Bortxaren kondenamaria

Páginas: 29 (7132 palabras) Publicado: 23 de junio de 2011
Bortxaren kondenamaniaz edo kontzientzien kontrolaz. (I) [Eva Foresten oroiz. Alfonso Sastreren omenez.]
Joxe Azurmendi • Oct 19th, 2010
2010eko TopASKEtak jardunaldietan emandako hitzaldien programazioa. HEMEN.
Nire tesia oso sinplea da: bortxaren kondena esijitzea ez da demokratikoa, eta hori esijitzen ari direnak ez dira demokratak, mentalitate inkisitorial fanatizatuak baizik. (Delaamorru politikoagatik, galdatzailearen olde fundamentalistagatik, edo jarrera erlijioso-moral legitimo baten zabalkunde faltsuagatik esijentzia publikotara). Goazen gaira zuzenean.
ETA kondenatzen ez baduzu, automatikoki inmorala zara; eta, gainera, hiritar gisa ere zure eskubideak moztuak izan behar dute, ezin zara izan hiritar osoa. Zergatik?
Hauxe da, laburki, sinopsia, premisa moduanfuntzionatzen ari dena Euskadin bortxaren arazoa aipatzen bada: Euskadiren independentzia eta sozialismoarenganako, aurka egotea 1) moralki zilegi al den, ez da eztabaidatu ere egiten. 2) politikoki zilegizkoa eta demokratikoa dela, ez dago duda izpirik. 3) Juridikoki zilegizkoa, are beharbada obligazio bat da, Konstituzioaren arabera, Armadarentzat behinipein. Labur: euskal independentziaren kontrakotasuna,bortxa erabiliz bada ere (Konstit., 8. art.), morala da, demokratikoa da eta konstituzionala da. Alderantziz, Euskal independentzia eta sozialismoaren alde egotea, batez ere bortxaz baldin bada, baina ez orduan bakarrik, ez da razionala (XIX. mendeko erromantizismoa), ez da morala (herrien arteko solidaritatearen aurka dihoa, etab., edo eskluientea da, etc.), antidemokratikoa da (nazionalismoaeta demokrazia elkartezinak omen dira), eta antikonstituzionala ere bai apika, azken helburuetan behintzat.
Seguru asko gutako inor ez da kredo “demokratiko” horrekin ados, baina orain horrek ez dio inporta, hori hedabide guztietan dotrina ofiziala bezalatsu dela gogoratzeko ez bada. Gure gaia bortxaren egungo kondenamania izango da. Ez bortxaren zilegitasuna bai ala ez, ezta bortxaren kondenarenzilegitasuna ere. Eta hemengo saio hau nota batzuk baino ez da izango, funtsean denok dakigunaren errepikapena, hamar ataltxotan, bortxaren kondenaren esijentziak zer ezkutatzen duen, eta zer erakusten duen: gure kultura inkisitoriala.
Hasteko, bortxaren kondenaren zilegitasuna, berriro esateko, inolako problemarik ez da inorentzat (ez moral, politiko…). Horregatik, “ebidentzia” faltsu batzueiaurre egiteko eta arazoa bere baitan pentsatzeko, suposa dezagun alderantzizkoa:
I.- Hipotesi batean, posibleetan posible bezala irudikatu nahi dugu, norbaitek hotz-hotzean eta razionalki Euskadiko historia eta egoera analisatu eta, konklusioa erdiesten duela, egungo katramila sozial, politiko, ekonomiko, kultural guztiotatik bakean ateratzeko, hoberena haren independentzia litzatekeela — eta,beharbada, Espainiarentzat ere Euskadiren independentzia litzatekeela hoberena. Gure hipotesiko analistak errigortsu razionalki baitihardu, analista honen kasuan gutxienez arrazoirik ez dago, berak konklusioan eskuratu duen helburua –independentzia eta sozialismoa- ezrazional edo inmoraltzat jotzeko. Bere arrazoiketaren konklusioa horixe da, eta agian ongi arrazoitu ez badu ere, berdin da gurehipotesiarentzat: analista horren kontzientzian Euskadiren independentzia eta sozialismoa helburu moralki zilegizkoa da. Helburu hori ez demokratikoa ere ezin kontsidera liteke, alde guztientzat hoberena bezala agertu baita hipotesian. Azkenik, bada, helburu hori, razionalitate mailan moralki bidezkoa, razionalitate mailan helburu demokratiko eztabaigabea orobat, legezkoa ere ba ote da? Hemen arrazoiketakkoska bat jotzen du: legezkoa, non? Groenlandian, Eskozian?…
Esan beti esaten baita, Espainian ideia guztiak libre direla, independentistak ere bai (eta sinesten ez baduzue ere, orain ez dio axola), gure analista hori piska bat gehiago estutuko dugu. Analisatzen du legeria, Estatuak behin eta berriro egiten duen horren erabilera (Auzitegiak, errepresio indarrak), komunikabideen jarrera,...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS