Descartes euskaraz

Páginas: 5 (1184 palabras) Publicado: 17 de noviembre de 2009
DESCARTES

Testuinguru historikoa:

Bere filosofia Barrokoaren garaian garatzen da, hau da XVII. Mendean. Absolutismoa zen bere garaiko sistema politikoa eta erregeari ematen zitzaion bere menpekoen erlijioa aukeratzeko baimena. Eliza katolikoaren kontraerreforma gertatzen ari zen, eta “Erreformaren espiritua” zela eta Deskartesek ere filosofia erreformatu nahi izango du. Zientzia berriasortu zen, hau da zientzia modernoa eta filosofia modernoari oso lotuta dago. Deskartesek geometria analitikoa asmatu zuen. Filosofia berri bat egin nahi du, matematikaren antzekoa, inork zalantzan jarri ezin dezakena. Hori egiteko arrazoiaz baliatuko da eta bera izango da filosofia modernoaren sortzailea.

Francis Bacon:

• Ezagutzaren arloan autoritateari kasurik ez egitea proposatzen du.
•Idolak: (trabak, eragozpenak, aurreiritziak)
- Idola tribus: gizaki guztiok ditugunak
- Idola specus: (Haitzuloarenak) Bakoitzaren hezkuntza, izaera, irakurketak...
- Idola fori: hitzak iruzur egiten gaituzte
- Idola theatri: (Antzerkiarenak) betiko teoriak, norbaitek esan duelako
• Indukziozko metodoa bultzatu egiten du.

Paradigma zientifiko berria:

Erdi Aroan natura kontenplatzeko zenbaina konturatu ziren horrek ez zuela helburu praktikoa eta naturaren legeak ezagutuz gero beren interesen arabera eralda zezaketela. Orduan autoritate printzipioa (Aristoteles esaten zuena onartzea bakarrik bera zelako) baztertu eta behaketa metodoa erabiltzen hasi ziren. Zientziaren autonomia erlijio eta filosofiarekiko aldarrikatzen zuten.

Astronomia berria:

Garai hartako ekarpenikiraultzaileenak honakoak izan ziren:
• Heliozentrismoa
• Orbita eliptikoak
• Unibertsoaren homogeneotasuna (legeak berdinak unibertso osoan)
• Planeten arteko indarrak
• Unibertsoaren benetazko tamaina

Deskartesen lanak:

• Meditazio metafisikoak
• Metodoari buruzko diskurtsoa
• Filosofia printzipioak

Descartesen abiapuntua:

• Jakintza bat eta bakarra da eta filosofia guztien oinarriada.

• Funtsa: Ez hartu ezer egiatzat baldin eta arrazoiarekin bat ez badator.
• Helburua: Jakintza oinarri sendoen gainean berreraikitzea.

Behin behineko morala:

Zergatik behin behinekoa? Beste guztia aztertu ondoren orduan moralarekin zerikusia duena aztertu behar da jakintzaren azken maila delako, ez da teilatutik hasiko oinarria bukatu ez baldin badu, baina oraingoz moral probisionalbat proposatzen du. Behin behineko moralak honako arauak ditu:
1. Herriko ohiturak eta legeak betetzea, erlijioa gorde eta gizaki zentzudunen iritzi moderatuei jarraitu.
2. Ekintzetan finkoa eta ausarta izatea. Behin erabaki bat hartuta horri eustea.
3. Nere burua errealitateari egokitzea, errealitatea nere buruari egokitzea baino.

METODOA:
Jakintzan aurrera egiteko: (Logikan, geometrianeta aljebran oinarritua)

1. Ebidentziaren araua:
“Ez dut ezer egiatzat hartuko baldin eta modu ebidentean ikusten ez badut, alegia, modu garbian eta bereizian.” Intuizioaren bidez, inolako ahaleginik egin gabe ikusten den egia izan behar du.
2. Analisiaren araua:
“Aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea, soluzio onenak eska lezakeen bezala.” Problema ahalik eta erabakunenean eta sinpleean zatitu.
3. Sintesiaren araua:
“Nire gogoetak ordena batekin zuzentzea, objektu soiletatik eta ezagutzeko errazenetatik hasiz, apurka-apurka konplexuenetaraino igotzeko.” Aurrekoaren kontrakoa, dena batu eta konposatu. Intuizioz onartutakoak deduzituz eta berriak eraiki. Adibidez: silogismoa (premisatik ondorioak atera)
4. Berrikusketaren araua:
Aurreko pauso guztiakerrepasatzea, helburua ahaztu ez dugula egiaztatzea.
Zalantza metodikoa:

Zergatik dena zalantzan?
1. Zentzumenen iruzurra: Zentzumenekin ikusten ditugun zenbait gauza egia ez direlako, batzutan iruzur egiten gaituzte. Gorputz propioa zalantzan jartzea ere.
2. Esnaldia eta loaldia bereizteko ezintasuna: ezin dugu ondo bereiztu eta agian guk errealitatea dela pentsatzen duguna amets hutsa da.
3....
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Nietzsche euskaraz
  • Descartes
  • Descartes
  • Descartes
  • Descartes
  • Descartes
  • Descartes
  • Descartes

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS