Hautazko

Páginas: 17 (4082 palabras) Publicado: 23 de junio de 2011
ENERGIA GEOTERMIKOA
1. Sarrera
Lurraren erdigunean 4000 gradu zentigraduko tenperatura dagon eta hau txikitu egiten lurrazalera ailegatzen garen heinean. Mantu eta lurrazalaren arteko mugan 400ºC ematen dira, azken hau 32 kilometroko lodiera duelarik. Sakontasunarekiko tenperatura aldaketari gradiente termikoa deritzo. Lurraren barneko bero energia hau ustiatzen datza industria geotermikoa.Gune batzuetan gradiente termikoa askoz handiagoa da eta 100-200 graduetara hel daiteke kilometro bakoitzeko. Leku hauek hobi geotermikoak dira eta energia lortzeko ustiatzen direnak dira.
2. Hobi geotermikoak
Hobietako energia ustiatzeko hobitik gertu zirkulatzen duen jariakin baten laguntzaz lan egiten da. Energia horren erabilpena jariakina gas edo likido egoeran dagoen araberakoak izangodira. Posibilitateen arabera hiru hobi geotermiko desberdintzen dira.
Hidrotermikoak: sistema hauek era naturalean bere barnean jariakin bero eramailea daramate. Sakontasun gutxira aurkitzen dira eta egitura orokorra dute: foku bero moduan lan egiten duen harri geruza bat; gainetik, material porotsu bat (ura ibiltzen dena) eta gainetik geruza irazgaitz bat. Uraren egoeraren arabera bestesailkapen bat aurkitzen da.
Lurrun nagusitasunezko sistemak eta ur likido nagusitasunezko sistemak.
Lehenengoan lurruna normalean erabiltzen da energia elektrikoa zuzenean sortzeko turbina batetik pasaraziz.
Bigarrenean maila termiko altua eta baxua dutenen sistemak desberdintzen dira, maila termiko altuko sistemek jariakin bat berotu behar deneko aplikazio industrialetan erabiltzen da.Geopresurisaturiko sistemak: sistema hauetan jariakina nahastuta dago bi egoeratan eta presioetan, gainera gas naturaleko poltsekin batera ere agertzen da. Hiru energia mota ustiatzen dira , hortaz:
Uraren presioa: turbina hidraulikoan, energia mekanikoan transforma daiteke.
Uraren tenperatura: berokuntzarako erabil daiteke.
Gas naturala: erregai fosila, ziklo konbinatu batean erabil daitekeenergia elektrikoa ekoizteko.
Harri beroko sistemak: bere barnean jariakinik ez duen eta tenperatura altuan aurkitzen diren egitura harritsu irazgaitzak osatzen dute sistema hauek. Energia geotermiko totalaren %85 suposatzen dute, baina garapen bidean dagoen energia da.
3. Instalazio geotermikoak
1-Ur lurrun nagusitasunarekin: adibidez Italian 1904. Urtetik funtzionamenduan dagoena.
2-Urlikido nagusitasunarekin: hiru taldetan banatzen dira.
Goi tenperatura: goi entalpiako sistemak dira. Ur likidoa gainazalera heltzean bat-bateko expantsioa jasan eta lurruna eta ura lortzen dira. Lurruna turbina batetik pasarazi egiten da eta ura berriro hobira bueltatzen da. Lurrunarekin bakarrik lan egiten duten sistemen aurrean hainbat desabantaila dituzte hauek. Hasteko emari guztia ez daenergia lortzeko erabiltzen, gainera lortzen den lurrun portzentaje oso txikia da eta hortaz potentzia txikiak baino ezin dira instalatu. Azkenik, ur likidoak lurruna baino solido kontzentrazio altuagoa aurkezten du, eta honek korrosio arazoengatik zenbait sistemetan eragin txarra du mantentze lanak areagotuz. Etekina hobetu daiteke ur likidoa erabiltzen bada hobian berriro sartu baino lehen,horretarako bi metodo daude:
Lehenengoan, banatzaileko ur likidoarekin beste expantsio bat egiten da eta zikloa berriz ere egiten da nahastean lurruna eta likidoa erabiliz. Kasu honetan presio baxuagorekin lan egin beharra dago eta hortaz turbinak emandako potentzia ere txikiagoa izango da.
Bigarrenean ur likidoaren presioa ustiatzen da, turbina hidrauliko bat mugiarazteko.
Tenperatura ertaina:behe entalpia sistemak. 100 eta 200 gradu artean dauden sistemak dira eta egoera honetan dagoen uraren izaera energetikoa energia elektrikoan bihurtzeko baxuegia da, hala ere, aplikazio industrialetan edo etxebizitzetan ustiapen zuzenean erabiltzen da prozesu termikoetan. Hobitik gertu dauden etxe eta industrietan erabiltzen dira. Lehenengo goi maila eskari duten lekuetan, industria sektorean, eta...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS