Antzinako Erregimenaren Krisia

Páginas: 10 (2301 palabras) Publicado: 1 de diciembre de 2012
1.gaia: Antzinako erregimenaren krisia

1788an, Karlos IV.a tronura igotzean, Espainian gizarte feudala edo jaunena zen nagusi: Mesta, Inkisizioa, jaurerriak, udalerri oligarkikoak, maiorazkoak eta estamentuzko pribilegioak.
Absolustismo ilustratua ez zen gai konpontzeko Espainiako arazoak: Ogasunaren defizit kronikoa, biziraupen-krisiak eta geldialdi ekonomikoa.

Egoera horretan, agintariakFrantziako Iraultza zabaltzearen beldur ziren. Frantzian filosofo arrazionalistak iraultzaren alde zeuden; baina Espainian ilustratuak iraultzaren kontra zeuden, eta Erregimena eraldatzearen alde. Hala ere, kostako hirietan ideia iraultzaileek arrakasta izan zuten. Eta Espainian uzta txarrak izan zirenez eta hirietan matxinadak, gobernua beldur zen pentsatuta horrek guztiak monarkiaren kontrakomugimendua sortuko zuela.

Horren aurrean, Floridablancako konteak moztu egin zituen harremanak Frantziarekin, bakartzea konponbide onena zelakoan. Inkisizizoak mehatxatu egin zituen susmopeko ilustratuak, eta herrialdea itxi egin zen kanpoko propaganda politikoaren kontra: Frantziako argitalpen guztiak jazarri egin ziren; Espainiatik kanpo ikasi nahi zuten ikasleei debekatu egin zitzaienEspainiatik irtetea, eta kanpoko irakasleei, sartzea.
Horrek atzerakuntza ekarri zuen ezagutza teknikoen alorrean. Gainera, beste hainbat gauza debekatu ziren, batez ere Herrialdearen Adiskideen Errege Sozietateen jarduerak.

1792ko azaroan, Manuel Godoy izendatu zuten Bulegoko lehen idazkari). Despotismo Ilustratuko agintarien jarrera izan zuen, hau da: iraultzaren beldur zen, baina hezkuntza etaekonomia aldatzeko neurriak bultzatu zituen. Arroztzat zuten, eta Frantziaren aldekoek zein absolutistek gorrotatu egiten zuten.
Erreformak bultzatu zituen: nekazaritza eraldatzea babestu zuen, zerga batzuk kendu zituen, manufakturen prezioak liberaluzatu zituen eta gremioen boterea murriztu. Hala ere, erreformak zalantzan jarri ziren: kontserbadoreek eta Elizgizon gehienek esaten zuten anarkiaekarriko zutela; Inkisizioa abalotziko ahaleginek porrot egin zuten eta ilustratu batzuk txaketa aldatu zuten Inkisizioaren beldur.

Karlos IV.aren erregealdian krisi ekonomikoa eta fiskala nabarmendu egin zen:
Batetik, nekazaritza-ko produktuen prezioa igo egin zen, lurraren eskaintza txikia zelako eta biztanleriak eta eskaerak gora egin zutelako; gainera, lurraren zatirik handiena merkatutikkanpo zegoen. Bestalde, Ogasunaren arazoak zeuden: estatuaren defizita itogarria zen eta estatuaren finantza-egoera ezin zen eutsi. Gastu handiei aurre egiteko, errege-txartelak igorri ziren.

1798an udalen jabetza komunak eta kanporatuako jesuiten jabetzak saldu zituen estatuak bere mesedetan, eta gero Eleizaren jabetzen seirena.
Desamortizazioak 1808ra arte luzatu ziren. Lurrak saldutalanda-gizarte berria eratu nahi zen, baina merkatariei eta lur-jabe aberatsei bakarrak egin ziren mesede, lur desamortizatuak lantzen zituzten nekazariek ez zutelako dirurik lur horiek erosteko.

2. Aliantza Napoleonen Frantziarekin

1799an, Napoleon Bonapartek boterea eskuratu zuen Frantzian, eta Espainia Frantziaren politika espantsionistaren morroi bihurtu zen Karlos IV.aren ahultasunaren erruz.Espainia Frantziarekin batera aritu zen gerran Ingalaterraren kontra, eta horrek ondorio tragikoak izan zituen: Trafalgarko Guduan ontzidia guztia joan zen ondora, eta Espainiaren porrot ekonomikoak ez zuen amaierarik.

Sasoi horretan, goi-noblezia baztertuta zegoen politikatik eta Eleiza haserre desamortizazioa zela-eta. Gainera porrot militarra eta ekonomikoa gertatu ziren.
Horren ondorioz,Antzinako erregimenaren aldekoak Asturiasko printzearen inguruan bildu ziren, gerora Fernando VII. izango zena. Beste batzuk, ordea, Napoleonengan zeukaten itxaropena iraultza liberala finkatzeko.
Kontserbadoreen kontra egiteko Godoyk baimena eman zuen Frantziako tropak Espainian sartzeko. Baina Aranjuezeko matxinadarekin kontserbadoreek Godoy kargutik kendu zuten eta Karlos IV.ak Fernando VII.a...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Antzin erregimenaren krisia
  • Antzinako Filosofia
  • Antzinako grezia
  • Egungo krisia europan
  • Ekonomia krisia gaur egun
  • Krisi Ekonomikoa Gaur Egun

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS