Euskal Hitzez

Páginas: 3 (674 palabras) Publicado: 15 de diciembre de 2012
Sarasola, I., 1989, “Euskal hitzez”, Euskera XXXIV (2. aldia), 405-419.

“Euskal Hitzez” izenburuak dion bezala, Ibon Sarasolak euskara komunikazio-tresna eroso eta kultur hizkuntza eraginkorraizateko dauden arazoen inguruan, batez ere hiztegiari dagozkionak, idatziriko testua dugu aztergai.
Euskal Herriko egoera politikoa kontuan hartuz, euskararen aldeko mugimenduak salatzen duen euskararenmendetasunezko egoera ukatu gabe, Sarasolak dio arazo oinarrizkoena ez dela hori, baizik eta euskaldun askok ez dutela askotan euren artean euskaraz egiten, eta kontzientzia linguistiko hori sustatubehar dela, euskaldunok euskaraz mintza daitezen lortzeko. Euskararen eguneratze eta gaitzearen ardura Euskaltzaindiari dagokiola eta, Euskaltzaindiak euskal hiztegiari buruz dituen jokaera etajarrera kontrajarriei buruzko Sarasolaren gogoetak azaltzen dira testuan, helburua euskal hiztegi orotarikoaren itxura definituko duten irizpideak finkatzea izanik.
Sarasolaren ustetan, euskara idatziabatu eta gaitzeko literatur tradizioa aztertu behar dugu , eta bertako hitzen zehaztasunak ezagutzeko Koldo Mitxelenaren Orotariko Euskal Hiztegiaz baliatu. Batasunaren txostenetan, euskalkiakelkarrengandik bereiziz doazela eta, literatur tradizio zaharrari begiratzeko gomendioa ematen da; Sarasolak, ordea, adiera zaharkituez baliatzea beharrezkoa bada ere, egun erabiltzen diren formen artekohautaketan egiten du apustu euskara batu eta maila jasoetara hedatzeko, jada erabiltzen ez diren forma zaharkituak proposatzea arriskutsutzat joz.
“Euskara bizia” hizkuntzaren berezko bilakaerarenondorioz Ipar eta Hegoaldeko euskaldunok erabiltzen ditugun hitz eta joskeren multzoa da, eta euskaltzain honen ustetan, forma hauek herri-literaturan ongi finkatuta badaude ontzat eman beharko liratekeeuskara idatzian ere, maila apalenean bada ere. Aldiz, “euskara bizia” dela eta, zabarkeriaganako joera salatzen du: hots, gaztelaniazko edozein hitz euskaraz edozein eratan erabiltzearena, nahiz eta...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Euskal Encounter
  • Euskal
  • Euskal musika tresna herrikoiak
  • Euskal Herria En El Antiguo Régimen
  • Euskal estatutuari buruzko legea
  • 1.Euskal autonomia estatutua
  • Euskal herriko industriak
  • Euskal herriko historia geologikoa

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS