Enekus Eredua, Lan-Munduko Organizazioetan Euskararen Normalizaziorako Eraldaketa Kudeatzeko Erreferentziazko Eredua

Páginas: 19 (4670 palabras) Publicado: 7 de octubre de 2011
ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua
J. Inazio Marko Juanikorena EHUko irakaslea eta Soziolinguistika Klusterreko kidea inazio.marko@ehu.es

Hitz-gakoak: eredua, eraldaketa, organizazioak, normalizazioa, lan-mundua

Euskal Herrian gaur egun bada lan-alorreko organizazio eta enpresa multzo handi bat, euskara bereneguneroko lanean, irudian eta sistematikan integratzeko bidea egiten ari dena, horretarako prozesu planifikatuak erabiliz. Bide honi ekin zioten aurreneko erakundeak 1990eko hamarkadaren hasieran abiatu ziren, zenbait enpresatako arduradun eta langileen ekimenez, Eusko Jaurlaritzaren laguntza instituzionalarekin, aholkularitzen laguntza teknikoarekin eta gizarte mugimendu eta sindikatuenbultzadarekin. Haiei jarraiki, gero eta gehiago izan dira geroztik bide horri ekin dioten erakundeak. Urte guzti hauetan asko aurreratu da erakundeetan hizkuntzaren aldaketarako interbentzioprogramen diseinuen eta metodologien alorrean. Erreferente teknikoak sortu dira, plangintzaren metodologiak sakondu dira, formazioa antolatu da eta materialak argitaratu dira. Baina oraindik ugari dira antzematen direnhutsuneak eta gehiago sakondu beharreko aspektuak: filosofikoak, metodologikoak, teknikoak, gizakien eremukoak ... Bada, bereziki eta lan honen egilearen ustez, erakunde mailan normalkuntza prozesu bati ekiten zaion unean antzematen den hutsune handi bat: plangintzaren prozesu teknikorako garatu diren eredu metodologikoez eta zertifikazioetarako garatu diren ebaluazio sistemez harago,normalkuntzarako eraldaketaren gertaera bere konplexutasun osoan enfokatzeko eta kudeatzeko pertsonekin, ezagutzarekin, kulturarekin edota antzekoekin zerikusia duten beste hainbat aspektu kontuan hartu eta barnebilduko lituzkeen erreferentziazko eredu global baten premia antzematen da. Doktorego-tesirako ikerketa lan honek antzemandako hutsune horri erantzuteko urrats berri bat eman eta ekarpena egin nahiizan du. Kezka eta interes horietatik abiatuta, ikerlanaren lehen xedea kontuan hartu beharreko aspektu horiek zehazki zeintzuk diren identifikatzea izan da. Eta horrek, ikerlanaren norabidea egituratu duen abiapuntuzko galdera gakoa finkatzea ekarri du: zeintzuk dira organizazioetan hizkuntza-normalizaziorako eraldaketara aplikatutako interbentzioaren ingeniaritza batean, eta erreferentziazkoesku-hartze eredu bati begira, kontuan hartu beharreko aspektu edo elementuak? Bigarren xedea, berriz, identifikatutako aspektu horiek jasoz, hizkuntza-normalizazioa erakundeetan kudeatzeko erreferentziazko eredu bat osatzea izan da. Ereduak kontzeptualizaziorako ezagutzazko erreferente teorikoak eta aplikaziorako metodologiazko erreferente praktikoak eskainiko dituen modelo sistematizatua osatu nahiizan du. Xede horiek egituratu dituzte, beraz, ikerlanaren helburu nagusia, organizazioetan normalkuntzarako hizkuntza-aldaketa prozesuak kudeatzeko erreferentziazko eredu bat garatzea jomuga izan duena, eta bere helburu zehatzak, alegia: ereduaren atal gakoak identifikatzea, horien zentzua azaltzea, tresna metodologikoekin hornitzea, oinarrizko erreferentzia teorikoak eskaintzea, ereduarenirakurketa eta egokitzapen berezituak azaltzea, eta gerorako ikergai izan daitezkeenak identifikatzea.

1

1. Ikergaiaren kokapen teoriko-kontzeptuala

Ikergai honetan lan-munduko organizazioak eta hizkuntza-normalizaziorako eraldaketa esparruak lotu dira. Zentzu horretan, ikergaiak bi arlo nagusi erlazionatzen ditu: soziolinguistikarekin edota hizkuntzen gizarte garapenekin zerikusia duena,batetik, eta erakundeen garapenarekin zerikusia duena, bestetik. Horregatik, gaiaren kokapen teoriko-kontzeptuala egiterakoan ere, bi arlo nagusi aztertu dira: 1) Lehenik, hizkuntzen garapen sozialari buruzko hurbilpen teorikoa egin da, hizkuntzen atzeratze eta indarberritze gizarte prozesuak aztertuz, prozesu horiei buruzko zenbait ikuspegi teoriko eskainiz, eta, Euskal Herriko kasuan, enpresaren...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Euskararen historia
  • lana
  • lana
  • Lana
  • Lana
  • lana
  • Lana
  • LAN

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS