Ekonomi Historia

Páginas: 5 (1225 palabras) Publicado: 7 de diciembre de 2012
EKONOMI HISTORIA

1. GAIA: Erregimen Zaharraren krisia, Kapitalismoaren hedapena eta Industri Iraultza.

Kapitalismoa = Industri Iraultza = Aldaketa teknikoak = Konkurrentzia eta monopolioa

XIX.mendean industri kapitalismoa eman zen. Aurreko mendean emandakoa merkatal kapitalismoa izan zen.
Kapitalismoa merkatu ekonomia bezala agertuko da, baina ez da bere itxura bakarra.

Merkatuekonomiaren ezaugarriak:
-Librekanbismoa: merkatuko harremanak libre edo askeak izatea.
-Konpetentzia: konkurrentzia osorik agertuko da.
-Merkataritza berdinkidea (ekitatiboa) izango da.
-Prezioen erakuntza automatikoa.

Kapitalismoaren beste aurpegi bat monopolioa da (monopolioan enpresa bakarrak kontrolatuko du merkatua). Honen ezaugarriak:
-Konkurrentzia ez da osoa izango.-Merkataritza ez da berdinkidea izango.

Europan kapitalismoa, monopolioa eta merkatu ekonomia ematen da. Honek, orain arte egondako oreka hautsi egingo du.
Horrela, estatuen arteko desberdintasunak agertuko dira. Desberdintasun hauek 1. eta 3.munduaren artekoak dira batez ere. 1820an Britainia Handiak zuen dominioa BPGan; AEB azpitik zegoen.

Beraz, esan daiteke desberdintasun hau kapitalismoakekarri zuela. Izan ere, honen barruan industri iraultza ematen da.
Industri aurrean, egurra (lehengaia) eta egur-ikatza (errekina) ziren nagusi. Industri garaian edo ostean, aldiz, burdina, altzairua eta harrikatza. Esan daiteke ekonomian aldaketa garrantzitsu bat eman zela.

Bi garai hauetan erabiltzen ziren materialek ez zuten bata bestearekin zerikusirik. Egur-ikatzaren zibilizaziotikburdinaren, altzairuaren eta harrikatzaren zibilizaziora pasatu zela gure gizartea esan ahal dugu.

Europan burdinaren ekoizpena 1789an 600.000 tonakoa baldin bazen, 1840an, 3.000.000 tonakoa. Hau da, boskoitza.

Egurraren kontsumoa, aldiz, 1789an 200 milioi tonakoa baldin bazen, 1840an, 100 milioi tonakoa. Erdia baino gutxiagoa.

Baina, zergatik ematen da hain aldaketa bortitza? Aldaketateknikoak direla eta.
Industri aurreko ekonomian, kontsumotik aurrezten den kapitalari kapital gordina deritzo. Inbertsio tasa demografi hazkunde tasarekin berdintzen zen.
Industri osteko ekonomian, kontsumotik aurrezten den kapitalari kapital garbia.
Industri aurreko ekonomia egurrari lotuta egon zen. Bertako ekonomiak, ez du aurreztuko etorkizunari begira baizik eta produkzio-bideak funtzionatzeko.Izan ere, garai honetako tresneriaren bizitza oso laburra da.
Industri osteko ekonomiako teknologia burdinazkoa da eta bere bizitza luzeagoa da. Dena dela, makineria oso arin ordezkatua izaten da merkatuan dauden eskaintza berrien ordez.
Hauek epe oso laburrean produkzio ahalmena handitzea suposatzen du. Horrela, kapital metaketa ekarriz.
Ekonomian aldaketa hauek zirela eta langileak lehensektoretik bigarrenera igaro ziren , eta geroago, hirugarrenera.
Baina, zertarako eman ziren aldaketa teknikoak?
Erantzuna da, konkurrentzian aritzeko edo egoera monopolistiko batera heltzeko.

Britainia Handiaren (industrializatu zen lehen estatua) kasua:
Britainia Handiak industria arinean, kotoigintza industrian makineria sartu zuen Indiatik zetorren konkurrentzia murrizteko. Izan ere,Indiak oso eskulan merkea zuen eta Britainia Handiak ezin zituen Indiarekin produkzio kostuak berdindu. Horretarako, makineria erabili eta sortu zuen; horrela eskulan garestia konpentsatu zuen.
Britainia Handiak industria astunen, siderurgia industrian makineria sartu zuen arrazoi honengatik: burdina produzitzeko eta urtzeko egur-ikatza beharrezkoa zen baina Britainia Handian erregai hau oso urriazen. Horrek, produkzio-prezioaren garestitzea dakar. Momentu horretan, burdinaren produkzioaren monopolioa Suediak zuen, egur-ikatz erreserba handiak zituelako. Monopolio hori apurtzeko industria hori teknifikatu egin zuten: labe garaiak sortuz eta harrikatza erabiliz (BHan ugaria zena). Horrela, harrikatzaren erabileraren bidez, produkzio kostea jaistea ahalbidetu zuten.

Industrializapenaren...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Ekonomia
  • ekonomia
  • Ekonomia
  • Ekonomia
  • ekonomia
  • Ekonomia
  • Ekonomia
  • Ekonomia

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS