Filosofia Marx

Páginas: 2 (497 palabras) Publicado: 1 de noviembre de 2012
XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak: Marx, Nietzsche, Freud, Darwin
HURBILKETA OROKORRA XX.MENDEKO FILOSOFOEI:
XX. mendearen bigarren erdialdean, urte gutxiren buruan, arlo desberdinetan ekarpeniraultzaile pilo bat izan ziren. Harrigarria da hain urte gutxitan, hain besteko aldaketa izatea, eta ordura arteko sineskeria guztiak kolokan jarriko zituzten doktrinak zabaldu ziren. Horietakobatzuk, erabat aldatu zuten gizakiak mendeetan izandako usteak, batez ere erlijioari dagozkienak.
Darwinek, bere teoriaren bitartez, naturaren funtzionamenduaren garrantzia nabarmendu zuen. Hautespenanaturalaren bidez, honek gizakiaren sorrera azaltzen zuen, ordura arte erlijioak sorrerari buruz esandakoa kolokan utziz. Sortutako zirrara izugarrizkoa izan zen, jende askok ez zuen bere teoriansinetsi, izan ere, gizakia modu naturalean sortua zela zioen bere teoriak, eta honek erlijioak proposatutako pribilegioak ukatzen zizkion gizakiari.
Marxek ekonomian oinarritutako historiaren interpretazioaegin zuen. Bere ustez, interes ekonomiko desberdinak dituzten taldeen (klaseen) arteko borroka bakarrik egon da historian, eta gainerako guztia, egia gordin hori estaltzeko asmatutako huskeria da.Hau estaltzeko, Marxek ustetan Eliza bezalako erakundeak sortu dira.
Nietzschek mendebaldeko kultur tradizioaren eta erlijioaren kritika garratza egin zuen. Filosofo honek erlijioari, filosofiari etamoralari kritika egin zien, eta honek mendeetan jendeari sinetsarazitako gezurra agerian utzi zuen.
Freud psikoanalisiaren sortzailea izan zen, eta honek plazaratutako doktrina polemikoak errepresioajarri zuen gizakiek jasaten dituzten neurosien atzean. Freudek mendeetan ukatu zaigun animaliatasuna errebindikatzen du, eta bere ustez, neurosiaren eragina jarrera naturalen aurka hartutako portaerakdira, hau da, desioen ukapena, eta hau gehienbat erlijioaren ondorioz gertatzen da.
Kritika guzti hauek etsai komun bat dute; erlijioa, mendeetan pentsamenduaren gidari eta zelatari izan dena....
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Filosofía de Marx
  • La Filosofía De Marx
  • Filosofia
  • filosofia Marx
  • Filosofia-marx
  • Filosofia Marx
  • filosofia de marx
  • La filosofia de platón vs la filosofia de marx

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS