ditu. Historian badaude pentsalari batzuek hitza definitzen edo hitzaren gogoeta egiten saiatu zirenak, hala nola, Rosseau, Marx eta Engels. (Trujillo, E. B. 2009). Biolentzia kontzeptua aztertu ondoren Elsa Trujillok ateratzen duen konklusioa hau da:
“En conclusión, no creo que sea posible establecer unconcepto de violencia que sea univoco y simple; siguiendo a Wittgenstein, tampoco sería deseable. [...] No sé si con estas notas logré una aproximación al concepto; tal vez sólo problematicé su construcción. Los frutos y las ganancias de este ejercicio los determinará el rumbo y la calidad de nuestras futuras indagaciones. Con todo, la reflexión continúa y también la problematización del concepto,...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Biolentzia

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS