Ekoizpen Sistemak

Páginas: 6 (1359 palabras) Publicado: 28 de octubre de 2012
EKONOMIA-SISTEMAK











Mireia Larrañaga Amores 1ºD


AURKIBIDEA:

1.orria → Ekonomia-sistemak
2.orria → Merkatu-ekonomiako sistema
3.orria → Merkatu-ekonomiako sistema
4.orria → Plangintza zentralizatuko ekonomia-sistema
5.orria → Plangintza zentralizatuko ekonomia-sistema eta Ekonomia mistoko sistema
6.orria → Ekonomia mistoko sistema
7.orria → BibliografiaEKONOMIA-SISTEMAK


Sistema ekonomikoa gizarte bateko ekoizpen eta banaketa-harremanak ezartzen dituzten printzipio eta erakundeen multzoa da. Beste definizio baten arabera, sistema ekonomikoa ekonomia bat osatzen duten baliabide urrien eskurapen modua da.

Gure ekonomiak baditu beste herrialdeekin antzekotasun eta desberdintasun nabariak. Ondasunak nola ekoiztu,prezioen maila, ordaindu beharreko zergak, enpresek erabiltzen duten makineria, eta beste gauza asko ere berdintsuago edo desberdinagoak izan daitezke. Ekonomiaren funtzionamendu orokorra ekonomilariek sistema ekonomikoaren bidez azaltzen dute.

Sistema ekonomikoa definitzeko hiru galdera hauei erantzun behar zaie:

- Zer eta zer kantitate ekoitzi?
Gizarte bakoitzeko jendearen beharren eta eskuradauden baliabideen mende egongo da zer eta zenbat ekoitzi. Baliabideak urriak direnez eta era askotako erabilerak izan ditzaketenez, gizarteak administratu eta eskuratu egin beharko ditu. Nork hartuko ditu erabakiak? Enpresa pribatuek ala publikoek? Gizarteak janariak ala jantziak, tresna elektrikoak ala ibilgailuak, sendagaiak ala armak ekoiztea erabaki behar du. Ekonomian aukera kostuaren legearenmenpe gaude: zerbait aukeratzen dugunean beste zerbait ez egitearen kostua ordaindu behar dugu.

- Nola ekoitzi eta banatu ondasun eta zerbitzu horiek?
Baliabideak urriak badira, ez dira xahutu behar. Ekoizteko baliabideak eta teknikak aukeratzea funtsezkoa izan daiteke. Nola ekoiztuko dira ondasun eta zerbitzuak? Zein baliabide eta teknika bidez ekoiztuko dituzte ondasunak? Ekoizpenaeskulanekoa izango da ala mekanizatua? Enpresak jabetza pribatukoak ala publikokoak izango al dira?

- Norentzat ekoitzi?
« Erein dutenek ez dituzte beti jasotzen fruituak». Jende guztiak eskuratu ahal izango ditu ondasunak ala ordaindu ditzaketenek soilik? Errentaren banaketak berdinkidea izateko joera izango du edo alde nabariak egongo dira pobre eta aberatsen artean? Gutxieneko kantitate batkontsumitzeko aukera bermatuko al zaie behartsuenei?

Galdera horiei erantzutean, gizarteek beren beharrak asetzen dituzte eta, aldi berean, baliabideak (ekoizpen-faktoreak, ondasunak eta zerbitzuak) biztanleriaren artean banatzeko formulak ezartzen dituzte.

Historian, hiru ekonomia-sistema nagusitu dira, haien ekoizpen-efizientzia dela eta. Hauek dira: merkatu-ekonomiako sistema, ekonomiazentralizatuko sistema, eta ekonomia mistoko sistema.


1. MERKATU-EKONOMIAKO SISTEMA

Industria Iraultzarekin bat sortu, merkatu-ekonomiako sistema edo ekonomia kapitalista izan zen ekonomia-sistema nagusia XVIII. mendearen amaieratik XX. mendearen lehenbiziko laurdenera arte, nahiz eta kapitalismo huts-hutsa inoiz ez den ezarri.

Honela erantzuten die ekonomia-sistema kapitalistak aurrekogalderei:

- Zer ondasun eta zerbitzu ekoitzi, eta zer kantitatetan?
Enpresek familiek eskatzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzte, baldin eta errentagarria bazaie. Kantitatea familiak ordaintzeko prest dauden prezioaren araberakoa, izango da, bai eta enpresen espektatiben araberakoa ere.

- Nola ekoitzi eta banatu ondasun eta zerbitzu horiek?
Enpresek errentagarri zaizkienfaktore-konbinazioak aukeratu eta zer ekoizpen-faktore eta teknologia erabiliko duen hautatzen du; hau da, eskatzen zaiena ekoizteko aukera ematen dien konbinazioa, horren truke etekinen bat lortuta, merkatuan beren produktuak eskaintzen jarraitu ahal izateko.

- Norentzat ekoitzi?
Merkatuko legeekin arabera gizabanako edo familiako eskurapen ahalmenaren arabera ekoizten da.


Merkatuko ekonomian,...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS