Jaun Zuriano Eta Odisea

Páginas: 44 (10904 palabras) Publicado: 23 de noviembre de 2012
Aurkibidea

Baladaren testua 1

Sarrera 2

Jaun Zuriaren kondaira 3

Eranskinak 5b

Jaun Zuriano: balada, erromantzea, kopla? 6

Jaun Zurianoren baladako sinbologia psikoanalisiaren ikuspegitik 12

Jaun Zurianoren balada Vladimir Proppen ikuspegitik 15

Jaun Zurianoren balada eta Homeroren Odisea 30

Jaun Zurianoren balada etabeste zenbait irudi 39

Ondorio gisa 45

Bibliografia 46






Jaun Zuriano, Jaun Zuriano

Lotan zagoza? itzarri
zure esposa doña Errosa
biar dala esposa barri.

Nor da ori Manbru ori
manbru erriko trukuori
Manbru erriko trukuori
trukukumian semiori.

Ni neu enaiz Manbrukua
da gitxiago trukukua
ziertuago izan neinteke
aingeru zeruetakua.

Emendikara eruteatxik
zer emongo daustazu sari?
Mila libra argizari
neure Amabirjinari
beste orrenbeste edo gehiago
San Migel aingeruari.


Gortan dekodaz zazpi zaldi

zein onena dan artu bedi.
Jaun Zurianok artu dau eta
arin doa erriz erri.

Oles oles Dios te Salve
gaur ostatua gura neuke.
Emen eztago gaur ostaturik
Jauna lagun bekizu zeuri;

Jaun Zuriano bizi zanian
pobriak emen ebenostatu
Jaun Zuriano bizi zanian
pobriak eben ostatua.

Nor da ori pobriori
pobre inkietaduori
Jaun Zuriano atxitu dau-te
betor barrure erromesori.

Berton daukat ezpata bat
Jaun Zurianok neuri itxia
aixe gora altzaten dabena
izango da neure gizon geia.

Orra gazte brabu ori
orra bigarrentxu ori
ezin dabe ezpata altzatu-ta
asi zaitez ba pobre ori.

Begiz ondo aditxuten dotzaantxe begira dauen pobria
asten da eta danon aurrean
gora daroia ezpatia.

Au da neure Jaun Zuriano
Au da neure emaztia.









Sarrera




Jaun Zurianoren baladarekin “Hiru Truku” taldearen eskutik egin nuen topo lehen aldiz. Izan ere, ez da harritzekoa, hau ez baita agertzen euskal balada, edota euskal ahozko tradizioa, edota, orokorrean, euskal literatura lantzenduten liburuetan. Isiltasun horrek gero eta gehiago harritu nau azterketa honetarako erabili dudan materialean sakondu dudan heinean (esan gabe doa zailtasunak ere areagotu egin direla arrazoi berberagatik).

Balada hau lehen aldiz irakurtzean (egia osoa esan behar bada, lehen aldiz entzun egin nuela aitortu behar dut), zegoeneko ezaguna zitzaidan Homeroren Odisearekin zuen antzekotasunakbiziki erakarri ninduen, eta ahozko euskal literaturan ez ezik, euskal mitologian literatur tradizio klasikoak eta garai hartako herrialdeen mitologiak izan zezakeen eraginerako jakin-mina piztu zidan. Honakoan, ordea, nire asmoa askoz apalagoa da, eta Jaun Zurianoren balada ikuspegi desberdinetatik aztertzera mugatuko naiz.

Esan bezala, balada hau Odisea-n agertzen diren irudiz jositaikusi nuen (bertsio oso laburtuan, jakina) eta horrek azterketa hau bideratzean ez ezik, lanketaren nondik norakoak erabakitzean ere izan du eraginik. Izan ere, funtsean, balada honetan aurkitzen duguna kondaira bat da. Horregatik, testua mugatzeko eta aztertzeko erabiliko ditudan parametroak behin baino gehiagotan narrazioa, ipuina eta baladaren arteko muga-mugan izango dira (V. Propp edo J.Guimónen teoriak erabiltzean, adibidez).

Orrialde hauetan zehar aztertuko dugun baladak ez digu arestian aipatutako tradizio klasikoak euskal tradizioetan izan zezakeen eraginaren berri emango. Tradizio horietan jantzia zen baladagilearekin egingo dugu topo, ordea.










Jaun Zuriaren kondaira






Atal hau osatzeko Jon Bilbaoren artikulu batean oinarritunaiz[1]. Bertan azaltzen den bezala, Bizkaiko lehen jaunaren jatorriari buruzko hiru antzinako bertsio iritsi dira guregana. Lehena 1320.ean Pedro de Barcelos konde portugaldarrak jasoa, eta ziurrenik Bizkaiko Jaunengandik jasoa. Mende bat beranduago, gutxi gorabehera (1454) Lope García de Salazarrek bere Crónica de Vizcaya liburuan, kondaira beraren beste bi bertsio eskaini zituen. Azken hauek...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Jaun
  • Jaun
  • jaun
  • Jaun
  • Jaun
  • Que son las ETA
  • Las ETA
  • La Eta

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS