Sofistak

Páginas: 2 (285 palabras) Publicado: 23 de diciembre de 2012
SOFISTAK.
ESZEPTIZISMO EPISTEMOLOGIKOA, ERLATIBISMO MORALA eta LEGEEN KONBENTZIONALTASUNA.

Periklesen mendean, K.a. V. mendean, demokrazia zen Atenasen sistema politiko nagusia, eta batzarpolitikoetan hitz egiteko, entzuteko eta erabakiak hartzeko eskubidea aitortzen zitzaien hiritarrei. Ondorioz, konbenzitzeko moduko argumentu sendoak plazaratzeko arteak garrantzi handia hartu zuen.Egoera horretan, Sofistak agertu ziren, jakinduria-irakasleak baina kanpotarrak (ezin zuten politikan parte hartu), eta bizi ahal izateko, erretorika-eskolak eta elkarrizketarako teknikak eskeintzenzizkieten ordaintzen zieten guztiei. Mugimendu intelektual honen ordezkari nagusiak Trasimako, Gorgias eta Protagoras izan ziren.
Jakintsu hauen iritziz, gertatu beharrekoa gertatzen da, eta gizakiakhorretan ezer egiterik ez duenez, Physisak (naturak) ez du ikerketagai izan behar. Beraz, hau baztertu, eta gai antropologikoei, hizkuntzazkoei, zuzenbidekoei, politikoei eta moralei buruz jorratu zuten;gizakia eta giza kontuak dira garrantzitsuenak.
Zentzumenen baliozkotasuna azpimarratu zuten. Hauetatik datorkigun informazioa pertsonaz pertsona aldatzen da, norberarena baita; beraz, bakoitzarenesperientzia da garrantzitsuena. Ez dago egia bakarrik, unibertsalik, eta egotekotan ezin da ezagutu: Eszeptizismo epistemologikoa.
Argudio horrek etikan eta politikan ere balio du. Lege etaohiturak zuzenak ziren “sakratuak” zirelako, baina Sofistek, erlatibismoa aldarrikatu zuten: iritzia nagusi denez gero, gizakiok beste justizia daude, gu baikara gauza guztien neurria. Guk sortuak direnheinean, aldakorrak dira, adostu egin behar dira: Legeen konbentzionaltasuna.
Entzuleria harri eta zur uztea garrantzitsuago bihurtu zen arguidoetan egia bera bilatzea baino; Platonen iritziz, aldiz,jakinduriaren erronkari uko egitea da, interesak egiaren eta zuzentasunaren gainetik kokatzen baitira. Honez gain, Atenasek bere burujabetasuna, askatasuna, galtzearen errua demokraziari eta Sofistei...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS